Telenorte: ikusi 5:30 minutua
Beste batzu: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Irutxuloko Hitza, El Mundo
Gaur goizean, Donostiako epaitegietan, gure adiskide Jose eta Susanak salaketa jarri dute Kutxabanken aurka beraien maileguaren kontratuko Hirugarren Bis klausula ez betetzeagatik. Plataforma honek eta Kaleratzeak Stop-ek babestuta egin dute, eta poliziek inguratuta, TVE-ren bideoan dakusagunez (ez, ETB ez da joan)
Beraien mailegua, eta Kutxaren biktimon gehiengoarena, IRPH Cajas indizeari lotua dago (orain %4 inguruan dagoen indizea), eta aipaturiko klausulak ezartzen du IRPH Cajas desagertuko balitz ordezkoa Euribor+%1 izango dela (euriborra %0,50-n dago), operazioaren bizitza osoan.
Bi dira Kutxabanken ez betetzeak…
1.- Klausulak ezartzen badu IRPH Cajas desagertu ezkero euribor gehi batekin ordezkatuko dela, eta IRPH Cajas azaroaren 1ean desagertu baldin bada behin betiko, ez dago zalantzarik ordezkatzea azaroaren batean bertan egin behar dela, eta ez azaroaren bataren ondorengo hurrengo rebisioan, ez baita hori maileguaren klausulak dioena. Eta ez da aitzakia gobernuko alderdiak indize kriminal hau hurrengo rebisiora arte lutzatzea uztea, zeren eta aldeen arteko akordiek lege indarra dute, eta alderdi, gobernu eta ganbera ororen borondate politikoaren gainetik daude.
2.- Klausulak dio, gainera, ordezkatzea operazioaren bizitza osorako izango dela. Ez dakigu ze intentzio edo aurreikuspen zituen Kutxak klausula hori inposatu zuenean, baina ordezkatzearen eragina operazioaren bizitza osorako izango zela jarri baldin bazuen, horrek esan nahi du operazioaren bizitzaren haseratik ordainduriko guztia aztertu beharko dela, eta IRPH Cajas indizeari lotuta eginiko ordainketa bakoitza berriz kalkulatu beharko dela, euribor gehi baten balioari lotuta.
Operazioaren bizitza osoan ez du esan nahi operazioaren hemendik aurrerako bizitzan, edo hurrengo kuotatan, edo bukaera arteko denbora epean. Ez, ez, operazioaren bizitza osoan sinatu zenetik bukatu arte da, eta ez dugu onartuko Kutxako magoek ezer aldatzerik.
Hilabete luzetan, ordezkatzea eskatzera joan garenean Kutxan esan digute ondo irakurtzeko, oso garbi zegoela, letra txikia irakurtzen ikasi behar genuela. Ba horixe egin dugu, guztia oso ondo irakurtzen ikasi dugu, eta ikaste horretan konturatu gara inposatu ziguten klausula horrek dioela ordezkatzea operazioaren bizitza guztiari aplikatu behar zaiola, beraz orain zuek zarete, Kutxabankeko jaunandreok, klausulak dionea ongi irakurtzen ikasi behar duzuenak. Are gehiago zuek inposatutako zerbait denean, %5-eko euribor batekin diru mordoa egiteko aurrikupsenarekin, eta orain euriborra 0,25era jeitsi daitekeela dakusazeue, eta kaltetuoi dirua itzuli beharko diguzuela.