CCOO sindikatuak ordezkari bat zuen Kutxaren Administrazio Kontseiluan, desegin zuten arte: Victoria Juana Alquézar Shepens (Vicky). Bere botua beti izan zen gure aurkakoa, eta IRPHaren aplikazioa ahalik eta gehien luzatzearen alde egin zuen.
IRPHa baliogabetu eta Kutxabank zigortu zuen lehen epaia ezagutu zenean, CCOO-k, aurpegia zuritzeko asmoz, oharra atera zuen Kutxabanki epaia onartu eta helegiterik ez jartzeko eskatuaz. Gainera, Unai Sordo EAEko CCOO-ren idazkari nagusiak Twitter bidez esan zuen IRPHa ez zela sekula bozkatu Kutxan. Gezurra zen noski, eta Twitter-en bertan erantzun zion EH Bildu-k, Ainhoa Beola Kutxako Administrazio Kontseiluko kide zenak (EH Bildu), eta guk geuk:
Gainera, Kutxaren Administrazio Kontseiluaren hurrengo bileran Kutxabankek epaia onartu eta helegiterik ez jartzearen aldeko ekimena bozkatu zenean CCOO-k ez zuen babestu, eta Kutxabankek helegitea jarri zuen.
Hona hemen CCOO-rekin lotuta argitaratu ditugun berri guztiak: