Asteazkenean, irailak 4, bilerei ekingo diegu berriz ere, Donostiako CRAJ-en. Zatoz!
Lokal bila
Ikasturte berria hasi dugu eta Kaleratzeak STOP Gipuzkoa lokal bila dabil Donostian, bilerak egin, materiala utzi eta antzekoetarako. Norbait lokal bat uzteko prest badago, mesedez jarri kontaktuan: stopdesahucios@plazan.net / 669 428 598. Mila esker!
Pegatak
IRPH-a laSexta eta SER komunikabideetan
Estatu mailan blog honetan eta Facebook-eko talde honetan antolatzen den plataformaren ahaleginei esker, IRPH-a ondorengo komunikabideetan agertu da: la Sexta (hemen bideoa) eta SER irratia (audioa Hoy por Hoy saioan – 21:25 minutuan- eta berria beren webgunean)
Honen atzean PSOE etekinen bila dabilela nabarmena da, eta mingarria da beraiek sortu zutelako arazoa eta gaur egun oraindik Kutxako Administrazio Kontseiuluan IRPH-aren alde egiten dutelako. Baina honek ezin du ezkutatu plataformak elkarrizketa hauekin lortu duen arrakasta.
IRPH-a Kutxan: mozorroak kanpora!
Pasa den 2013ko uztailaren 29ko Kutxaren Administrazio Kontseiularen bilerak mozorroak kentzeko balio izan zuen.
Bilduk eta DYA elkarteak IRPH-aren araberako hipoteka guztien berehalako berrikustea babestu zuten, aurreikusita dagoen Euribor+%1 aplikatuaz. Gure elkarteak bere esker ona adierazi nahi die bi talde hauei. PNV-ek eta PSOE-k ordea bizkar eman ziguten berriz ere.
EAJ-PNV alderdiak antzeko ekimenei babesa eman die Gasteizko Legebiltzarrean eta Donostiako Udalbatzan besteak beste. Eta Kutxabanken kontrola duenez berehala egin lezake Euribor-era aldatzea borondaterik izan ezkero, baina argi dago ez dela horrela. Aipatzekoa da Zarautzen adibidez Imanol Lasa Zeberio zinegotzi jeltzalea izan zela Kutxabank-i Euribor+%1 berehala aplikatzeko eskatzen dion mozioa aurkeztu eta defendatu zuena. Imanoli eskatzen diogu bere mozioak eskatzen duena bere alderdiak aurrera eramatea lor dezala.
PSOE-PSE-EE alderdiaren kasua ere mingarria da kaltetuontzat. PSOE-ren gobernu bat izan zen Europak behartuta IRPH-a deuseztu behar zuen ministerio-agindua argitaratu zuena 2011-n. Baina hain gaizki egin zuen (edo hain ongi, auskalo) non behin-behineko erregimenari atea zabalik utzi zion eta IRPH Entidades delakoa ezabatzea “ahaztu” zuen. Orain udaletxeak IRPH-aren kontrako mozio sinbolikoez betetzen dabiltza, eta gure aspaldiko ezaguna den Odón Elorza ere gure alde agertu da… baina Kutxaren administrazio kontseilua bezalako foro erabakiorretan IRPH-a defendatzen jarraitzen dute. José Miguel Martín Herrera eta Jacinto Hernández Martín, zuen azalpenen zain gaituzue.
CCOO eta Pixkanaka-k ezin izan zuten botorik eman ez baiziren bileran, baina dirudienez proposamena Kutxabank-en administrazio kontseilura helaraztea adostu zen. Mozorroen jolasari adi jarraituko dugu.