Kutxa epaitegietara, gure kontratua ez betetzeagatik

justicia

Kutxak ez zigun IRPH sekula aplikatu behar. Klausula abusiboa dela defendatzen dugu, eta beraz baliogabea ondorio guztiekin. Hori dela eta Kutxaren aurkako salaketa bat jarria dago (eta tramitera onartua izan da) eta gure helburua familiei lapurtutako diru guztia itzultzea da.

Behin IRPH-a sartu zigutela, Kutxak egin zezakeen minimoa 2009an kentzea zen (orain dela lau urte), Europak esan zuenean IRPHa desagaertarazi beharra zegoela, gardentasun faltagatik. Edo 2011n, estatu espainolak ezabatzea onartu zuenean. Edo 2012an, gardentasun agindua indarrean sartu zenean, edo 2013ko apirilean, luzapena agortu zenean… Baina ez du egin.

Eta horrela iritsi gara azaroaren 1era, eta IRPH Cajas ofizialki desagertu da. Hortaz, gure kontratuek aurreikusten duten baldintza eman da, eta bertan adosturiko ordezkoa (Euribor+%1) aplikatu behar zigun Kutxak azaroaren 1ean hasita. Ez dio axola PPren legeak hurrengo rebisioan aplikatzea esatea. Gure kontratua horren gainetik dago.

Horregatik, eta IPRHa klausula abusibotzat eta baliogabetzat hartzeari uko egin gabe, berehala ordezkatzea exigitu behar dugu, familia askok ezin baitute denbora gehiagoz jasan. Azaroaren 1z geroztik garbi dago Kutxa kontratua ez betetzen ari dela, eta horregatik salaketa jarriko diogu. Hau eta beste hainbeste injustizia geratzeko lanean musutruk dabiltzan Kaleratzeak Stop-eko abokatuek eramango dute kasua.

Zatoz salaketa hau babestera: asteazkena, azaroak 13, eguerdiko 13:30tan Donostiako Epaitegietan (Atotxan, Teresa de Calcuta Plaza, 1). Hauxe da gure aukera. Zatoz!