Ez sinatu ezer aurrez informatu gabe

Kutxa honako eskeintza hau egiten ari da IRPHaren biktimoi: hurrengo rebisioan, IRPHa aplikatu ezin dutenean eta Euribor+%1 aplikatzera behartuta daudenean, interes aldakorraren ordez (Euribor+%1), interes finko bat eskeintzen digute: %3,90 binkulaziorik gabe edota 3,60 binkulazioarekin (soldata, etxebizitza asegurua eta txartela, urtean 3.00 euroko gutxieneko gastuarekin)

Kontuan izan Kutxak hau eskeintzen badigu ez dela dirua galtzeko asmoarekin, baina erabaki pertsonala da eta norbaitek nahiago izan lezake interes finko bat ordaintzea. Edozein kasuta, eskeintza idatziz eskatu eta nori galdetu bilatu beharra dago. Ez fidatu lapurreta egiten digun horrekin. Ez sinatu ezer aurrez ongi informatu gabe.

Gainera, aurreko notizia batean genioen bezala, badakigu kaltetu bat gutxienez IRPH Entidades sinatuaraziz engainatu dutela. Beraz kontuz ibili, benetako kriminalekin ari gara tratuan.

Bestalde, bi ekitaldi garrantzitsu ditugu agendan:

  • Larunbata, urriak 19 goizeko 11:00tan Donostiako CRAJ-en (Txuri-Urdin izotz jauregia): eskrituren irakurketa, zalantzak argitzeko. Zatoz zure eskriturarekin.
  • Asteazkena, urriak 23 arratsaldeko 19:00tan Hernaniko kulturetxean: IRPHaren desagertzeari buruzko hitzaldia

Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

epaitegiak

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.

Lapurreta lotsagabea Kutxan!

euribor-entidades

Gutxienez kaltetu bati gertatu zaio: IRPH Cajas edukita, eta Euribor+1 ordezko bezala, Kutxako bere gestoreak engainatu du IRPH Entidades sinatzeko. Hipotekaren epea luzatzea eskatu du eta aldaketa baliatu du Kutxak IRPH Cajas kendu (desagertzera doa) eta IRPH entidades jartzeko (oraingoz mantendu egingo da)

Datu gehiago izan bezain pronto jakinaraziko dugu… gestoreari, atean edukiko baikaitu. Epaitegietara jotzea ez dugu baztertzen.

Ez ezazu ezer sinatu lapur hauekin aurretik guri galdetu gabe.

Mario Fernández-i gutun irekia

megamario

Kaleratzeak Stop Gipuzkoa-k eta gure elkarte honek, IRPHak Kaltetuakoen Gipuzkoako Elkarteak, ondoko gutun irekia igorri diote Mario Fernández Kutxabank-eko presidenteari. Dokumentua inprimatu eta Kutxa-n entregatu nahi baduzu PDF formatuan daukazu  “Azaroaren 1a” atalean.

Komunikabideek honen berri eman dute: El Diario Vasco, El Diario Vasco (2), Noticias de GipuzkoaNoticias de Gipuzkoa (2), El Correo, Europa Press, 20 Minutos, Finanzas, Newsesp.

Kutxabankeko presidente jauna,

Dakizunez, 2011 urteko urriaren 28an 2899/2011 Ministeritza-Agindua argitaratu zen,
Jarraitu irakurtzen

2013ko azaroaren 1a

[ujicountdown id=”Azaroaren 1a” expire=”2013/11/01 00:00″]

2013ko azaroaren 1ean, 2011ko urriaren 28ko gardentasunaren aldeko eta banku-zerbitzuen bezeroen babeserako EHA/2899/2011 ministerio-aginduaren argitaratzetik bi urte luze pasa ondoren, IRPH Cajas behin betiko desagertuko da.

Ordezkoa aurreikusita dugun Kutxa-ren bezeroak bi urte luzez behartu gaituzte, bidegabekeriaz, indize honen arabera ordaintzera. Eta badirudi Kutxabank-ek lapurreta hau gure hipoteken hurrengo rebisiora arte luzatu nahi duela, nahiz eta hau 2014ko urrian izan, adibidez. Baina ez da posible izango. Horixe bakarrik behar genuen. Gure kontratuak argi eta garbi ezartzen dute IRPH Cajas desagertzean Euribor+%1 aplikatuko zaigula, eta hau datorren azaroaren 1ean gertatuko da. Aldeen arteko akordioek lege indarra dute, eta egin nahi dutena kontratuaren hauste bat litzateke. Hala egiten badute, epaitegietara joko dugu Kaleratzeak Stop-eko abokatuek lagunduta.

Aurreneko ekimen bezala, kaltetu guztiok “Azaroaren 1a” atalean topatuko duzun modeloa entregatu behar dugu gure bulegoan (eta zigilodun kopia eskatu).