Kutxabank: epaiketa eta zigorra

album131021

Gure elkarteko kide batek, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-eko abokatuen laguntzaz, Donostiako epaitegian Kutxabanken aurkako demanda bat aurkeztu du, IRPHaren baliogabetasuna eskatuaz abusiboa delako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek azaldu dute baditugula nahikoa argudio juridiko epaia irabazteko. Demandak atzerako eragina eskatzen du, entitateak inposatu zuen une beretik IRPHa baliogabetua izan dadin.

VisualGrafik-en bideo eta irudiek (goian) gaur epaitegietan gertaturikoa erakusten dute. Gainera, berria hemen ikus dezakezu: ETBDiario Vasco, Gara eta Noticias de Gipuzkoa.

Bestalde, Tolosaldeko Atariak salaketa jarri duen tolosarra elkarrizketatu du: ikusi berria, irakurri elkarrizketa eta entzun audioa.

Ez sinatu ezer aurrez informatu gabe

Kutxa honako eskeintza hau egiten ari da IRPHaren biktimoi: hurrengo rebisioan, IRPHa aplikatu ezin dutenean eta Euribor+%1 aplikatzera behartuta daudenean, interes aldakorraren ordez (Euribor+%1), interes finko bat eskeintzen digute: %3,90 binkulaziorik gabe edota 3,60 binkulazioarekin (soldata, etxebizitza asegurua eta txartela, urtean 3.00 euroko gutxieneko gastuarekin)

Kontuan izan Kutxak hau eskeintzen badigu ez dela dirua galtzeko asmoarekin, baina erabaki pertsonala da eta norbaitek nahiago izan lezake interes finko bat ordaintzea. Edozein kasuta, eskeintza idatziz eskatu eta nori galdetu bilatu beharra dago. Ez fidatu lapurreta egiten digun horrekin. Ez sinatu ezer aurrez ongi informatu gabe.

Gainera, aurreko notizia batean genioen bezala, badakigu kaltetu bat gutxienez IRPH Entidades sinatuaraziz engainatu dutela. Beraz kontuz ibili, benetako kriminalekin ari gara tratuan.

Bestalde, bi ekitaldi garrantzitsu ditugu agendan:

  • Larunbata, urriak 19 goizeko 11:00tan Donostiako CRAJ-en (Txuri-Urdin izotz jauregia): eskrituren irakurketa, zalantzak argitzeko. Zatoz zure eskriturarekin.
  • Asteazkena, urriak 23 arratsaldeko 19:00tan Hernaniko kulturetxean: IRPHaren desagertzeari buruzko hitzaldia

Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

epaitegiak

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.

Lapurreta lotsagabea Kutxan!

euribor-entidades

Gutxienez kaltetu bati gertatu zaio: IRPH Cajas edukita, eta Euribor+1 ordezko bezala, Kutxako bere gestoreak engainatu du IRPH Entidades sinatzeko. Hipotekaren epea luzatzea eskatu du eta aldaketa baliatu du Kutxak IRPH Cajas kendu (desagertzera doa) eta IRPH entidades jartzeko (oraingoz mantendu egingo da)

Datu gehiago izan bezain pronto jakinaraziko dugu… gestoreari, atean edukiko baikaitu. Epaitegietara jotzea ez dugu baztertzen.

Ez ezazu ezer sinatu lapur hauekin aurretik guri galdetu gabe.