“Anonymous anti IRPH” taldeak epaile bat banketxeen abokatuekin berriketan erakusten duen bideoa zabaldu du

Fernández Seijo magistratuak IRPHaren aldeko bere epaia banketxeen abokatuekin komentatzen erakusten duen bideoa zabaldu du “Anonymous anti IRPH” izeneko Twitter kontuak (@anonymousIRPH). Bideoa hitzaldia antolatu zuen abokatuen bulegoak zintzilikatu zuen YouTuben. Ondoren, gure webgunean salatu genuen banketxeen abokatuek laguntzat tratatzen zutela epailea, eta jakin genuen abokatu bulego garrantzitsu batek kereila bat jarri zuela epaia sinatzen zuten bost epaileen aurka, Europako epaitegiaren irizpideari muzin eginez prebarikatu dutela usteta. Honen ondoren, bideoa YouTubetik ezabatua izan zen.

Bideoa wetransfer serbidoretik jaitsi daiteke esteka honetatik, eta ezabatua izan zen bideoa dela egiaztatu ahal izan dugu. Gainer,a eta gorago erakusten dugun moduan, Diario 16 komunikabideak YouTubera igo du.

Bere txioan, Anonymous anti IRPH taldeak IRPharen kaltedunak animatzen ditu bideoa jaitsi, zabaldu, YouTubera igo eta abokatuei eta komunikabideei bidaltzera.