Astelehenean, irailak 9, arratsaldeko zazpietan, PP-ren egoitza aurrean elkartuko gara: Illunbe kalea, 9 (Donostia). Zatoz! Asteartean senatuan PP-k IRPH-aren estafa luzatu nahi du IRPH Entidades delakoa ordezkotzat ezarriaz. Indize hau erabat manipulagarria da eta IRPH Cajas eta IRPH Bancos bezalaxe desagertarazi behar dugu. Guztiontzat Euribor-a baino ez dugu onartuko, %1eko gehienezko diferentzialarekin.
Egilea: admin
Asteburuaren kronika
Esanda bezala, ostiral eta larunbatean Kaleratzeak STOP taldeak Igeldon jarri zuen karpan egon ginen, Kutxa Lapura Festibala dela-eta. Berria Noticias de Gipuzkoa-n ikus dezakezu. Eta igandean, jendea Kutxaren lapurretaz informatzen ibili gara bulebarrean (irudian, ETB-ren kamarak kaltetu bat elkarrizketatzen). Gainera, Kutxaren kutxazain automatikoak pegatinaz josita daude.
Odonek bere iPad-arekin libratuko ote gaitu?
Odón Elorza Donostiako alkate ohi eta diputatua gure alde irten diren PSOE-ko kideetatik beste bat da, eta hau eskertzekoa da… nahiz eta ezkutatu nahi diguten errua beraiena dela: PSOE izan zen Europak behartuta IRPH Cajas eta Bancos bertan behera utzi zituena, baina IRPH Entidades ezabatzea ahaztu zuen eta agindua airean utzi zuen “ordezkoa ezarri bitartean”. Orain PP-ri arrazoi guztiz eskatzen diote ordezkoa lehenbailehen ezartzeko eta Euribor+1 izateko. Baina oraindik ez digute azaldu zergatik ez zuten beraiek egin. Misterio bat da.
Irudian dakusagunez (klik handitzeko), Odonek Twitter darabil bere iPad-ean (edo gure iPad-ean, diputatu bakoitzari ordaintzen diogun iPad-a izan daiteke-eta). Horietako batetan Kutxabank-eko burua kritikatzen du Euribor+1 berehala ez aplikatzeagatik, baina PSOE-ko ordezkariek Kutxaren administrazio kontseiluan hauxe bera defendatzen dute! Gure adiskide batek hau aurpegiratu zion Twitter bidez, eta Odónek “Jaja” (zein erreza kaltetu bati farre egitea iPad bidez) eta informatu gabe dagoela erantzun zion. Gure lagunak gurekin kontantuan jartzera gonbidatu zuen, informatu gaitzan. Oraindik zain gaude.
Kutxa LAPUR Festival bala eta estropadak
Asteburu honetan zenbait ekintza antolatu dituzte Kaleratzeak STOP-eko lagunek, eta guk bat egingo dugu noski. Batetik Kutxa Kultur Lapur Festibala dugu Igeldon, eta bestetik Kontxako estropaden bigarren igandea. Hona hemen egitaraua:
– Ostiral eta larunbata (Irailak 6 eta 7): 16:30tik 21:30ra Igeldoko funikularraren atarian karpa bat jarriko da. Igeldoko parkean Kutxak bere burua zuritzeko ospatuko duen Kutxa Kultur Festibalaren parodia antzeko bat izango da, Kutxa Lapur Festibala. Kaleratzeak eta IRPH-a salatuko dira.
– Igandea (Irailak 8,): 10:00tik 14:00ra Bulebarrean mahai informatiboa Kontxako estropaden bigarren igandearekin batera.
Ikasturteko lehen bilera
Asteazkenean, irailak 4, bilerei ekingo diegu berriz ere, Donostiako CRAJ-en. Zatoz!
Lokal bila
Ikasturte berria hasi dugu eta Kaleratzeak STOP Gipuzkoa lokal bila dabil Donostian, bilerak egin, materiala utzi eta antzekoetarako. Norbait lokal bat uzteko prest badago, mesedez jarri kontaktuan: stopdesahucios@plazan.net / 669 428 598. Mila esker!