Datorren astelehenean, irailak 16, Kutxabankek bulego berri bat ireki behar du Hondarribian, Faroko pasealekuan. Kaleratzeak STOP elkarteak eginiko deialdira batzen gara, bertara goizeko 8:30tan joateko, “Kaleratzeen bulego” berri honen inaugurazio paraleloa egiteko txilibitu eta kazulekin. Ez gaitezen isil lapurren aurrean.
Egilea: admin
IRPH Entidades-ek senatuko tramitea igaro du
PP-k IRPH-a duten eta ordezkorik aurreikusten ez duten hipotekei indize manipulagarri eta kriminal bat inposatu nahi die, PSOE-k ongi gorde zuen IRPH Entidades alegia. Irailaren 11n PPren ekimen honek senatuko tramitea igaro zuen, eta orain kongresura itzuliko da BOE-n argitaratu aurretik, ez badugu eragozten.
Bideoan honen kontra hitz egiten dute: IU (estatu mailako plataformaren gutuna irakurriaz), PSOE (orain eskatzen dute berehala Euribor+1 aplikatzea eta ez dute gogoratu nahi beraiek egiteko aukera izan zutela duela 2 urte) eta Amaiur – EH Bildu, gure elkartea aipatuz (Gipuzkoako IRPH-ak kaltetutakoen elkartea) eta PSOE eta PNV-ren hipokrisia salatuz.
Okupatu batzoki bat
PNV-k Kutxabank-en Administrazio Kontseiluaren kontrola dauka, eta ondorioz beraiek dira gure hipotekatan IRPH-a mantentzearen errudunak. 2011-ko urrian ministerio-agindu batek IRPH Cajas gardentasun ezagatik bertan behera utzi zuenetik, hilean 300 – 400 euro lapurtzen dizkigute, eta erantzule politikoak gure kaleetan lasai-lasai poteatzen jarraitzen dute. Horregatik “Okupatu batzoki bat” egitasmoa abian ajrri dugu, eta gure asteroko bilerak (asteazkena 19:00) ibiltariak izango dira orain. Lehen hizordua: irailak 18, asteazkena, 19:00tan Antiguan, Jose Maria Sert plazan, Carmelo Etxegarai kalearen kantoian. Zatoz, bilera kalean izango da eta era guztiz baketsuan.
PSOE eta PP ere errudunak dira eta bilera ibiltariak alderdi hauei bisita egiteko aukera ez du baztertzen.
Kutxa, gure aiton-amonen aurka
Kaleratzeak Stop Gipuzkoak gaur Bulebarrean salatu du banketxeek, tartean Kutxak, abalisten aurka ekin diotela beraien senideek etxebizitza bat erosteko hartutako zorra ordain dezaten. Honek soldata, pentsio eta etxebizitzen enbargoa ekar lezake. Kasu askotan, banketxe hauek abalisten aurka jotzen dute lehenik, jakinik errazagoa dela hauen pentsio eta etxebizitzak enbargatzea. Hauxe da PNV-k kontrolatzen duen Kutxabank. Hau ez da gure Kutxa, nazkagarriak!
Ikusi bideoa DV-n eta berria Naiz-en eta Noticias de Gipuzkoa-n.
PP-ren aurkako protesta
PP-k bihar inposatu nahi du IRPH Entidades ordezko bezala
…eta ez dirudi PSOE hau egozteko gai izango denik.
Bihar, irailak 11, PP-k IRPH-aren lapurreta betirako luzatu nahi du, ordezko bezala IRPH Entidades delakoa ezarriaz (ordezkorik aurreikusten duten kontratuentzat), diferentzial batekin gainera (“kalkulagailua” atalean kalkulatu dezakezu)
Gaur PSOE-ren galdera bat zela-eta eztabaidatu dute. PSOE-k ez du funtsezkoa azpimarratu: ordezko bezala banketxeek nahi duten modura manipulatu dezaketen indize bat ezartzera doaz. Gainera errua PSOE-rena da, IRPH cajas eta IRPH Bancos indargabetu zituen ministerio-aginduan “ahaztu” egin baitzuen IRPH Entidades indargabetzea. Gainera, aginduaren aplikazioa airean utzi zuen ordezkoa ezarri bitartean. 2011ko urria zen eta IRPH guztiak indargabetu eta Euribor-a ordezko bezala ezarri ahal izan zuten, baina orduan gobernuan zeuden eta ez ziren horren ausartak…
Bihar, lotsa pixka bat baldin badute, senatuko kideek PP-ren proposamen kriminala baztertu behar dute.