Ekintza guztietan lagunduko gaituen auto honek izen polit bat behar du… zer proposatzen duzu?
Egilea: admin
Ez sinatu ezer aurrez informatu gabe
Kutxa honako eskeintza hau egiten ari da IRPHaren biktimoi: hurrengo rebisioan, IRPHa aplikatu ezin dutenean eta Euribor+%1 aplikatzera behartuta daudenean, interes aldakorraren ordez (Euribor+%1), interes finko bat eskeintzen digute: %3,90 binkulaziorik gabe edota 3,60 binkulazioarekin (soldata, etxebizitza asegurua eta txartela, urtean 3.00 euroko gutxieneko gastuarekin)
Kontuan izan Kutxak hau eskeintzen badigu ez dela dirua galtzeko asmoarekin, baina erabaki pertsonala da eta norbaitek nahiago izan lezake interes finko bat ordaintzea. Edozein kasuta, eskeintza idatziz eskatu eta nori galdetu bilatu beharra dago. Ez fidatu lapurreta egiten digun horrekin. Ez sinatu ezer aurrez ongi informatu gabe.
Gainera, aurreko notizia batean genioen bezala, badakigu kaltetu bat gutxienez IRPH Entidades sinatuaraziz engainatu dutela. Beraz kontuz ibili, benetako kriminalekin ari gara tratuan.
Bestalde, bi ekitaldi garrantzitsu ditugu agendan:
- Larunbata, urriak 19 goizeko 11:00tan Donostiako CRAJ-en (Txuri-Urdin izotz jauregia): eskrituren irakurketa, zalantzak argitzeko. Zatoz zure eskriturarekin.
- Asteazkena, urriak 23 arratsaldeko 19:00tan Hernaniko kulturetxean: IRPHaren desagertzeari buruzko hitzaldia
IRPHa telebistan
Urriaren 15ean Mertxe eta Iñaki Goiena telebistan aritu ziren IRPHaz. Egun berean, Klaudio Landaren “Sin ir más lejos” saioan gure elkarteari laguntza ematen dion eta Kaleratzeak Stop-eko abokatua den Jose Mari Erauskin izan zen.
Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.
Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.
Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.
Lapurreta lotsagabea Kutxan!
Gutxienez kaltetu bati gertatu zaio: IRPH Cajas edukita, eta Euribor+1 ordezko bezala, Kutxako bere gestoreak engainatu du IRPH Entidades sinatzeko. Hipotekaren epea luzatzea eskatu du eta aldaketa baliatu du Kutxak IRPH Cajas kendu (desagertzera doa) eta IRPH entidades jartzeko (oraingoz mantendu egingo da)
Datu gehiago izan bezain pronto jakinaraziko dugu… gestoreari, atean edukiko baikaitu. Epaitegietara jotzea ez dugu baztertzen.
Ez ezazu ezer sinatu lapur hauekin aurretik guri galdetu gabe.
Mario Fernández-i gutun irekia
Kaleratzeak Stop Gipuzkoa-k eta gure elkarte honek, IRPHak Kaltetuakoen Gipuzkoako Elkarteak, ondoko gutun irekia igorri diote Mario Fernández Kutxabank-eko presidenteari. Dokumentua inprimatu eta Kutxa-n entregatu nahi baduzu PDF formatuan daukazu “Azaroaren 1a” atalean.
Komunikabideek honen berri eman dute: El Diario Vasco, El Diario Vasco (2), Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Gipuzkoa (2), El Correo, Europa Press, 20 Minutos, Finanzas, Newsesp.
Kutxabankeko presidente jauna,
Dakizunez, 2011 urteko urriaren 28an 2899/2011 Ministeritza-Agindua argitaratu zen,
Jarraitu irakurtzen