Isuna

isuna

300€ko isuna jaso berri du IRPHaren kaltedun batek, indize honen aurkako salaketa bat aurkeztu zen egunean Donostiako epaitegietara hurbildu zela-eta. Agintaritzak ulertu du kaltedunen bilera espontaneo hura jakinarazi gabeko elkarretaratze bat izan zela.  Talde juridikoa dagoeneko helegitea prestatzen ari da, baina isuna ordaintzea komeni da. Elkarteak ordainduko du, baina guztion laguntza behar da gastu hau eta gure borrokak dakartzan beste guztiak ordaindu ahal izateko. diruz laguntzeko egin sarrera bat kontu honetan:

Kontu zkia: 3035 0049 09 0491091071
Entitatea: Laboral Kutxa
Titularra: IRPHaren Kaltedunak

IRPH STOP, kaleratzeak STOP, pribatizazioa STOP

Martxoaren 27an, Kutxako Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, IRPHaren kaltedunok Kaleratzeak Stop eta beste gizarte eragile batzuekin batera Kutxaren Garibai kaleko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin genuen.

Barruan PSE (ustezko sozialistak), eta CCOO (ustezko “obreroak”) eta Pixkanaka sindikatuek PNVrekin bat egin zuten berriz ere, eta IRPH aplikatzeari uzteko EH Bilduk aurkeztu zuen hamaikagarren ekimena baztertu zuten.

Naiz-ek ondoko berriak argitaratu ditu honen inguruan: EH Bildu pide que la Asamblea de Kutxa debata sobre la Ley de Fundaciones Bancarias,  Iturbe tumba la iniciativa que garantiza la Obra Social en Kutxa

Elkarretaratzea Administrazio Kontseiluaren aurrean

Troika_deialdia

Ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 16:00-tan Kutxaren Garibai kaleko egoitza aurrean elkartuko gara administrazio kontseiluaren bilera dela-eta. Kaleratzeak Stop-eko gure adiskideekin batera IRPH aplikatzea eta bestelako abusuak salatuko ditugu, eta pribatizazioaren aurka ere egingo dugu.

Kutxabanken zuzendaritzak kutxak eta euren gizarte ekintza deuseztu nahi ditu, hiritarrok nahiago dugun eredua eztabaidatzeko aukerarik eman gabe. Ezin dugu onartu. Beste eredu bat posible dela uste dugu eta horren alde borroka egingo dugu. Sinadura bilketa honekin bat egin dezakezu. Bertan azaltzen dira saldu nahi diguten pribatizazio prozesuari aurre egiteko arrazoiak: No a la privatización de KUTXABANK/ Kutxabanken kontrol publiko osoaren alde.

IRPHaren aurkako maratoia Donostian

mapa_maraton

Martxoaren 20an, estatu-mailako IRPHaren aurkako maratoia dela eta, IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkarteak informazio-gune bat jarriko du Donostian. Antzeko ekimenak izango dira estatuko beste hirietan ere.

Donostian, informazio-mahaia Getaria kalean izango da, 9 eta 11 zenbakien artean, Kutxaren bulego parean hain zuzen ere, eta goizeko 9:30tatik iluntzeko 20:00tara egongo da martxan etenik gabe.

Gipuzkoan indize honen bitartez familia gehien zapaltzen dituen entitatea Kutxa den arren, beste entitate batzuk ere badarabilte, eta ondorioz elkarte honetatik deialdi zabal bat egin nahi dugu, eskriturak aztertu eta edozein zalantza informazio gune honetan argitzera hurbiltzeko.

Amaiur IRPHagatik gobernuari kontu eske

congreso02

Amaiur koalizioak 15 galdera aurkeztu dizkio Espainiako gobernuari kongresuan. Lehenbiziko bi galderek kalteturiko hipoteken kopurua argitu nahi dute, eta hurrengo biek indize hauek kalkulatzeko hilero-hilero erabili diren datuak argitaratzea exijitzen dute. Gainontzeko galderen bitartez IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkarteak otsailean argitara eman zuen txostenak salatzen dituen gabezia eta irregulartasunak azpimarratzen dira. Espero dugu Amaiurren ekimen honek irregulartasun hauek argitara eman eta IRPHa behin betiko desagertarazteko balio izatea.

Ikusi berria Naiz.info webgunean.

Joseba Egibar gizarajoa, txotxetik ezin lasai edan

egibar

Jakin berri dugunez, txotx denboraldi honetan Joseba Egibar jeltzaleak sagardo mikatza dastatu du. Orain dela ez asko, IRPHaren kaltedun bat txotxean gerturatu zitzaion eta demanda egin zion: ea nolatan egiten zuen PNVk IRPHaren aurka jendaurrean eta erakunde guztietan… Kutxan eta Kutxabanken isilpeko bileratan IRPHaren alde espreski egiten duten bitartean. Josebaren erantzuna ez zen oso egokia izan, eta sagardotegian zeudenen artean txanpon-bilketa bat egin behar izan zuten bere diruzaletasuna asetze aldera.

Aurretik ere birritan eten dugu Joseba Egibarren Donostiako Antigua auzoko txikiteoa koherentzia falta honi buruz galdegiteko. Izan ere, Joseba, egiten duzuena ezin da ulertu, eta tajuzko erantzun bat jaso artean galdetzen jarraitu beharko dugu. Badakizu: “nos vemos en los bares”.