Uztailaren 4ean Kutxabanken Herrerako bulegoa okupatua izan zen IRPH-aren lapurreta salatzeko. Era berean Kutxaren gehiegikeria salatu nahi izan zen, IRPH-ak kaltetua den familia bati 208 euroko kargua egin baitio, aholkularitza batek beraien ondasunak ezagutzeko eginiko lanak direla eta.
Zopa zorroak hustu ziren lurrean, bulegoko zuzendariak esan baitie hipoteka ordaindu ahal izateko “sopita” hartuaz pasa dezaketela hilabetea.
Ikusi berria El Diario Vasco-n, El Diario Vasco-n berriz ere, Noticias de Gipuzkoa-n, El Diario-n, ABC-n eta Historias de Donosti-n.