Martxoaren 7 eta 8an EAEko PPk Kursaal aretoan bere kongresua ospatuko du eta Mariano Rajoy bertan izango da. Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea deitu du larunbatean, martxoak 8, goizeko 10-tan sarrera nagusian. Zatoz!
Egilea: admin
PSEko kideen jarrera antzezten duten fartsaren inguruan
Askotan esan dugu iadanik PSE-PSOE alderdiak IRPHaren gaian duen jarrera lotsagarria dela. Udaletxe eta legebiltzar guztietan aurkeztu dituzte IRPHaren aurkako ekimenak, Kutxari eskatuaz gehiago ez aplikatzeko, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza dute eta IRPHaren alde aktiboki egiteko erabiltzen dute. Goiko irudian, Donostiako PSEren bi zinegotzik Twitter bidez joku bikoitz hau onartzen dute baina erantzunkizuna saihesten saiatzen dira. Espero dugu Ernesto Gasco eta Enrique Ramos-ek dimisioa ematea, koherentzia politikoz, eta sekula ez saiatzea Donostia gobernatzen PSEren eskutik.
PSE, IRPH eta Twitter-ez ari garela, gogoratu Odón Elorzari buruz argitaratu genuen berria.
Beheko bideoan, PNV-k barregarri uzten du PSEko batzarkide Maria Jesús Egido, memelo erabilgarriaren paper lotsagarri batean. Batzarkide hau ere dimisioa prestatzen ariko da seguru asko.
Kutxabank: hasi, IRPH aplikatu, etxegabetu
Gaurkotasunari gainbegirada
Astelehenean Ada Colau Donostian izan genuen, eta asteazken gauean Kaleratzeak Stop elkarteko bi kidek gaurkotasunari gainbegirada bat bota zioten telebistan. Sara eta Jose Mari, Kaleratzeak Stop-en talde juridikoko kide eta IRPHak kaltetutakoon laguntzaile eta lagunek, elkarrizketa baliatu zuten ondorengo hauek salatzeko: Kutxaren abusuak, PNV eta PSEren hipokrisia, abokatu mertzenarioaren jokabidea eta Jon Jauregiren iruzurra, besteak beste.
Kutxabanken IRPHaren aurkako salaketa Burgosen
IRPHaren irregulartasunak, agerian
IRPHak Kaltetutakoen Gipuzkoako Elkartearen Ikerketa Taldeak IRPH indizeen kalkuluan dauden irregulartasunen berri emateko txosten bat argitaratu du. Txostena irakurri hemen.