PP-k IRPH-a duten eta ordezkorik aurreikusten ez duten hipotekei indize manipulagarri eta kriminal bat inposatu nahi die, PSOE-k ongi gorde zuen IRPH Entidades alegia. Irailaren 11n PPren ekimen honek senatuko tramitea igaro zuen, eta orain kongresura itzuliko da BOE-n argitaratu aurretik, ez badugu eragozten.
Bideoan honen kontra hitz egiten dute: IU (estatu mailako plataformaren gutuna irakurriaz), PSOE (orain eskatzen dute berehala Euribor+1 aplikatzea eta ez dute gogoratu nahi beraiek egiteko aukera izan zutela duela 2 urte) eta Amaiur – EH Bildu, gure elkartea aipatuz (Gipuzkoako IRPH-ak kaltetutakoen elkartea) eta PSOE eta PNV-ren hipokrisia salatuz.
PNV-k Kutxabank-en Administrazio Kontseiluaren kontrola dauka, eta ondorioz beraiek dira gure hipotekatan IRPH-a mantentzearen errudunak. 2011-ko urrian ministerio-agindu batek IRPH Cajas gardentasun ezagatik bertan behera utzi zuenetik, hilean 300 – 400 euro lapurtzen dizkigute, eta erantzule politikoak gure kaleetan lasai-lasai poteatzen jarraitzen dute. Horregatik “Okupatu batzoki bat” egitasmoa abian ajrri dugu, eta gure asteroko bilerak (asteazkena 19:00) ibiltariak izango dira orain. Lehen hizordua: irailak 18, asteazkena, 19:00tan Antiguan,

