Martin Garitano gipuzkoako diputatu nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Kutxak IRPH abusuzko indizea aplikatzen duela salatu dute, modu honetan Kutxaren sortzaile diren erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) entzungor eginez.
Euskal erkidegoko kutxen fusioa eta Kutxabanken sorrera ahalbideratu zuen akordioa guztiz hautsitzat jotzen dutela adierazteko elkarrekin egin duten agerraldian izan da. Bertan salatu dute akordio hartan jarri ziren baldintzak ez direla bete, eta IRPHaren aplikazioaz gain pribatizazio prozesua, kaleratzeak eta familia eta enpresei krediturik ez ematea gaitzetsi dituzte.
Ikusi berria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Prentsa Bulego Digitalean eta komunikabide hauetan: EiTB, Berria, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Naiz, El País, ABC.