Badator KutxaCamp!

kkamp3

Larunbat honetan, uztailak 20, Kutxabanken Gizarte Ekintza zer den erakutsiko dugu. Donostiako Boulevardean kanpamentu bat altxatu behar dugu. Aurrezki kutxek antolatzen zituzten udako kanpaldiak gogoratzen al dituzu? Ba oraingoan Kutxabankeko kanpaldi hau IRPHak kalteturiko pertsonek osatzen dute eta beraien etxeetatik kaleratuak izango dira hileroko kuota ordaindu ezin dutelako.

Zure txapela, motxila eta kanpin-denda ekarri eta KutxaKanp udako kanpaldian parte hartu. Zer gertatzen ari den ulertu ahal izateko tailerrak antolatuko ditugu, antzerkia izango dugu, animazioa eta kale ekintzak lapurreta honen arduradunentzat epaiketa eta zigorra eskatuz.

EGITARAUA
9:00 Kanpin-dendak eta apaingarriak jartzea
11:00 Kanpalekuaren irekiera eta prentsaurrekoa. Hemen guztiok egon behar genuke. Etorri familiarteko eta lagunekin!!!
12:00 Pankarten tailerra eta Boulervard-a enkartelatzea
14:00 Bazkaria
18:00 IRPH eta klausula abusiboen tailerra
19:30 Askatasunaren etorbidean kalejira. Enkartelada: epaiketa eta zigorra maula finantzieroaren arduradunentzat. Etorri!!
21:00 Dokumentalen emanaldia

11:00tik 14:00tara eta 16:00tik 21:00tara IRPH eta klausula abusiboen inguruko informazio gune bat egongo da

Lasarte-Oriako udalbatzak ere onartu du ekimena

lasarte

Pasa den uztailaren 9an, Lasarte-Oriako udalbatzak IRPH-aren aurkako ekimena onartu zuen. Bertan Ministerioari eskatzen zaio lenbailen argitaratzeko ordezko indizea, IRPH-a behingoz desagertu dadin. Eta Kutxabank-i, berehala aplikatzeko iadanik eskrituratan daukan ordezkoa: Euribor+%1

PSE-EE, Bildu, EAJ, eta PP-k aldeko botua eman zuten, eta PCLO abstenitu egin zen.

Ikusi albistea El Diario Vasco-n (2013/07/04 eta 2013/07/11)

Kutxaren bulegoa okupatu dugu Herreran

Uztailaren 4ean Kutxabanken Herrerako bulegoa okupatua izan zen IRPH-aren lapurreta salatzeko. Era berean Kutxaren gehiegikeria salatu nahi izan zen,  IRPH-ak kaltetua den familia bati 208 euroko kargua egin baitio, aholkularitza batek beraien ondasunak ezagutzeko eginiko lanak direla eta.

Zopa zorroak hustu ziren lurrean, bulegoko zuzendariak esan baitie hipoteka ordaindu ahal izateko “sopita” hartuaz pasa dezaketela hilabetea.

Ikusi berria El Diario Vasco-n, El Diario Vasco-n berriz ere, Noticias de Gipuzkoa-n,  El Diario-n, ABC-n eta Historias de Donosti-n.