Kutxaren txantxak

mailegua
360

Goian, zenbait kaltetuk etxean jaso duguna: mailegu bat eskeintzeko gutuna igorri digute. “Informazio guztia izateak ematen duen segurtasuna” eskeintzen dute. Nork eta Kutxak. Gure arazoarekin joan garen bakoitzean “ez dago nobedaderik, ez dakigu ezer, itxarotea besterik ez dago” bezelakoak jaso ditugunean, eta IRPHaren inguruan inongo informaziorik sekula igorri ez digunean. Sekula ez! Jakina, nahiago dituzte biktima informatu gabeak…

Behean, kaltetu bati egin dioten eskeintza: kontratuak ezartzen duen Euribor+%1 aplikatu beharrean, %3,6 fijo bat eskeintzen ari dira, maileguaren hemendik aurrerako bizitza osorako. Orain, euriborra are gehiago jeitsiko dela dirudienean, ez da oso eskeintza erakargarria. Kaltetu honek eskeintza idatziz ematea eskatu du, ondo aztertzeko, eta hara hor zer eman dioten!!

Atentzioa eman digu bestalde eskeintzen duten mailegu horretan abusibotzat hartzen diren bi baldintza ezartzen jarraitzen dutela:

Batetik, %19ko berandutza interes-tasa. Badaude epaiak horrelako interes-tipo altuak abusibotzat eman dituztenak (adibidez, BBVA-aren aurkako bat Arrecifen, %19ko interes tasa abusibotzat hartuta hipoteka bat anulatu zuena)

Bestetik, 30 eurotako komisioa posizio zordunak erreklamatzeagatik. Espainiako Bankuaren 8/1990 zirkularraren Hirugarren arauaren 3.atalaren aurka doa, eta baita ministeritza-agindu baten aurka ere.

Begiratu hemen zure hipotekan egon daitezken klausula abusiboak nola detektatu. Kutxarekin baldin baduzu hipoteka, aurreratzen dizugu bat baino gehiago dituzula. Eta bide beretik jarraitzen dute. Kontuz ibili jende honekin! Ez dute lotsarik eta arriskutsuak dira.