Mario Fernández-i gutun irekia

megamario

Kaleratzeak Stop Gipuzkoa-k eta gure elkarte honek, IRPHak Kaltetuakoen Gipuzkoako Elkarteak, ondoko gutun irekia igorri diote Mario Fernández Kutxabank-eko presidenteari. Dokumentua inprimatu eta Kutxa-n entregatu nahi baduzu PDF formatuan daukazu  “Azaroaren 1a” atalean.

Komunikabideek honen berri eman dute: El Diario Vasco, El Diario Vasco (2), Noticias de GipuzkoaNoticias de Gipuzkoa (2), El Correo, Europa Press, 20 Minutos, Finanzas, Newsesp.

Kutxabankeko presidente jauna,

Dakizunez, 2011 urteko urriaren 28an 2899/2011 Ministeritza-Agindua argitaratu zen,
gardentasunaren alde eta banku-zerbitzuen bezeroen babeserako, eta bere Azken Xedapenetatik Bosgarrenak jasotzen zuenez bere indarrean sartzea BOE-n argitaratzetik sei hilabeteetara gertatuko zen.

Dakizunez, 27. artikuluak, “interes-tasa ofizialak” izenburupean, aginduaren iraunaldian ofizial izango diren interes-tasak jasotzen ditu. Azpimarratzekoa da bertan ez direla jasotzen IRPH Cajas, IRPH Bancos eta CECA indizeak.

Dakizunez, 2012 urteko apirilaren 28an indarrean sartu zen aipaturiko Ministeritza-Agindua, eta beraz data horretan goian aipaturiko indizeak interes-tasa ofizialak izateari utzi zioten.

Dakizunez, aipaturiko Ministeritza-Aginduaren Xedapen Iragankorrean ezartzen zen, hala ere, aipaturiko indize edo tasen erabateko desagertzea, bere ondorio guztiekin, agindua indarrean sartu eta urtebete igaro ondoren gertatuko zela, desagertze hori aginduak eragindako maileguentzako trantsizio-erregimenaren argitaratzeari baldintzatuaz.

Ezbairik gabe, zure entitateak emandako maileguen kopuru handi baten kasuan, indizearen desagertzetik eratorritako ondorioetako bat ordezko interes-tasa berri batekin ordezkatzea da, klausulatuan adostua dagoen bezala.

Dakizunez, Botere Politikoak – eta modu abstraktuan aipatuko dugu, legeak dekretu bitartez egiteko ohitura hartu duen gobernu batekin iadanik ez baitakigu legeak botere betearazleak edota botere legegileak egiten dituen – luzapeneko urtebete hori osorik igarotzen utzi du araubide iragankorra ezarri gabe, era honetan erakunde finantzarioak lagunduaz, bereziki zuk zuzentzen duzuna, milaka familien oinaze ekonomikoa handitzen zuen neurri berdinean, bereziki Euskadin.

Dakizunez, trantsizio urtea igaro ondoren, Botere Politiko horrek, herritarrek beraien interesak babestu zitzan eta bizitza errezteko aukeratu zutenak, nahiz eta ekintzek erakusten duten benetan babesten dituen interesak besterenak direla, edo aurkakoak, oraindik zenbait hilabetez luzatu du araubide iragankorra egitea, bere zailtasuna aitzakiatzat hartuta, emaitza ikusi ondoren erabateko gezurra dela esango genuken zailtasuna.

Dakizunez, pasa den irailaren 28an, era ilun eta zitalean, irailaren 27ko 14/2013 ekintzaileen sostengurako eta beraien nazioartekotzerako legearen Hamabosgarren Xedapen Gehigarri bezala, itxarondako trantsizio-erregimena argitaratu zen, eta bertan era garbian ezartzen da 2013ko azaroaren 1etik indarra edukiz IRPH Cajas indize ofiziala Espainiako Bankuak bere egoitza elektronikoan argitaratzeari utzi eta bere erabateko desagertzea emango dela. Indize horri onura atera ahal izan diozue aparteko denbora guzti honetan, Botere Politikoaren eskuzabaltasunari esker eta zuen Administrazio Kontseilua osatzen duten alderdien zati garrantzitsu baten konplizitateaz, zuen emaitza kontua loditzea ahalbidetuaz milaka familia muturreko egoeran jarri duzuen neurri berean.

Eta aipaturiko Hamabosgarren Xedapen Gehigarriak gehitzen du – Ministeritza-Aginduaren Xedapen Gehigarri bezala egin behar zenak, eta ez Ekintzaileen Lege baten Xedapen Gehigarri bat bezala – aurreko atalean aurreikusiriko tasei eginiko erreferentziak ordezkatuak izango direla, aplikagarri diren tasen hurrengo berrikustean, kontratuan aurreikusiriko ordezko tasa edo erreferentzia-indizeekin.

Horixe bakarrik behar genuen. Botere Politikoak, zuek partaide zareten sistema finantzarioak bahituta, hilabete luzeetako diru-bilketa ezmorala oparitu dizue, eta diru-bilketa hau eten ahal izango litzateke familien ekonomiak zuen mozkin neurrigabeen kalterako laguntzeko asmorik egon balitz. Zeren eta konturatuko zara, geu bezala, Botere Politikoak indize manipulagarri hauen erabateko desagertzea datorren azaroaren 1ean gauzatzea modu apetatsuan erabaki duela, eta erabaki ahal izan duela urriaren 1ean izatea, edo irailean, edo abuztua, edo uztailean, edo ekainean, edo maiatzean. Baina aparteko hilabete batzuk eman zaizkizue, aberaste ezmoral bat emateaz gain desagertzera deituak ziren indize hauek euriborraren balioarekin alderatuta neurrigabeko balioetara eramateko balio izan dutenak. Balio hauek, kontratuan ordezkorik ez duten maileguen kasuentzat aukeraturiko ordezkatze sistema zitala medio, beraien iraunaldi guztirako finkatuko dira gainera.

Eta orain are eta gehiago luzatu nahi duzue, hurrengo berrikustea arte luzatu.

Baina ez da posible izango.

Dakizunez, zure entitateak eman dituen IRPH Cajas delakoari loturiko maileguek jasotzen dute, era orokorrean, etorkizunean aipaturiko erreferentzia tasa desagertuko balitz, aldeek adosten dutela ordezko interes-tasa berria Euribor gehi bat izango dela kasu guztietan, eta ondorioz ez dugu zalantzarik; IRPH Cajas delakoaren erabateko desagertzea datorren azaroaren 1ean ematen bada, ordezkatzea une berean eman beharko da, ez dago besterik.

Dakizunez, aldeen arteko akordioek lege indarra dute, eta kontratuzko harremanen aldaezintasun printzipioa oinarri hartuta hauek ezin daitezke aldatu aldeen arteko akordio berri batek baimentzen ez badu, eta ez da hau gure kasua.

Botere Politikoak eskuduntza du IRPH Cajas delakoaren erabateko desagertzearen data ezartzeko, baina ez ordezkatzearen data ezartzeko aldeek iadanik aurreikusi dutenean gertakizun hori eta alternatiba bat adostu dutenean.

Botere Politikoak aldeen artean libreki ezarritako kontratuetan eskua sartzea kontratuzko gaien segurtasun juridikoaren aurkako sekulako atentatua litzateke, eta geure buruari galdetuko genioke zergatik eskua sartze hori ez den familien alde egiten, aldeen arteko orekaren aldaketa garrantzitsuak eman direnean, eta aldaketa hauek herritarren jokabidarekin zerikusirik ez dutenean eta zurea bezalako entitateek higiezinen merkatuan eta merkatu finantziarioan duten jardute kriminalaren ondorio direnean.

Kutxabank behartuta dado, horrela itundu delako, IRPH Cajas delakoa Euribor gehi batekin ordezkatzeko, aipaturiko indizearen erabateko desagertzearen baldintzari lotua dagoen obligazioa dela eta.

IRPH Cajas delakoaren erabateko desagertzea azaroaren 1ean gertatuko dela zehaztu denean, obligazioa galdagarri bilakatzen da une horretan berean, eta hori da aldarrikatzen duguna.

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren barruan dagoen IRPHak Kaltetutakoen Elkartean prest gaude beharrezkoak lirateken neurri judizial eta ez judizial guztiak abian jarri eta bukaeraraino eramateko, Botere Politikoak entitate finantziaroen interesei men egitea bezala baino hartu ezin daitekeena saihesteko. Baina edozein motatako mugimendu abiatu aurretik zurekin edo zuk izendatutako norbaitekin elkarrizketa bat izan nahiko genuke, zure asmoak zuzenean ezagutu eta horren arabera aritzeko.

Eta horrela, gure gonbidapenari emango diozun erantzunaren zain, egun eraginkor bat opa dizugu.

Donostia, 2013ko urriaren 1a