IRPHaren inguruko Europako epai berria laister ebatziko da

Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek Kontsumitzaileen Babeserako Aitzindarien Lehen Topaketan parte hartu dute, ekainaren 20an eta 21ean, Oviedon. Erauskinek Espainiako epaile eta auzitegiek banku-kontratazioaren arloan kontsumitzaileen babesean duten utzikeria kritikatu du, eta IRPHaz ere hitz egin du (bideoko 12:45etik aurrera).

Jose Marik iragarri duenez, Luxenburgon bideratzen ari den auzian azkenean ez da ahozko saiorik ezta Abokatu Nagusiaren ondorio izango eta, beraz, Donostiako epaitegi batek igorritako galderei erantzungo dien epaia laster eman beharko litzateke, eta betiere urtea amaitu baino lehen.

Beste behin ere azpimarratu du Europako Batzordeak bere ondorioak aurkeztu dituela eta kontsumitzaileen interesen aldekoak direla eta Espainiako Auzitegi Gorenaren irizpidearen aurkakoak.

Gogora dezagun Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hainbat aldiz epaitu duela IRPH klausula, eta kasu guztietan arrazoia eman digula kaltetuei. Hala ulertu dute aurreko galderak igorri zituzten epaileek, Luxenburgoren erantzuna jaso ondoren kasu guztietan klausula baliogabetu baitzuten abusuzkoagatik. Hala ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu aintzat hartzen epai hauek, eta baliozkotzat jotzen ditu IRPH klausula guztiak, kontratu bakoitzaren baldintzak baloratu ere egin gabe. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak orain erantzun behar dituen galderak Gorenaren jarrera legearekin bat datorren ala ez aztertzera bideratuta daude, eta, beraz, abusu horren aurkako behin betiko kolpea izan beharko lukete.

IRPHaren aurkako epaiketa berria izango da Europan

IRPHAREN AURKAKO EPAIKETA BERRIA IZANGO DA EUROPAN

MAITE ORTIZ ETA JOSÉ MARÍA ERAUSKINEK BULTZATURIKO GALDERAK ERANTZUTEKO LANEAN ARI DA EUROPAR BATASUNEKO JUSTIZIA EPAITEGIA

DONOSTIAKO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIAK EUROPAKO EPAITEGIARI HELARAZI ZIZKION GALDEREK AUZITAN JARTZEN DUTE AUZITEGI GORENAK BANKUEN ALDE EGINDAKO INTERPRETAZIOA, ETA BERARIAZ GALDETZEN DUTE HORREN LEGEZKOTASUNARI BURUZ

IRPH STOP GIPUZKOAK USTE DU IRPHAREN AURKAKO BEHIN BETIKO KOLPEA IZAN DAITEKEELA, GORENAREN INTERPRETAZIO MALTZURREI ATEA IXTEAGATIK

Donostia, 2024ko urtarrilaren 26a

Maite Ortiz eta Jose Maria Erauskin abokatu donostiarrek, IRPHaren aurkako borroka judizialean aitzindari eta adituak, aste honetan jakinarazi dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegia beste epaiketa bat izapidetzen ari zaiola IRPHari. Zehazki, jakinarazi dute Europako auzitegiak dei egin diela Donostiako Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiaren ekimenez hasitako C-300/23 auzian euren iritzia aurkezteko, eta jadanik erantzun dutela.

Beraz, berretsi egiten da Europako auzitegiak beste erabaki bat hartuko duela indize hori hipoteka-maileguetan aplikatzeari buruz.

Europar Batasuneko Zuzenbidearen interpretazioari buruzko galdera aurrejudizialak aurkezteko aukera jurisdikzio-organoen ahalmena da, eta Europako Auzitegiak gatazka bat nola konpondu behar den argitzeko atea irekitzen du. Bide bera jarraitu zuten Ortizek eta Erauskinek IRPHa lehen aldiz Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramateko, eta horren ondorio izan ziren Areto Nagusian 2019ko otsailaren 25ean egindako ikustaldia eta 2020ko martxoaren 3ko epaia. Kasu honetan, Eva Cerón epaileak aurkeztu ditu auziak, IRPH aplikatzeagatik Kutxabanken aurka jarritako demanda baten testuinguruan.

Europako Auzitegi batek IRPHari buruzko epaia eman zuen lehen aldi haren ondoren, auzitegi berak gutxienez hiru aldiz ebatzi ditu erabakiak. Horietan guztietan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman die kontsumitzaileei, eta haien interesen aldeko irizpideak ezarri ditu. Hala interpretatu dute auziak goratu dituzten epaileek, eta europatik jasotako erntzunak aztertu ondoren kasu guztietan ebatzi dute IRPH klausula abusuzkoa dela. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, Luxenburgotik jasotako jarraibideen interpretazio maltzurra eginez, IRPH klausula guztiak baliozkotzeko irizpide bat aplikatzen du, kontratua aztertu ere egin gabe. Horrek prebarikazio-salaketak eragin ditu, eta abokatu talde ospetsu batek kereila bat jarri du.

Eva Cerón epaileak aurkeztutako galderek Espainiako Auzitegi Gorena Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurreko epaiei buruz egiten ari den interpretazioa berariaz zehazten dute. Beraz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia ados dagoen edo ez ikusteko balioko dute, eta bankuei eragiten dieten gaietan beste askotan bezala, Europako auzitegiak berriro zuzendu lezake Espainiako Gorena.

IRPH Stop Gipuzkoatik oso balorazio positiboa egiten dugu ekimenari buruz, eta uste dugu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak planteatutako gaiei emandako erantzunek behin betiko kolpea eman diezaioketela IRPHari, Gorenaren interpretazio irudimentsu berriei atea itxiko baitiete.

IRPHari buruzko auzi prejudizialak Luxenburgera igortzea albiste ona dela dioen adierazle on bat da Kutxabank aurka agertu zela eta Europari ez galdetzeko eskatu zuela, Gorenak egiten duen interpretazioarekin ados dagoelako. Baina Donostiako epaileak galdetu egin zuen, eta orain baieztatu da Luxenburgo erantzuna prestatzen ari dela.

Cerón epaileak Europako epaitegira igorririko autoa oso ondo oinarrituta dago, eta hainbat xehetasunetan jartzen du arreta: Kutxabankeko kontratuek, beste askok bezala, IRPHaren definizioan alde batera uztea indize hori UTB tipoen batez besteko gisa kalkulatzen dela, eta horrek kontsumitzaileari komisio eta gastuen bikoiztasuna dakarkiola. Gastuen bikoiztasun hori Espainiako Bankuaren zirkular baten xede da. Zirkular horretan, banketxeei ohartarazten zaie beharrezkoa dela IRPHa diferentzial negatibo batekin laguntzea, IRPHari dagozkion maileguak merkatuko prezioaren gainetik egon ez daitezen. Autoak zalantzan jartzen du Kutxabanken fede ona, ez baitu diferentzial negatibo hori aplikatzen, eta, hori gutxi balitz, ez dio kontsumitzaileari jakinarazten bere kontratuak ez duela betetzen Espainiako Bankuaren ohartarazpen hori, eta, beraz, haren mailegua merkatuko batez bestekoa baino garestiagoa izango dela beti. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak orain argitu beharko du erakundeek kontsumitzaileei jakinarazi behar ote zieten Espainiako Bankuaren ohartarazpen hori izan zela (eta ez zela bete).

Epaileak, gainera, beste ondorio gehigarri bat ere sartu du: IRPHa kalkulatzeko, abusuzkoak izateagatik baliogabetzat jo diren elementuak sartu dira, hala nola kontsumitzaileari egozten zitzaizkion gastu batzuk. Donostiako epaitegiak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu dio ea IRPHa kalkulatzeko erabili diren klausulak baliogabetzat jotzearen ondorioz IRPH klausula bera baliogabe deklaratu behar ote den.

Gardentasun-eskakizunei dagokienez, autoak Europako Epaitegiari jakinarazten dio Espainiako Gorenak erabaki duela IRPH klausula guztiek gardentasun-kontrola gainditzen dutela, Europako Auzitegiaren aurreko epaiek eskatutako egiaztapenak egin beharrik gabe, eta hori zuzena den galdetzen du.

Halaber, Gorenaren beste irizpide oso polemiko batzuetan ere jartzen du arreta, hala nola bankuak kontratuan erreferentziazko indizearen definizio osoa sartzeko eta indize horren aurreko bilakaerari buruzko informazioa emateko duen betebeharretik salbuestea: epaileak galdetu du ea dispentsa horrek baldintzarik gabekoa eta erradikala izan behar duen, Gorenak baieztatzen duen bezala, edo, aitzitik, antzeko informazioa edo baliokidea eman zela egiaztatzera baldintzatuta egon behar duen. Era berean, Espainiako araudiari muzin egiteko arrazoirik ba ote dagoen ere galdetu da, araudi horrek berariaz behartzen baitu informazio hori ematera.

Epaileak Gorenaren kontraesanen berri eman du. Horren arabera, zoru-klausularen gardentasunik ezak klausula abusuzkoa dela ondorioztatzea dakar, baina berdina ez da aplikagarri IRPHarentzat. Izan ere, gogora dezagun Gorenak ezarri zuela, gardentasunik ez izan arren, IRPH klausula ez dela gehiegizkoa. Galdera baliagarria izango da Europak itxurazko kontraesan hori berrikusteko.

Ortiz eta Erauskinek Europara igorririko erantzuna:

Click to access OBSERVACIONES-AL-TJUE-IRPH.pdf

IRPHaren aurkako epai berria Europan: balorazioa eta argibideak

Donostia, 2023/7/13

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur jakinarazi du C-265/22 gaiari buruzko epaia, hipoteka-maileguetan IRPH erreferentzia-indizea aplikatzeari buruzkoa. Epaia erabat aldekoa da indize honen kaltedunentzat, eta belarrietatik tira egiten dio Espainiako Auzitegi Gorenari. Auzitegi Gorenak amaitutzat eman zuen auzia, esanez IRPH mailegu bakar bat ere ezin dela abusuzkotzat jo, eta ez dela beharrezkoa mailegu horiek banan-banan aztertzea.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, bere epaian, berriro zuzendu du Gorenaren irizpidea, eta gogorarazi dio Espainiako epaileek kasu bakoitza aztertu behar dutela, eta, gainera, irizpide argi batzuk ezarri ditu. Irizpide horiek oso tarte txikia uzten dute prebarikazio nabarmenik egin gabe IRPHa baliozkotzat jotzeko.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ez du IRPHa baliogabetu, eta ez du esan epaitutako kasuan haren aplikazioa abusuzkoa izan denik, haren irismenetik kanpo dagoelako. Auzia “epaitu aurreko galdera” gisa iritsi da Europara, hau da, epaitegi batek (kasu honetan, Palma Mallorcakoak) bidaliriko kontsulta gisa. Auzitegiak berak epaiaren berri emateko erabili duen prentsa-oharrean gogorarazi duenez, «epaiketa aurreko igorpenak aukera ematen die estatu kideetako auzitegiei, auzi baten testuinguruan, Batasuneko Zuzenbidearen interpretazioari buruzko galderak egiteko Justizia Auzitegiari». «Justizia Auzitegiak ez du auzi nazionala ebazten, eta auzitegi nazionalak ebatzi behar du auzia, Justizia Auzitegiaren erabakiarekin bat etorriz. Erabaki hori loteslea da antzeko arazoren baten berri duten gainerako auzitegi nazionalak ere».

Behin hori argituta, epaiak irmotasunez erantzuten dio egindako galderari. Galderak zalantzan jartzen zuen IRPHari diferentzial negatiboa aplikatu behar zaiola kontsumitzaileei ezkutatu izana fede onekoa izatea. Galdera horrek 1994ko zirkular bati egiten dio erreferentzia. Zirkular horren bidez, Espainiako Bankuak gogorarazi zuen IRPHak, bere kalkuluan komisioak eta gastuak sartzean, merkatuko prezioaren gainetik jarduten duela eta jardungo duela beti, eta banketxeei adierazi zien diferentzial negatibo bat aplikatu behar zutela anomalia hori konpentsatzeko. Bestela, kontsumitzailea merkatuarena baino prezio handiagoa ordaintzera behartuko luken kontratu bati lotuta geratuko litzateke. Europako Auzitegiak erabaki du Espainiako estatuko epaileei dagokiela egiaztatzea IRPH duten maileguek diferentzial negatiboa dutela. Eta ez badaramate diferentzial negatibo bat, kasuen % 99an gertatzen den bezala, bankuak frogatu egin beharko du kontsumitzaileari jakinarazi ziola bere maileguak ez zuela betetzen Espainiako Bankuaren zirkular bat, eta, ondorioz, batez bestekoa baino garestiagoa izango zela beti.

Espainiako epaitegiek, Gorenak barne, egiaztapen hori egin behar dute orain. 1994ko zirkularra banketxeei zuzendua zen, eta ez kontsumitzaileei, eta horrek argi eta garbi uzten du profesionalak bazuela informazio hori, eta ez zela kontsumitzaileak erraz eskuratzeko modukoa. Banketxeak, egoera horretan, kontsumitzaileari informazio hori ezkutatzeak kontsumitzaileari bestela hartuko ez zuen erabaki bat hartzea eragin ziezaiokeen baloratu behar zuen. Inork sinatuko al luke Espainiako Bankuaren jarraibideen aurkako kontratu bat, jakinik gainera merkatukoak baino baldintza okerragoekin lotzen duela? Bistan da ezetz.

Horregatik esan dezakegu gaurtik aurrera are zailagoa izango dela Espainiako epaile batek IRPH mailegu bat baliozkotzat jotzea, prebarikazio seinalerik eman gabe.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak IRPHari buruz ebatzi zuen lehen epaia 2020ko martxoaren 3koa da. Ondoren, beste bi izan dira, gaur ezagutzera eman dena baino lehenagokoak. Aurreko hiru aldietan, gaurkoan bezala, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak IRPHa baliogabetzat jotzera behartzen duten irizpideekin erantzun die helarazitako galderei. Hala ulertu zuten galderak igorri zituzten epaitegiek, Luxenburgoko argibideak jaso ondoren klausula baliogabetu baitzuten kasu guztietan. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, interpretazio desberdina egin du beti, eta horrek prebarikazio-salaketak eragin ditu. Gaur ezagutu den laugarren epaiaren ondoren, beti bankuen aldeko jarrera hori justifikatzen oraindik eta zailagoa egingo zaio. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur emandako irizpidearekin Espainiako Gorenak IRPH baliogabetzat jotzen ez badu, are nabarmenagoak izango dira prebarikazioaren susmoak.

Gainera, aipatzekoa da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren bosgarren epai bat egongo dela; izan ere, 2023ko maiatzean, Auzitegiak tramitera onartu zuen Donostiako epaitegi baten galdera sorta bat, Gorenak aurreko epaiei buruz egin duen interpretazioari buruz berariaz eta xehetasun handiz galdetzen duena. Epaiak jadanik badu erreferentzia: C-300/23.

Luxenburgon epaitu diren IRPHari buruzko auzibide guztietan, Espainiako gobernuaren jarrera izan da aldatu ez den beste gauza bat, kasu bakoitzean gobernuan zegoen alderdia edozein zela ere. Kasu guztietan, Espainiako gobernuak auzian parte hartzeko eskubidea erabili du, betiere bankuen interesak defendatuz eta herritarren aurka jardunez. PPk eta PSOEk baliabide publikoak inbertitu dituzte idatzizko zein ahozko alegazioak aurkezteko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia IRPHaren ontasunez konbentzitzen saiatzeko. Baina ez dute arrakastarik izan.

IRPH Stop Gipuzkoatik oso balorazio positiboa egiten dugu gaur ezagutu dugun epaiaz. Milaka familiak gero eta gertuago dute bankuek bidegabe kobratutako kopuruak berreskuratzea. Zoritxarrez, beranduegi izango da indize horrek puztutako interesei aurre egin ezinik etxea galdu duten familientzat. Berandu izango da, halaber, bankuak auzitara eramatera ausartu eta aurkako epai bat jaso duten familientzat, naiz eta gaur berriz ere frogatu den epai horiek kontsumitzaileen babeserako Europako araudia urratzen dutela. Nork konponduko du legearen aurkako epai horiek eragindako kaltea?

IRPH: Donostiako epaitegi batek Gorenaren irizpideen inguruan galdetu dio Europari

Donostiako Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiak Europako Epaitegiari galderak helarazi dizkio

Luxenburgora IRPHa lehen aldiz eramatea lortu zuten abokatu adituak dira ekimenaren bultzatzaileak

Autoak auzitan jartzen du Auzitegi Gorenak bankuen alde egindako interpretazioa, eta berariaz galdetzen du horren legezkotasunari buruz

Eva Cerón epaileak IRPHaren baliogabetzearen ondorioei buruz ere galdetu du

IRPH Stop Gipuzkoak uste du IRPHaren aurkako behin betiko kolpea izan daitekeela, Gorenaren interpretazio maltzurrei atea ixteagatik

Donostia, 2023ko maiatzaren 2a

Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatu aitzindari eta IRPHan adituek bultzatu dute Eva Cerón Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaileak bertan behera uztea Kutxabanken aurka IRPHa aplikatzeagatik hasitako prozedura, Europako Auzitegiari epaiketa aurreko hainbat galdera helarazteko.

Europar Batasuneko Zuzenbidearen interpretazioari buruzko galdera aurrejudizialak aurkezteko aukera jurisdikzio-organoen ahalmena da, eta Europako Auzitegiak gatazka bat nola konpondu behar den argitzeko atea irekitzen du. Bide bera jarraitu zuten Ortizek eta Erauskinek IRPHa lehen aldiz Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramateko, eta horren ondorio izan ziren Areto Nagusian 2019ko otsailaren 25ean egindako ikustaldia eta 2020ko martxoaren 3ko epaia.

Europako Auzitegi batek IRPHari buruzko epaia eman zuen lehen aldi haren ondoren, auzitegi berak gutxienez bi aldiz ebatzi ditu erabakiak. Horietan guztietan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman die kontsumitzaileei, eta haien interesen aldeko irizpideak ezarri ditu. Hala interpretatu dute auziak goratu dituzten epaileek, eta kasu guztietan ebatzi dute IRPH klausula baliogabetzea abusuzkoa izateagatik. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, Luxenburgotik jasotako jarraibideen interpretazio maltzurra eginez, IRPHaren baliogabetze-epai guztiak bertan behera utzi ditu, eta, gaur egun, IRPH klausula guztiak baliozkotzeko irizpide bat aplikatzen du, kontratua aztertu ere egin gabe. Horrek prebarikazio-salaketak eragin ditu, eta abokatu talde ospetsu batek kereila bat jarri du.

Eva Cerón epaileak aurkeztutako galderek Espainiako Auzitegi Gorena Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurreko epaiei buruz egiten ari den interpretazioa berariaz zehazten dute. Beraz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia ados dagoen edo ez ikusteko balioko dute, eta bankuei eragiten dieten gaietan beste askotan bezala, Europako auzitegiak berriro zuzendu lezake Espainiako Gorena.

IRPH Stop Gipuzkoatik oso balorazio positiboa egiten dugu autoari buruz, eta uste dugu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak planteatutako gaiei emandako erantzunek behin betiko kolpea eman diezaioketela IRPHari, Gorenaren interpretazio irudimentsu berriei atea itxiko baitiete.

IRPHari buruzko auzi prejudizialak Luxenburgera igortzea albiste ona dela dioen adierazle on bat da Kutxabank aurka agertu dela eta Europari ez galdetzeko eskatu duela, Gorenak egiten duen interpretazioarekin ados dagoelako.

Autoa oso ondo oinarrituta dago, eta hainbat xehetasunetan jartzen du arreta: Kutxabankeko kontratuek, beste askok bezala, IRPHaren definizioan alde batera uztea indize hori UTB tipoen batez besteko gisa kalkulatzen dela, eta horrek kontsumitzaileari komisio eta gastuen bikoiztasuna dakarkiola. Gastuen bikoiztasun hori Espainiako Bankuaren zirkular baten xede da. Zirkular horretan, banketxeei ohartarazten zaie beharrezkoa dela IRPHa diferentzial negatibo batekin laguntzea, IRPHari dagozkion maileguak merkatuko prezioaren gainetik egon ez daitezen. Autoak zalantzan jartzen du Kutxabanken fede ona, ez baitu diferentzial negatibo hori aplikatzen, eta, hori gutxi balitz, ez dio kontsumitzaileari jakinarazten bere kontratuak ez duela betetzen Espainiako Bankuaren ohartarazpen hori, eta, beraz, haren mailegua merkatuko batez bestekoa baino garestiagoa izango dela beti. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak orain argitu beharko du erakundeek kontsumitzaileei jakinarazi behar ote zieten Espainiako Bankuaren ohartarazpen hori izan zela (eta ez zela bete).

Epaileak, gainera, beste ondorio gehigarri bat ere sartu du: IRPHa kalkulatzeko, abusuzkoak izateagatik baliogabetzat jo diren elementuak sartu dira, hala nola kontsumitzaileari egozten zitzaizkion gastu batzuk. Donostiako epaitegiak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu dio ea IRPHa kalkulatzeko erabili diren klausulak baliogabetzat jotzearen ondorioz IRPH klausula bera baliogabe deklaratu behar ote den.

Gardentasun-eskakizunei dagokienez, autoak Europako Epaitegiari jakinarazten dio Espainiako Gorenak erabaki duela IRPH klausula guztiek gardentasun-kontrola gainditzen dutela, Europako Auzitegiaren aurreko epaiek eskatutako egiaztapenak egin beharrik gabe, eta hori zuzena den galdetzen du.

Halaber, Gorenaren beste irizpide oso polemiko batzuetan ere jartzen du arreta, hala nola bankuak kontratuan erreferentziazko indizearen definizio osoa sartzeko eta indize horren aurreko bilakaerari buruzko informazioa emateko duen betebeharretik salbuestea: epaileak galdetu du ea dispentsa horrek baldintzarik gabekoa eta erradikala izan behar duen, Gorenak baieztatzen duen bezala, edo, aitzitik, antzeko informazioa edo baliokidea eman zela egiaztatzera baldintzatuta egon behar duen. Era berean, Espainiako araudiari muzin egiteko arrazoirik ba ote dagoen ere galdetu da, araudi horrek berariaz behartzen baitu informazio hori ematera.

Epaileak Gorenaren kontraesanen berri eman du. Horren arabera, zoru-klausularen gardentasunik ezak klausula abusuzkoa dela ondorioztatzea dakar, baina berdina ez da aplikagarri IRPHarentzat. Izan ere, gogora dezagun Gorenak ezarri zuela, gardentasunik ez izan arren, IRPH klausula ez dela gehiegizkoa. Galdera baliagarria izango da Europak itxurazko kontraesan hori berrikusteko.

Azkenik, IRPH klausularen baliogabetze-deklarazio batek izan behar dituen ondorioei buruzko galderak sartzen dira. Galdetu da, adibidez, gehiegizkoagatik baliogabetutako IRPH Cajas baten ordez IRPH Entidades bat jar daitekeen, ordezkapen hori orekari eusteko aurreikusten duen lege batean oinarrituta. IRPH Cajas-a desoreka bat eragiten duelako deuseztatzen bada, zalantzazkoa dirudi desoreka horri eutsiko liokeen ordezkapen bat aurreikusten duen lege bat aplikatzea.

Galdetzen den beste aukera bat da IRPHarekin batera egon ohi den diferentzial positiboa edo nulua diferentzial negatibo batekin ordezkatzeko aukera, gehiegi kobratutakoa kalkulatuz eta aldea kontsumitzaileari itzuliz.

Azkenik, galdetzen da ez ote litzatekeen aplikatu beharko Kode Zibilaren artikulu bat, non ezartzen den kontratu batek ezin badu iraun eta erantzukizuna alderdietako batena baino ez den kasuetan, beste alderdiak erreklamatu ahal izango duela emandakoa, jasotakoa itzultzeko betebeharrik gabe. Hau da, banketxeak kobratutako kuota guztiak itzultzea eta kontsumitzaileak mailegatutako zenbatekoa itzuli behar ez izatea.

IRPHaren aurkako borroka ekin zuten abokatuek neurri berriak iragarri dituzte

Los abogados que iniciaron la batalla contra el IRPH anuncian nuevas medidas

Barajan pedir nulidad de actuaciones por vulneración de tutela judicial, pedir amparo del Tribunal Constitucional, denunciar los hechos ante la Comisión Europea y elevar nuevas cuestiones prejudiciales al TJUE

Donostia, 1/2/2022

Maite Ortiz y José María Erauskin, los abogados gipuzkoanos que iniciaron la batalla judicial contra el IRPH hace ya 9 años, han anunciado que la última sentencia del Tribunal Supremo, dando por buena la cláusula, no les hará desistir en su empeño.

En un vídeo difundido mediante sus redes sociales, Erauskin hace un análisis muy crítico de la sentencia del Supremo, conocida la semana pasada, poniéndola en contexto dentro de una larga trayectoria de fallos de un tribunal “obsesionado con salvar a la banca”.

El pronunciamiento del Supremo es comparado con la reciente sentencia del juzgado número 38 de Barcelona, que fue quien remitió las cuestiones prejudiciales al Tribunal de Justicia de la Unión Europea y que, a la luz de las respuestas recibidas desde Luxemburgo, dejó sin efecto la cláusula IRPH. En opinión de Erauskin, el juzgado de Barcelona sigue paso a paso la jurisprudencia del TJUE, mientras que la sentencia del Supremo es una “chapuza jurídica”, una “sucesión de ocurrencias” en la que podrían atisbarse incluso “trazas de prevaricación”.

A pesar de que la jurisprudencia europea establece que es obligación del profesional facilitar información suficiente para que el consumidor comprenda el funcionamiento de la cláusula y sus consecuencias económicas, el Supremo desplaza esta responsabilidad al consumidor, que lo debe mirar en el BOE. El TJUE consideró que el folleto informativo no es imprescindible siempre que el profesional acredite haber facilitado información suficiente (no es el caso) y siempre que no sea requerido por la normativa nacional (es el caso, aunque el Supremo “ni lo mira”, en palabras de Erauskin).

Al Supremo “le da igual” que el Banco de España exigiera acompañar el IRPH de un diferencial negativo y que el préstamo objeto de su sentencia tuviera uno positivo. “Ni siquiera habla de ello”.

Sobre el posible incumplimiento de la exigencia de buena fe, que el Supremo descarta porque el IRPH es un tipo oficial que también han empleado los gobiernos, Erauskin remarca que “ese no es el criterio”; se debe valorar si el profesional podía considerar que con plena información el cliente aceptaría la cláusula. El abogado experto en IRPH subraya además que los distintos gobiernos, al emplear el IRPH para la financiación de viviendas de protección oficial, lo han hecho aplicando diferenciales negativos.

El análisis termina criticando con extrema dureza la imposición de costas al consumidor, algo que considera una medida para disuadir a la ciudadanía de emprender acciones legales. La ley de enjuiciamiento civil establece que no procede imposición de costas si hay dudas de hecho y de derecho, y en materia de IRPH las hay, pues ha habido sentencias contrarias en primera y segunda instancia, las sentencias del Supremo han contado con votos particulares y se han elevado cuestiones prejudiciales al TJUE, que se ha pronunciado al menos en tres ocasiones.

De cara al futuro, Erauskin ha anunciado una batería de medidas que incluiría pedir nulidad de actuaciones por vulneración de tutela judicial, pedir amparo del Tribunal Constitucional, denunciar los hechos ante la Comisión Europea y elevar nuevas cuestiones prejudiciales al TJUE. Además ha hecho un llamamiento a todos los abogados con demandas de nulidad de IRPH para que presenten las mismas cuestiones prejudiciales, centradas en desmontar los argumentos esgrimidos por el Supremo.

Asimismo, reitera su petición al gobierno español para que retire el IRPH de una vez, pues independientemente de que los tribunales determinen si fue incorporado de manera abusiva o no a los contratos ha quedado demostrado que es un índice opaco.

Desde IRPH Stop Gipuzkoa hacemos una valoración muy positiva de las palabras de Erauskin y enviamos nuestro ánimo y nuestro reconocimiento tanto a José Mari como a Maite.