IRPH-aren aurkako ekimena Donostiako udalbatzan

donos

2013ko ekainaren 27an Donostiako udalbatzak Ekonomia Ministerioari eskatu zion IRPH eta CECA desagertzea ahalbideratuko duen ordezko indizea ezartzeko lehenbailen. Gainera, Kutxabank-i eskatu zioten berehala aplikatzeko eskrituratan ezarririko ordezkoa.

Ekimena aho batez izan zen onartua.

Antzeko ekimenak iadanik onartuak izan dira Donostiaz gain Irun, Errenteria, Zarautz, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Hondarribia, Andoain, Bergara, Oñati, Legazpi, Ibarra, Eskoriatza eta Legorretako udalbatzetan.

IRPH-aren aurkako ekimena Gasteizko legebiltzarrean

parlamvasc

2013ko ekainaren 27an Gasteizko legebiltzarrak Ekonomia Ministerioari eskatu zion IRPH eta CECA desagertzea ahalbideratuko duen ordezko indizea ezartzeko lehenbailen. Gainera, Kutxabank-i eskatu zioten berehala aplikatzeko eskrituratan ezarririko ordezkoa.

Talde guztiek babestu zuten ekimena, PP-k izan ezik.

Ikusi berria El Diario Vasco-n eta batzarraren transkripzioa hemen.