Aste honetan Kutxaren Batzar Nagusia elkartuko da, eta Kaleratzeak Stop-ekin batera honako mobilizazioak antolatu ditugu:
– Asteazkena, ekainak 18, goizeko 10:30tan Garibai kaleko Kutxa aurrean: batzarraren aurretiko prentsaurrekoa.
– Ostirala, ekainak 20, 15:30 Kutxa aurrean Garibai eta Andia kaleen kantoian: batzarraren aurrean elkarretaratzea.
Gure aldarrikapenak oinarrizko hiru puntu hauetan laburbildu daitezke:
– Etxea ordainetan eman eta alokairu soziala. Fede oneko zordunentzat bigarren aukera bat. Kaleratzerik ez.
– IRPHaren aldaera ororen atzera eraginezko ordezkatze unibertsala, Euribor indizearekin eta gehienez %1ekoa izango den diferentzial batekin.
– Kutxen pribatizaziorik ez.
Zatoz!