Odonek bere iPad-arekin libratuko ote gaitu?

odon

Odón Elorza Donostiako alkate ohi eta diputatua gure alde irten diren PSOE-ko kideetatik beste bat da, eta hau eskertzekoa da… nahiz eta ezkutatu nahi diguten errua beraiena dela: PSOE izan zen Europak behartuta IRPH Cajas eta Bancos bertan behera utzi zituena, baina IRPH Entidades ezabatzea ahaztu zuen eta agindua airean utzi zuen “ordezkoa ezarri bitartean”. Orain PP-ri arrazoi guztiz eskatzen diote ordezkoa lehenbailehen ezartzeko eta Euribor+1 izateko. Baina oraindik ez digute azaldu zergatik ez zuten beraiek egin. Misterio bat da.

Irudian dakusagunez (klik handitzeko), Odonek Twitter darabil bere iPad-ean (edo gure iPad-ean, diputatu bakoitzari ordaintzen diogun iPad-a izan daiteke-eta). Horietako batetan Kutxabank-eko burua kritikatzen du Euribor+1 berehala ez aplikatzeagatik, baina PSOE-ko ordezkariek Kutxaren administrazio kontseiluan hauxe bera defendatzen dute! Gure adiskide batek hau aurpegiratu zion Twitter bidez, eta Odónek “Jaja” (zein erreza kaltetu bati farre egitea iPad bidez) eta informatu gabe dagoela erantzun zion. Gure lagunak gurekin kontantuan jartzera gonbidatu zuen, informatu gaitzan. Oraindik zain gaude.