Gasteizko Legebiltzarraren osoko bilkurak IRPHaren gaia aztertuko du ostegunean, ekainak 19. EH Bilduk aurkeztu duen legez besteko proposamen bat bozkatuko da. Bertan proposatzen direnak hauek dira:
- Kutxabanki eskatzea Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera eta ez baitu zentzurik herritarrak beren eskubideen defentsan epaitegietara jotzera derrigortzeak.
- Kutxabanki eskatzea aipaturiko epaia lehenbailehen aplikatzeko eta IRPHaren edozein aldaera duten bezero guztiei zabaltzeko, guzti-guztiei indize horren ordez Euriborra aplikatuz, gehienez % 1ekoa izango den diferentzial batekin. Ordezkatzea betiere atzera eraginez izango da, epaiak ezartzen duen legez, IRPH indizearen arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatuz eta gehiegikeriaz kobraturiko dirua kaltetuei itzuliz.
- Gainerako finantza-erakundeei eskatzea haiek ere IRPHaren edozein aldaera duen etxebizitza-mailegu guztietan IRPHa bertan behera utzi eta Euriborrarekin ordezkatzeko, gehienez % 1ekoa den diferentzial batekin eta atzerako eraginez.
- Espainiako Gobernuari eskatzea oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, nabarmenak baitira bere kalkuluan dauden irregulartasunak, eta IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euriborra ezartzeko, gehienez % 1ekoa izango den diferentzial batekin.
Lau puntu hauen bitartez IRPHaren biktima diren familia guztientzat justizia lortuko litzateke, eta epai baten bermea dute. Ondorioz IRPH Stop plataformak EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamentaren aldeko bozka eskatzen du. Elkarte honek legebiltzar-taldeei idatzi bana helarazi die, eskaera honekin.
Gainera, PNV eta PSEri euren hipokrisia aurpegiratu diegu, eta jakinarazi diegu orain arteko euren jarrerak biktimei eta erakundeei burla egitea suposatzen duela. Gogoratu behar da 2013ko ekainean bi talde hauek Gasteizko Legebiltzarrean ekimen bat bultzatu zutela, Kutxabanki eskatuaz IRPHa berehala uzteko. Baina urte honetan guztian Kutxabankek IRPHa aplikatzea aktiboki defendatzen jarraitu dute, Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseilutan ditutzten ordezkarien bozkarekin. Ulertu behar dugu orain dela urtebete Gasteizko legebiltzarrean egin zutena antzerki tamalgarri bat besterik ez zela.
Zatoz ostegunean, ekainak 19, goizeko 9tan Legebiltzarraren aurrean egingo dugun elkarretaratzera.
Hemen duzu informazio guztia: