Ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 16:00-tan Kutxaren Garibai kaleko egoitza aurrean elkartuko gara administrazio kontseiluaren bilera dela-eta. Kaleratzeak Stop-eko gure adiskideekin batera IRPH aplikatzea eta bestelako abusuak salatuko ditugu, eta pribatizazioaren aurka ere egingo dugu.
Kutxabanken zuzendaritzak kutxak eta euren gizarte ekintza deuseztu nahi ditu, hiritarrok nahiago dugun eredua eztabaidatzeko aukerarik eman gabe. Ezin dugu onartu. Beste eredu bat posible dela uste dugu eta horren alde borroka egingo dugu. Sinadura bilketa honekin bat egin dezakezu. Bertan azaltzen dira saldu nahi diguten pribatizazio prozesuari aurre egiteko arrazoiak: No a la privatización de KUTXABANK/ Kutxabanken kontrol publiko osoaren alde.