Martin Garitano Diputatu Nagusiaren harrera

Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak harrera egin dio gaur IRPHaren Kaltedunen Elkartearen ordezkaritza bati, eta bere elkartasuna eta babesa adierazi dizkigu. Gainera, esan du arazoa ekiditea borondate kontua dela.

Elkarte honen ordezkarien artean Lorena izan da, Kutxaren esku babes ofizialeko etxebizitza galdu duen kalteduna. Kutxak haseran oso baxua zen zorra puztu zuen IRPHa eta komisio izugarrien bitartez. Komisio horiek baliogabetuak izan dira epaitegietan, abusuzkoak direlako. Orain Lorena, Elkarte honen eta Kaleratzeak Stop-en laguntzaz, IRPHa aplikatzea ere abusuzko klausulatzat joa izatearen alde borrokan dabil. Gaur bertan eman du aditzera IRPH aplikatzeagatik Kutxaren aurka aurkeztu duen salaketa tramitera onartua izan dela. Ada Colau beraren elkartasuna jaso zuen Lorenak orain dela gutxi. Ada Donostiara etorri zen espreski, Kutxaren aurka arrazoi berdinengatik aurkezturiko beste salaketa baten aurretiko bistan babesa ematera.

Gure ordezkariek berriz ere salatu dute PNV eta PSEk Batzar Nagusitan onarturikoa ez dutela Kutxaren Administrazio Kontseiluan babesten, eta diputatu nagusiaren esku-hartzea galdegin dute, gipuzkoar guztion eta Kutxaren sortzaileetako bat den erakundearen ordezkari gisa, entitate honek IRPHa aplikatu ez dezan.

Ikusi berri hemen: Aldundiaren prentsa-bulegoaEl Diario Vasco, Gara-Naiz, Noticias de GipuzkoaEuropa Press, Cadena Ser.

PSEko kideen jarrera antzezten duten fartsaren inguruan

twitter_pse

Askotan esan dugu iadanik PSE-PSOE alderdiak IRPHaren gaian duen jarrera lotsagarria dela. Udaletxe eta legebiltzar guztietan aurkeztu dituzte IRPHaren aurkako ekimenak, Kutxari eskatuaz gehiago ez aplikatzeko, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza dute eta IRPHaren alde aktiboki egiteko erabiltzen dute. Goiko irudian, Donostiako PSEren bi zinegotzik Twitter bidez joku bikoitz hau onartzen dute baina erantzunkizuna saihesten saiatzen dira. Espero dugu Ernesto Gasco eta Enrique Ramos-ek dimisioa ematea, koherentzia politikoz, eta sekula ez saiatzea Donostia gobernatzen PSEren eskutik.

PSE, IRPH eta Twitter-ez ari garela, gogoratu Odón Elorzari buruz argitaratu genuen berria.

Beheko bideoan, PNV-k barregarri uzten du PSEko batzarkide Maria Jesús Egido, memelo erabilgarriaren paper lotsagarri batean. Batzarkide hau ere dimisioa prestatzen ariko da seguru asko.

Gaurkotasunari gainbegirada

Astelehenean Ada Colau Donostian izan genuen, eta asteazken gauean Kaleratzeak Stop elkarteko bi kidek gaurkotasunari gainbegirada bat bota zioten telebistan. Sara eta Jose Mari, Kaleratzeak Stop-en talde juridikoko kide eta IRPHak kaltetutakoon laguntzaile eta lagunek, elkarrizketa baliatu zuten ondorengo hauek salatzeko: Kutxaren abusuak, PNV eta PSEren hipokrisia, abokatu mertzenarioaren jokabidea eta Jon Jauregiren iruzurra, besteak beste.