Azaroaren 1a iritsi da:

askida

2009an Europak espainiar estatuari IRPH Cajas kentzeko eskatu zionetik 4 urte pasa eta gero, estatuak 2011n hau onartu eta IRPH Cajas desagertuko zela ezartzen zuen ministeritza-agindua argitaratu zuenetik 2 urte luze pasa eta gero, azkenean 2013ko azaroaren 1ean IRPH Cajas guztiz eta betirako desagertuko da.

Kutxaren IRPHak kaltetuok ikusi dugu nola entitate honek ez digun gure kontratuek ezarririko ordezkoa aplikatu, Euribor+%1a, aitzakia bat bestearen ondoren jarriaz. Orain, guztizko desagertzea ematen den unean, berriz ere ezetz diote, ez digutela aplikatuko hipoteka bakoitzaren hurrengo rebisiora arte.

Kutxaren burla berri honen aurrean ASKI DA diogu, eta horregatik:

– Zubi osoan zehar, kutxacar Donostiako bulebarrean izango da lapurreta hau salatuaz.

– Asteazkenean, hilak 6, Batzar Nagusietako osoko bilkuran izango gara, gai hau eztabaidatuko baita.

– eta Kutxak ez badu bidea zuzentzen, zihur aski epaitegietan izango gara, salaketa bat edo gehiago jartzen.

Bat egizu mobilizazioekin.

Marielarekin elkartasuna: Kutxabanken kaleratzeei Stop

Kaleratzeak Stop kolektiboak datorren azaroaren 4an goizeko 9etan elkartaratze baterako deia zabaldu du Tolosako epaitegietan. Bertan Mariela Herreraren familiaren etxegabetzeari ekingo diote Kutxabankek hala deituta. Kontutan hartzekoa da Marielaren familia 7 pertsonek osatzen dutela eta artean adingabeko bi biloba aurkitzen direla, batak 6 hile besterik ez dituela eta besteak 6 urte, eta bere 18 urteko semea ezindua dela. Orain arte Goierriko HKP (PAH)-k lortu du kaleratze hau geldiaraztea baina Kutxabank berriro burutzen saiatuko da. Familia kalean utzi nahi dute, eta gainera 131.000 eurotako zorrarekin. Kaleratzeak Stop elkarteak, Goierriko eta Gipuzkoako bizilagunek etxea ordainean onartzea eta alokairu soziala exigitzen ditugu.

IRPHak kaltetutakoen elkarteak deialdi honekin bat egiten du

Kutxabank: epaiketa eta zigorra

album131021

Gure elkarteko kide batek, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-eko abokatuen laguntzaz, Donostiako epaitegian Kutxabanken aurkako demanda bat aurkeztu du, IRPHaren baliogabetasuna eskatuaz abusiboa delako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek azaldu dute baditugula nahikoa argudio juridiko epaia irabazteko. Demandak atzerako eragina eskatzen du, entitateak inposatu zuen une beretik IRPHa baliogabetua izan dadin.

VisualGrafik-en bideo eta irudiek (goian) gaur epaitegietan gertaturikoa erakusten dute. Gainera, berria hemen ikus dezakezu: ETBDiario Vasco, Gara eta Noticias de Gipuzkoa.

Bestalde, Tolosaldeko Atariak salaketa jarri duen tolosarra elkarrizketatu du: ikusi berria, irakurri elkarrizketa eta entzun audioa.