IRPH STOP, kaleratzeak STOP, pribatizazioa STOP

Martxoaren 27an, Kutxako Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, IRPHaren kaltedunok Kaleratzeak Stop eta beste gizarte eragile batzuekin batera Kutxaren Garibai kaleko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin genuen.

Barruan PSE (ustezko sozialistak), eta CCOO (ustezko “obreroak”) eta Pixkanaka sindikatuek PNVrekin bat egin zuten berriz ere, eta IRPH aplikatzeari uzteko EH Bilduk aurkeztu zuen hamaikagarren ekimena baztertu zuten.

Naiz-ek ondoko berriak argitaratu ditu honen inguruan: EH Bildu pide que la Asamblea de Kutxa debata sobre la Ley de Fundaciones Bancarias,  Iturbe tumba la iniciativa que garantiza la Obra Social en Kutxa

Elkarretaratzea Administrazio Kontseiluaren aurrean

Troika_deialdia

Ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 16:00-tan Kutxaren Garibai kaleko egoitza aurrean elkartuko gara administrazio kontseiluaren bilera dela-eta. Kaleratzeak Stop-eko gure adiskideekin batera IRPH aplikatzea eta bestelako abusuak salatuko ditugu, eta pribatizazioaren aurka ere egingo dugu.

Kutxabanken zuzendaritzak kutxak eta euren gizarte ekintza deuseztu nahi ditu, hiritarrok nahiago dugun eredua eztabaidatzeko aukerarik eman gabe. Ezin dugu onartu. Beste eredu bat posible dela uste dugu eta horren alde borroka egingo dugu. Sinadura bilketa honekin bat egin dezakezu. Bertan azaltzen dira saldu nahi diguten pribatizazio prozesuari aurre egiteko arrazoiak: No a la privatización de KUTXABANK/ Kutxabanken kontrol publiko osoaren alde.

IRPHaren aurkako maratoia Donostian

mapa_maraton

Martxoaren 20an, estatu-mailako IRPHaren aurkako maratoia dela eta, IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkarteak informazio-gune bat jarriko du Donostian. Antzeko ekimenak izango dira estatuko beste hirietan ere.

Donostian, informazio-mahaia Getaria kalean izango da, 9 eta 11 zenbakien artean, Kutxaren bulego parean hain zuzen ere, eta goizeko 9:30tatik iluntzeko 20:00tara egongo da martxan etenik gabe.

Gipuzkoan indize honen bitartez familia gehien zapaltzen dituen entitatea Kutxa den arren, beste entitate batzuk ere badarabilte, eta ondorioz elkarte honetatik deialdi zabal bat egin nahi dugu, eskriturak aztertu eta edozein zalantza informazio gune honetan argitzera hurbiltzeko.

Amaiur IRPHagatik gobernuari kontu eske

congreso02

Amaiur koalizioak 15 galdera aurkeztu dizkio Espainiako gobernuari kongresuan. Lehenbiziko bi galderek kalteturiko hipoteken kopurua argitu nahi dute, eta hurrengo biek indize hauek kalkulatzeko hilero-hilero erabili diren datuak argitaratzea exijitzen dute. Gainontzeko galderen bitartez IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkarteak otsailean argitara eman zuen txostenak salatzen dituen gabezia eta irregulartasunak azpimarratzen dira. Espero dugu Amaiurren ekimen honek irregulartasun hauek argitara eman eta IRPHa behin betiko desagertarazteko balio izatea.

Ikusi berria Naiz.info webgunean.

Joseba Egibar gizarajoa, txotxetik ezin lasai edan

egibar

Jakin berri dugunez, txotx denboraldi honetan Joseba Egibar jeltzaleak sagardo mikatza dastatu du. Orain dela ez asko, IRPHaren kaltedun bat txotxean gerturatu zitzaion eta demanda egin zion: ea nolatan egiten zuen PNVk IRPHaren aurka jendaurrean eta erakunde guztietan… Kutxan eta Kutxabanken isilpeko bileratan IRPHaren alde espreski egiten duten bitartean. Josebaren erantzuna ez zen oso egokia izan, eta sagardotegian zeudenen artean txanpon-bilketa bat egin behar izan zuten bere diruzaletasuna asetze aldera.

Aurretik ere birritan eten dugu Joseba Egibarren Donostiako Antigua auzoko txikiteoa koherentzia falta honi buruz galdegiteko. Izan ere, Joseba, egiten duzuena ezin da ulertu, eta tajuzko erantzun bat jaso artean galdetzen jarraitu beharko dugu. Badakizu: “nos vemos en los bares”.

Mario Fernández-en gezurrak

mario-grafica

Europa Press agentziak berri honetan dioenez, Mario Fernández Kutxabakeko presidentea gutaz aritu zen pasa den otsailaren 27ko prentsaurrean:

También ha hecho referencia a la aplicación del índice IRPH en las hipotecas, después de que se hayan presentado algunas demandas contra Kutxa por este motivo, y ha defendido que durante años (1999-2012) este índice ha estado igual o por debajo del Euribor y únicamente a partir de 2012 ha cambiado la tendencia.

Grafikak erakusten du berriz ere gezurretan ari dela. Suposatzen dugu gure aurka egin nahi izan zuela esanez Euribor nahi dugula orain, beherago dagoelako… baina ez luke arduratu behar: Euriborra atzerako eraginez eskatzen dugu, IRPHren arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatuaz. Eta hori eskatzeko arrazoiak bi dira. Bata, IRPH aplikatzea abusuzkoa dela. Eta bestea, gure kontratuak dioela Euribor+1 operazioaren bizitza osoari aplikatuko zaiola. Hori da eskatzen duguna, eta lortu egingo dugu, arrazoia dugulako.