Kriminalak Kutxaren Administrazio Kontseiluan

logo_guztiak

Azaroaren 28an, Kutxaren Administrazio Kontseiluak IRPH Cajas indizearen gaia aztertu zuen. Indize hau 2009an Europak gaitzetsi egin zuen, 2011n estatu espainiarrak gardentasun gabetzat jo zuen, 2012 debekatua izan zen hipoteka berrientzako eta 2013an guztiz desagertu da. Kutxak aplikatzeari eusten dio ordea, eta gure hipoteka maileguen hurrengo rebisiora arte luzatu nahi du, kasurik okerrenetan 2014ko urrira arte. Ondorioz, milaka familiak bataz beste 300€ gehiago ordaintzen dute hilean, eta kopuru honek familia horietako asko hipoteka ordaindu ezinaren amildegira daramatza.

Gasteizko legebiltzarreko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta udalbatza ugaritako plenoek, tartean Donostiakoak, iadanik galdegin diote Kutxaren Administrazio Kontseiluari indize hau gehiago ez aplikatzeko. Alderdi politiko guztiek babesten gaituzte jendaurrean. EH Bildu, PNV, PSE eta PP-k ere bai zenbait kasutan, guztiek egin dituzte hitzaldi politak IRPHaren aurka. Baina ze postura hartzen dute alderdi politiko hauek benetan erabakiorrak diren foroetan?

Azaroaren 28ko saioan, EH Bilduren kontseilarien ekimenez, ebazpen bat bozkatu zen, Kutxaren Administrazio Kontseiluak eska ziezaion Kutxabanki gure ordezkoa, Euribor+1, berehala aplikatzeko, gure kontratuek diotena beteaz.

  • Aldeko botoak: 7, guztiak EH Bilduren aldetik.
  • Aurkako botoak: 7, PNV + PSE-PSOE + PP + CCOO + Pixkanaka bloketik.

DYA-ren ordezkaria ez zen agertu, eta Iturberen kalitate-botuak ebazpena atzera bota zuen.

Beraz, PNV=PSE=PP=CCOO=Pixkanaka blokeko kontseilariek herritarron subiranotasunaren hartzaile diren instituzioen mandatuari muzin egitea erabaki zuten. Instituzio hauen tartean Kutxaren fundatzaile diren Donostiako Udaletxea eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak daude. Kontseilari hauen jokabidea KRIMINALA da, ez dago zalantzarik, modu desegoki eta gaitzesgarrian ari baitira. Ez diogu guk bakarrik: Batzar Nagusiek azaroaren 6an onarturiko ebazpenak dio «legez» dagokigun Euribor+%1 ordezkoa aplikatu ez bazaigu entitateak «era bidegabean» jokatzen duelako dela.

Hemen duzu egun hartan argitaratu genuen prentsa-oharra: Prentsa_131128

Azter dezagun orain nortzuk diren IRPHak eragiten duen sufrimendua luzatzea ahalbideratzen duten kriminalak:

argazkia_pnv_xabierXabier Iturbe Otaegi. PNV. Kontseiluko presidente eta ondorioz kriminalen artean erantzunkizunik handiena duena.
argazkia_pnv_jonJon Jauregi Bereziartua. PNV. Beasaingo alkate izan zen 12 urtez. Joseba Egibarren sektorekoa da (hitzegin genuen hemen Josebari buruz). 2007an, * * * [edukia ezabatua izan da] * * * Gaur egun Gipuzko Buru Batzarreko kide da, eta Kutxaren Administrazio Kontseiluan Gipuzkoako Batzar Nagusiak ordezkatzen ditu. Batzar Nagusiek defendatu dutenaren guztiz aurka bozkatu duenez (hau da, Kutxari IRPHa aplikatzeari uzteko eskatzen dion Batzar Nagusien ebazpena propio desobeditu duenez), pertsonaia ilun honek bere karguari uko egin beharko lioke.
argazkia_pnv_iñigoIñigo Barandiaran Benito. PNV. Kasu honetan ere, interneteko bilaketa batek iragan zalantzakor bat agertarazten du, eta horrela jakin dezakegu Kutxaren Administrazio Kontseilura iritsi zenean Funtzio Publikoaren Legea haustea leporatu zitzaiola, bateraezintasun erregimena ez betetzeagatik. Iñigo Barandiaran Donostiako udalean funtzionaria zen eta ez zion uko egin nahi izan ia 70.000 euroko soldatari (antzinatasuna kontatu gabe)
argazkia_pseJosé Miguel Martín Herrera. PSE-EE. Eusko Jaurlaritzan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilaria izan zen, eta Visesa bezalako zenbai sozietate publikotan exekutibo. Gainera, Europistas, Bidegi edota Pasaiko Portuko Agintaritza bezalako enpresen administrazio kontseiluetan ere aritu da.
argazkia_ppEduardo Placeres Pascua. PP. Irungo udaletxea ordezkatuz, PSEko Jacinto Hernández Martín joan zenean sartu zen. Aldaketa honek taldeari koherentzia pixkat bat eman dio. Izan ere, PP-k ia inoiz ez digu babesik eman, eta ondorioz eman duen bozka koherentea da. PSE-k ordea ekimen mordo bat aurkeztu du hainbat instituziotan, Kutxari IRPHa aplikatzeari uko egiteko eskatuaz... eta bitartean Kutxan dituzten kontseilariek guztiz aurkakoa defendatzen dute.
argazkia_ccooVicky, Victoria Juana Alquézar Shepens. CCOO. Sindikatu honek azaldu beharko du nolatan lerrokatzen den beti PNV bezalako alderdi eskuindar batekin. Modu aktiboan bozkatu du IRPHa aplikatzen jarraitzearen alde, etxegabetzeak eta hondamendia bultzatuaz. Gogoan hartuko dugu.
argazkia_pkFrancisco Borja García Santacruz. Pixkanaka. Kutxaren langilegoa ordezkatzen du, eta langileei eskatu behar diegu beraien iritzia emateko, bozka hau babestu edo gaitzetsiaz. PNV eta PSEk (eta batzutan PPk ere) jendaurrean babestera ausartzen ez diren indize kriminala babesten dute, bai ala ez?
argazkia_dyaJavier Barece Imizcoz. DYA. Interes Kolektiboak ordezkatzen dituzten Erakundeen ordezkaria. Ez zen saiora joan, eta botua delegatzeari uko egin zion, modu honetan PNV=PSE=PP=CCOO=Pk blokeari garaipena emanaz, presidentearen kalitate-botuari esker. Dioenez, ezin du botoa delegatu DYA Gipuzkoako zuzendaritzak hala erabaki baitzuen, eztabaida politikotan ez sartzeko. Gure postura babesten duela dio baita ere... baina modu berean esan zuen CCOO eta Pixkanakak ere babesten gintuztela, eta ikusi dugu nola babesteaz urrun gure aurka bozkatu dutela. Beraz, DYAren ordezkariaren ustezko babesa zalantzagarri da.
EH Bildu. Koalizioaren 7 ordezkariek erakutsi dute koherenteak direla Gasteizko legebiltzarrean, Gipuzkoako Batzar Nagusitan eta udaletxetan bozkatzen dutenarekin, eta indize kriminal honekin amaitzeko benetako interesa erakusten duten bakarrak dira.

IRPH Entidades-ek senatuko tramitea igaro du

PP-k IRPH-a duten eta ordezkorik aurreikusten ez duten hipotekei indize manipulagarri eta kriminal bat inposatu nahi die, PSOE-k ongi gorde zuen IRPH Entidades alegia. Irailaren 11n PPren ekimen honek senatuko tramitea igaro zuen, eta orain kongresura itzuliko da BOE-n argitaratu aurretik, ez badugu eragozten.

Bideoan honen kontra hitz egiten dute: IU (estatu mailako plataformaren gutuna irakurriaz), PSOE (orain eskatzen dute berehala Euribor+1 aplikatzea eta ez dute gogoratu nahi beraiek egiteko aukera izan zutela duela 2 urte) eta Amaiur – EH Bildu, gure elkartea aipatuz (Gipuzkoako IRPH-ak kaltetutakoen elkartea) eta PSOE eta PNV-ren hipokrisia salatuz.

PP-k bihar inposatu nahi du IRPH Entidades ordezko bezala

…eta ez dirudi PSOE hau egozteko gai izango denik.

Bihar, irailak 11, PP-k IRPH-aren lapurreta betirako luzatu nahi du, ordezko bezala IRPH Entidades delakoa ezarriaz (ordezkorik aurreikusten duten kontratuentzat), diferentzial batekin gainera (“kalkulagailua” atalean kalkulatu dezakezu)

Gaur PSOE-ren galdera bat zela-eta eztabaidatu dute. PSOE-k ez du funtsezkoa azpimarratu: ordezko bezala banketxeek nahi duten modura manipulatu dezaketen indize bat ezartzera doaz. Gainera errua PSOE-rena da, IRPH cajas eta IRPH Bancos indargabetu zituen ministerio-aginduan “ahaztu” egin baitzuen IRPH Entidades indargabetzea. Gainera, aginduaren aplikazioa airean utzi zuen ordezkoa ezarri bitartean. 2011ko urria zen eta IRPH guztiak indargabetu eta Euribor-a ordezko bezala ezarri ahal izan zuten, baina orduan gobernuan zeuden eta ez ziren horren ausartak…

Bihar, lotsa pixka bat baldin badute, senatuko kideek PP-ren proposamen kriminala baztertu behar dute.

Adi! PP-ren aurrean elkarretaratzea

ppkk

Astelehenean, irailak 9, arratsaldeko zazpietan, PP-ren egoitza aurrean elkartuko gara: Illunbe kalea, 9 (Donostia). Zatoz! Asteartean senatuan PP-k IRPH-aren estafa luzatu nahi du IRPH Entidades delakoa ordezkotzat ezarriaz. Indize hau erabat manipulagarria da eta IRPH Cajas eta IRPH Bancos bezalaxe desagertarazi behar dugu. Guztiontzat Euribor-a baino ez dugu onartuko, %1eko gehienezko diferentzialarekin.