Eneko Anduezari (PSE) gutun irekia

eandueza

IRPH Stop Gipuzkoa plataformak gutun irekia igorri dio gaur Eneko Andueza PSEko batzarkideari, beste batzarkide guztiei eta komunikabideei kopia bidaliaz. Beherago duzu gutuna bere osotasuean.

Gutunean, plataformak kritikatzen du uztailaren 3an Batzar Nagusitan egon ginenean eskeini zizkigun hitz goxoen ondoren, batzarkideak saldu egin gaituela bere botarekin Kutxa banku-fundazio bihurtzea babestean. Modu honetan langileen diruarekin eraikitako entitate baten kapitalaren lapurreta babestu eta bultzatzea egozten diogu. Gizarteari maula argi bat. Eta gehitzen dugu bere bozka ezjakintasunak edota ezkutuko interesek bakarrik azaldu dezaketela.

Gainera, kritikatu egin dugu Andueza jaunak bere botoarekin balizko Kutxa banku-fundaziorako patronotarako Kutxa eta Kutxabanken Administrazio Kontseiluetan eserleku bana dituen José Miguel Martín Herrera berbera proposatu izana, honek beti eta salbuespenik gabe IRPHaren lapurretarekin jarraitzearen alde bozkatzen baitu.

Bestalde, batzarkide sozialistari gogorarazi diogu kaltedunek Diputazioari diru publikoz IRPHaren kaltetuak babesteko eskatzearen proposamen sozialista baztertzen dugula. Bankuen abusuak bankuek ordaindu behar dituztela azpimarratu dugu, eta ez herritarrek.

Ondorioz, eta ekimen hori laister eztabaidatuko denez, Eneko Anduezari Aralar-en enmendakinaren alde bozkatzeko gomendatu diogu, Kutxari IRPHa aplikatzeari berehala utzi eta interes tipo honekin kobraturiko guztia itzultzeko eskatuaz. Kaltetuok gogorarazi dugud agoeneko badagoela epai bat Kutxabank itzultze retroaktibo hori egitera zigortu duena, eta azpimarratu dute ez litzatekeela bidezkoa milaka kaltedunek epaitegietara jo behar izatea euren dirua berreskuratzeko.

Irakurri gutuna bere osotasunean

Beste kolpe bat abusuzko klausulei: abalisten eskubideak

fiadores

Kaleratzeak Stop Gipuzkoa elkarteko talde juridikoak, IRPH Stop elkarteare talde juridiko eta zati ezinbestekoa ere badenak, Kutxabanken eta gainontzeko bankeetxeen abusuen aurkako garaipen judizial berri eta oso garrantzitsua lortu du. IRPHarekin zerikusi zuzena ez izan arren, ezinbestean eman behar dugu honen berri.

Talde honek, Maite Ortiz eta José María Erauskin buru dutela, epailearen aurrean frogatu du Kutxabankek (eta beste banketxe askok) bere maileguen abalistei inposatzen dizkien baldintzak abusuzkoak direla. Ondorioz kalusula baliogabetua izan da, eta abalistak libre geratu dira.

Kode Zibilak abalistentzat aurreikusten dituen eskubide guztiei uko eginarazten die Kutxabankek, eta horrela aiton-amonen etxebizitza eskuratu dezake zordunaren etxea exekutatu aurretik. Eta halaxe ari zen egiten zenbait kasutan, Kaleratzeak Stop-ek salatu zuenez. Modu honetan, abalistak benetako zordun bihurtzen ziren, engainuz ez bada inork onartuko ez lituzken baldintzetan.

Garaipen honek bidea ireki dezake estatu espaiarrean milioika abalistek zama astun (eta abusuzko) hau gainetik kendu ahal izan dezaten.

Abokatu berberek Kutxabanken (eta beste banketxeen) ia hiptoeka guztietan dauden beste abusuzko klausula batzuk ere bertan behera uztea lortu dute: IRPH interes tipoa, zorpeko posizioak erreklamatzeagatik 30 eurotako komisioa eta %17 inguruko berandutze interesak. Guztiak izan dira abusuzko izateagatik baliogabetuak epaitegitan.