Esanda bezala, ostiral eta larunbatean Kaleratzeak STOP taldeak Igeldon jarri zuen karpan egon ginen, Kutxa Lapura Festibala dela-eta. Berria Noticias de Gipuzkoa-n ikus dezakezu. Eta igandean, jendea Kutxaren lapurretaz informatzen ibili gara bulebarrean (irudian, ETB-ren kamarak kaltetu bat elkarrizketatzen). Gainera, Kutxaren kutxazain automatikoak pegatinaz josita daude.
Kategoria: Acciones
Kutxa LAPUR Festival bala eta estropadak
Asteburu honetan zenbait ekintza antolatu dituzte Kaleratzeak STOP-eko lagunek, eta guk bat egingo dugu noski. Batetik Kutxa Kultur Lapur Festibala dugu Igeldon, eta bestetik Kontxako estropaden bigarren igandea. Hona hemen egitaraua:
– Ostiral eta larunbata (Irailak 6 eta 7): 16:30tik 21:30ra Igeldoko funikularraren atarian karpa bat jarriko da. Igeldoko parkean Kutxak bere burua zuritzeko ospatuko duen Kutxa Kultur Festibalaren parodia antzeko bat izango da, Kutxa Lapur Festibala. Kaleratzeak eta IRPH-a salatuko dira.
– Igandea (Irailak 8,): 10:00tik 14:00ra Bulebarrean mahai informatiboa Kontxako estropaden bigarren igandearekin batera.
Pegatak
KutxaCamp iruditan
Hona hemen uztailaren 20an Donostiako Boulevard-en ospatu genuen KutxaCamp-aren irudiak.
JoxePoren argazkiak:
VisualGrafik-en argazkiak:
Berria Gaur Egun albistegian (ETB1) – 19:30 minutuan:
Berria Teleberri albistegian (ETB2) – 19:30 minutuan:
Kaleratzeak STOP Gipuzkoa-ren bideoak:
Ikusi berria hemen: Gara, Noticias de Gipuzkoa, El Diario.
Badator KutxaCamp!
Larunbat honetan, uztailak 20, Kutxabanken Gizarte Ekintza zer den erakutsiko dugu. Donostiako Boulevardean kanpamentu bat altxatu behar dugu. Aurrezki kutxek antolatzen zituzten udako kanpaldiak gogoratzen al dituzu? Ba oraingoan Kutxabankeko kanpaldi hau IRPHak kalteturiko pertsonek osatzen dute eta beraien etxeetatik kaleratuak izango dira hileroko kuota ordaindu ezin dutelako.
Zure txapela, motxila eta kanpin-denda ekarri eta KutxaKanp udako kanpaldian parte hartu. Zer gertatzen ari den ulertu ahal izateko tailerrak antolatuko ditugu, antzerkia izango dugu, animazioa eta kale ekintzak lapurreta honen arduradunentzat epaiketa eta zigorra eskatuz.
EGITARAUA
9:00 Kanpin-dendak eta apaingarriak jartzea
11:00 Kanpalekuaren irekiera eta prentsaurrekoa. Hemen guztiok egon behar genuke. Etorri familiarteko eta lagunekin!!!
12:00 Pankarten tailerra eta Boulervard-a enkartelatzea
14:00 Bazkaria
18:00 IRPH eta klausula abusiboen tailerra
19:30 Askatasunaren etorbidean kalejira. Enkartelada: epaiketa eta zigorra maula finantzieroaren arduradunentzat. Etorri!!
21:00 Dokumentalen emanaldia
11:00tik 14:00tara eta 16:00tik 21:00tara IRPH eta klausula abusiboen inguruko informazio gune bat egongo da