Euroguneko IRPHaren inguruko txostena

Zenbaitek “euroguneko IRPHa” deiturikoa IRPH indizeak ongi ezagutzen dituztenentzat ere nahikoa ezezaguna da. Ustez europarra den erreferentzia indize hau sarritan aipatzen dute banketxeek IRPHa aplikatzeagatik izaten dituzten auzibidetan, euren defentsarako. Honela, banketxeek abusuzko IRPH indizeek pareko europar bat dutela eta harekin nolabait homologatzeko saioa egiten dute.

2016ko azaroaren 1ean argitara eman genuen txostenean erakutsi genuen euroguneko IRPHa kalkulatzeko modua sendoagoa dela, baina edozein modutan ez dela Europako Banku Zentralaren erreferentzia indize ofizial bat. Eta erakutsi genuengainera euroguneko estatuetan mailegu hipotekarioak kontratatzeko garaian gehien erabiltzen diren indizeak Euriborra eta antzeko handizkako indizeak direla, eta sekula ez IRPH bat edota horien antzekorik.

Jarraian duzu txostena, eta PDF formatuan jaitsi dezakezu hemen klik eginda.

Download (PDF, 586KB)