[ujicountdown id=”Azaroaren 1a” expire=”2013/11/01 00:00″]
2013ko azaroaren 1ean, 2011ko urriaren 28ko gardentasunaren aldeko eta banku-zerbitzuen bezeroen babeserako EHA/2899/2011 ministerio-aginduaren argitaratzetik bi urte luze pasa ondoren, IRPH Cajas behin betiko desagertuko da.
Ordezkoa aurreikusita dugun Kutxa-ren bezeroak bi urte luzez behartu gaituzte, bidegabekeriaz, indize honen arabera ordaintzera. Eta badirudi Kutxabank-ek lapurreta hau gure hipoteken hurrengo rebisiora arte luzatu nahi duela, nahiz eta hau 2014ko urrian izan, adibidez. Baina ez da posible izango. Horixe bakarrik behar genuen. Gure kontratuak argi eta garbi ezartzen dute IRPH Cajas desagertzean Euribor+%1 aplikatuko zaigula, eta hau datorren azaroaren 1ean gertatuko da. Aldeen arteko akordioek lege indarra dute, eta egin nahi dutena kontratuaren hauste bat litzateke. Hala egiten badute, epaitegietara joko dugu Kaleratzeak Stop-eko abokatuek lagunduta.
Aurreneko ekimen bezala, kaltetu guztiok “Azaroaren 1a” atalean topatuko duzun modeloa entregatu behar dugu gure bulegoan (eta zigilodun kopia eskatu).