Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

epaitegiak

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Ikus berria hemen: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa.

Epai batek IRPHa gehiegizko indizetzat jo du

sentencia

2011ko urrian gobernuak IRPHa gardentasunik gabeko indizea zela onartu zuen eta indargabetzea agindu zuen. Orain epai batek “abusiboa dela” adierazi du. Sakon aztertu beharko den berri on bat da. Ikusi epai osoa hemen eta berria El Pais egunkarian eta El Confidencial webgunean (Donostian egin genuen KutxaCamp-eko irudi bat erabili dute albistean)