Kutxaren Administrazio Kontseiluaren bilera

consejo

consejo2

Datorren uztailaren 29an Kutxaren Administrazio Kontseiularen bilera ospatuko da. Kontseilu honen kideek izen-abizenak dituzte, eta beraiek dira gure egoeraren arduradun. IRPH-aren ordez Euribor+%1 berehala aplikatzea erabaki dezakete, edo behintzat Kutxabank-i hori egiteko eskatu.

Bilduk Gasteizko Parlamentuan esan zuenez, beraiek pasa den bileran saiatu ziren hau proposatzen, baina ez zuten beste inoren babesik jaso. Inork ez duenez hau gezurtatu, egiatzat hartuko dugu. Datorren bilera honetan Bilduk berriz ere hau proposatzea eskatzen dugu, eta beste indarrei eskatzen diegu proposamen hau babesteko. Gurekin ez dagoena, gure aurka dago, eta PNV eta PSOE-z ari gara, nahiz eta udaletxetan mozioak babesten dituzten. Baita CCOO eta Pixkanaka (Kutxako langileak). DYA-ri ere luzatzen diogu eskaera.

Berriro diogu: gurekin ez dagoena gure aurka dago.

PP-k IRPH-aren lapurreta luzatu nahi du

pp

PP-k erregimen transitorio bat proposatu du IRPH Cajas, IRPH Bancos eta CECA indizeak bertan behera utzi zituen ministerio-aginduarentzat.

Azpimarratu beharrekoak hauek dira:

1- Erregimen hau 2013ko azaroaren 1ean aplikatuko dela ezartzen du. Hilabete bat luzatzen dute baina behintzat ez dira beste luzapen bat ezartzera ausartu.

2- Ordezkorik ez duten hipotekentzat (ez da Kutxaren kasua), ordezko indizea IRPH Entidades izango da. Indize hau ere manipulagarria eta kriminala da. Bidegabekeria honen kontra egin beharrean gaude.

3.- Ordezkoa duten hipotekentzat (Euribor+%1 Kutxaren kasuan), ordezko hau hipotekaren hurrengo rebisioan aplikatuko dela ezartzen du, eta ez berehala. Bidegabekeria bat da, lapurreta luzatu nahi dute banketxeak gure kontura aberastu daitezen. PP-k hau ezartzea eragotzi behar dugu. Eta egiten badu, ezin dugu Kutxabank-ek hau aplikatzea onartu, ez baita etikoa.

Proposatu duten testua hemen ikus dezakezu.

Berria El País egunkarian ikus dezakezu.

Badator KutxaCamp!

kkamp3

Larunbat honetan, uztailak 20, Kutxabanken Gizarte Ekintza zer den erakutsiko dugu. Donostiako Boulevardean kanpamentu bat altxatu behar dugu. Aurrezki kutxek antolatzen zituzten udako kanpaldiak gogoratzen al dituzu? Ba oraingoan Kutxabankeko kanpaldi hau IRPHak kalteturiko pertsonek osatzen dute eta beraien etxeetatik kaleratuak izango dira hileroko kuota ordaindu ezin dutelako.

Zure txapela, motxila eta kanpin-denda ekarri eta KutxaKanp udako kanpaldian parte hartu. Zer gertatzen ari den ulertu ahal izateko tailerrak antolatuko ditugu, antzerkia izango dugu, animazioa eta kale ekintzak lapurreta honen arduradunentzat epaiketa eta zigorra eskatuz.

EGITARAUA
9:00 Kanpin-dendak eta apaingarriak jartzea
11:00 Kanpalekuaren irekiera eta prentsaurrekoa. Hemen guztiok egon behar genuke. Etorri familiarteko eta lagunekin!!!
12:00 Pankarten tailerra eta Boulervard-a enkartelatzea
14:00 Bazkaria
18:00 IRPH eta klausula abusiboen tailerra
19:30 Askatasunaren etorbidean kalejira. Enkartelada: epaiketa eta zigorra maula finantzieroaren arduradunentzat. Etorri!!
21:00 Dokumentalen emanaldia

11:00tik 14:00tara eta 16:00tik 21:00tara IRPH eta klausula abusiboen inguruko informazio gune bat egongo da