Hauteskunde kanpaina Twitter-en

hautesk_twit

Politikariak hauteskundeetarako bozka eske dabiltzala eta, IRPHaren inguruan europar parlamentuan egingo luketenaren inguruan galdetu diegu Twitter bidez (gogoratu Twitter-en @irphstop_gpzkoa garela). Oraingoz EH Bildu-ren hautagaiak bakarrik erantzun digu. Hautagai guztiek jakin behar dute 2014/17/UE direktibak hauxe dioela 24. artikuluan etxebizitza-maileguetan erabiltzen diren interes tipoen inguruan: “todo índice o tipo de referencia utilizado para calcular el tipo deudor sea claro, accesible, objetivo y verificable”. Argi dago IRPHak ez dituela baldintza hauek betetzen. Irakurri bestela gure txostena.

IRPHaren inguruko galdera asko Andoni Ortuzarri

Maiatzaren 5eko Euskadi Pregunta saioan, PNVko Andoni Ortuzarri IRPHaren inguruan kontuak eskatu zizkioten. Goiko bideoan, PNV-k onartzen du erakundeetan defendatzen duen postura (IRPHaren aurka) ez duela Kutxabanken barruan defendatzen. Beheko bideoetan, hau bera ukatzen du, Kutxabank pribatizatuko dutela ere ukatzen du, eta Kutxak kaleratu nahi duen ama baten kexua entzun beharra du. Ama honek hiru seme-alaba ditu eta Kutxak babes ofizialeko etxebizitza kendu nahi dio, IRPHa eta beste abusu batzuk medio. Ez da aurreneko kasua, nahiz eta Ortuzarrek kasu berezi bezela aurkeztu eta konpondu nahi izan.

Joseba Egibar gizarajoa, txotxetik ezin lasai edan

egibar

Jakin berri dugunez, txotx denboraldi honetan Joseba Egibar jeltzaleak sagardo mikatza dastatu du. Orain dela ez asko, IRPHaren kaltedun bat txotxean gerturatu zitzaion eta demanda egin zion: ea nolatan egiten zuen PNVk IRPHaren aurka jendaurrean eta erakunde guztietan… Kutxan eta Kutxabanken isilpeko bileratan IRPHaren alde espreski egiten duten bitartean. Josebaren erantzuna ez zen oso egokia izan, eta sagardotegian zeudenen artean txanpon-bilketa bat egin behar izan zuten bere diruzaletasuna asetze aldera.

Aurretik ere birritan eten dugu Joseba Egibarren Donostiako Antigua auzoko txikiteoa koherentzia falta honi buruz galdegiteko. Izan ere, Joseba, egiten duzuena ezin da ulertu, eta tajuzko erantzun bat jaso artean galdetzen jarraitu beharko dugu. Badakizu: “nos vemos en los bares”.

PNVk ez du oso garbi Kutxa publikoa ala pribatua den

Batzar Nagusitan IRPHa eztabaidatzean, PNVk ez du inolako kezkarik azaltzen Kutxak ilegalki aplikaturiko IRPHaren ondorioz egoera larrian dauden familien inguruan, eta bere kexu bakarra Kutxari egiten zaion “publizitate txarra” da. Gainera, bideoan ikusi daiteken bezala, badirudi Kutxa publikoa edo pribatua dela, momentuko nahiaren arabera.

Eztabaida berdinean, José Corchón PNVko batzarkideak bere asmoak argi utzi zituen zerbait esan zuen: «Etxebagetzen ez duen banku bat pentsaezina litzateke»

PNV barregarri, IRPHaren benetako eztabaida ekidin nahian

Aurreko berrian PNV eta PSEren manipulazio baldarra frogatzen genuen, eta bideo honetan erakutsi nahi dugu zein barregarri geratzen den PNV (Carlos Iturgaiz berberaren estilora), IRPHaren gaineko benetako eztabaida ekidin nahian: PNVk babesten gaituela dio jendaurrean, baina eurek dira Kutxa barruan IRPHa bultzatzen dutenak (PSE, PP, CCOO eta Pixkanakaren babes aktiboarekin)

PNV eta PSEren burla eta manipulazioaren frogak

Aurreko berrian genioen bezala, PNV eta PSEk burla egiten digute. Bideo hau da froga. Aurrez adosturiko testu bat onartzen dute, eta diotenez Euribor+1 berehala aplikatzea eskatzeko da, rebisioari itxaron gabe. Baina Jon Jauregi PNVko kidea, Batzar Nagusien ordezkari dena Kutxan, gaitzesteko eskatzen zaienean hau bera defendatzen ez duelako… zer diote orduan? Orduan esaten dute euren testuak eskatzen zuena hurrengo rebisiora arte itxarotea zela. Inozoak garela uste dute.