Apirilaren 7an ETB2-n IRPHaren kaltedun batek Arantza Quirogari gai honen inguruan galde egin zion. Euskal autonomia erkidegoko PPren buruzagia ez zen fundamentuzko erantzun bat emateko gai izan. Lotsagarria. Programa berdinaren aurreko saio batean Urkullu lehendakariari ere galdetu zioten IRPHaren inguruan. Ikusi bideoa hemen.
Hilabetea: April 2014
Isuna

300€ko isuna jaso berri du IRPHaren kaltedun batek, indize honen aurkako salaketa bat aurkeztu zen egunean Donostiako epaitegietara hurbildu zela-eta. Agintaritzak ulertu du kaltedunen bilera espontaneo hura jakinarazi gabeko elkarretaratze bat izan zela. Talde juridikoa dagoeneko helegitea prestatzen ari da, baina isuna ordaintzea komeni da. Elkarteak ordainduko du, baina guztion laguntza behar da gastu hau eta gure borrokak dakartzan beste guztiak ordaindu ahal izateko. diruz laguntzeko egin sarrera bat kontu honetan:
Kontu zkia: 3035 0049 09 0491091071
Entitatea: Laboral Kutxa
Titularra: IRPHaren Kaltedunak