IRPHaren kaltedunon agerraldia Batzar Nagusitan

140703_BBNN
[Irudian, PNVko batzarkideen aulkiak, hutsik. Behean, PNV egon balitz erakutsi nahi genion bideoa]

IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen elkarteak, agerraldia egindu gaur Gipuzkoako Batzar Nagusitako araudirako, erakundeetarako eta gobernurako batzordean. Kaltedunen izenean aritu dira José María Erauskin, abokatua eta elkarteko talde juridikoko kidea, eta Iñaki Colina, kalteduna eta IRPH Stop elkartearen bozeramailea.

Batzarkideek zuzenean jaso ahal izan dituzte IRPH Stop-en azalpenak, PNVren ordezkariek izan ezik, ez baitira batzordean izan. IRPH Stop elkartetik euren soldatatik gaurko saioaren zati proportzionala IRPHaren aurkako borrokarako ematera gonbidatzen ditu. Modu honetan, epaitegietako gastuak ordaintzen lagundu dezakete, erakundeetatik eta Kutxaren administrazio kontseilutik eurek konpondu nahi izan ez dutena epaitegietan konpondu dezagun.

Arrazoitu gabeko ez egote hau PNVren aldetik errespetu falta bat da kalteturiko familiekiko eta baita Batzar Nagusiekiko ere. Baina ez da antzeko zerbait egiten duten lehenbiziko aldia. Orain dela gutxi, PNV-k kaltetuak eta Eusko Legebiltzarra iraindu zituen, IRPHaren inguruko eztabaida batetan ETA-k erasoturiko eraikin baten zatiekin agertu zenean.

IRPH Stop elkarteko ordezkariek azaldu dute zergatik den lapurreta bat IRPHa etxebizitza-mailegu batetan erreferentziazko indize bezala erabiltzea. Gainera, ohikoagoa den Euriborra baino balio askoz altuagoetan egotean, etxegabetzeak eta bestelako arazo larriak sortu dituela azaldu dute. Horregatik, bidezkoa da IRPHaren arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatu eta kaltedunei bidegabe kobraturikoa itzultzea, IRPH aplikatzeagatik Kutxa zigortu duen epaiak ezarri duen moduan.

Kaltedunek gogor salatu dute PNV, PSE eta PP alderdiek IRPHaren inguruan duten jarrera. Gogoratu behar da denbora luzez, eta batez ere PNV eta PSEren kasuan, kalteturiko familien aldeko eta IRPHaren aurkako hitzak eta adierazpen instituzionalak bultzatu dituztela, era berean Kutxaren administrazio kontseiluan IRPHa mantentzearen aldeko botua ematen duten bitartean.

PSE eta PPko ordezkariek euren akatsak onartu eta arazoa konpontzearen alde lan egiteko konpromezua azaldu dute, eta ondorioz IRPH Stop elkarteak adi jarraituko du.

Elkarteak gogorarazi nahi du kalteturiko familien elkarte bat dela, izaera guztuz apartidista duena, baina arazoaren errudun diren alderdiak salatzen jarraitzeko asmo irmoa duena.

Kaltedunen babeserako funts bat egiteko PSEren proposamena baztertzen dugu

pse

IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen elkarteak, komunikabideen bitartez ezagutu du PSE-EEren azken proposamena. Bertan IRPHaren kaltedunen babeserako funts bat sortzea proposatzen da, diru publikoaz eta aurrerakin moduan banketxeei eskatzen diegunaren %80a emango ligukeena.

IRPH Stop elkarteak bere gaitzespen osoa adierazi nahi dio inolako erakundek, zergadun guztien kontura, banku-abusuen ondorioei aurre egiteari. Salbuespen bakarra etxebizitza galtzeko arriskuan edota bestelako larrialdiren batetan aurketzen diren familiak laguntzea litzateke.

PSE-EEk, bere proposamenarekin, berriz ere hiritarrok bankuen abusuak ordaintzea nahi du, eta onartezina da.

Eta nazkagarria da gainera, PSE-EEk Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseiluetan dituen ordezkariek oraindik ere euren bozkarekin IRPHaren aplikazioa defendatzen baitute. PSE-EEren hipokrisiak ez du mugarik. Banku-iruzur bat bultzatzen dute, bertan aktiboki esku hartzen dute, eta erakunde publiko batek guztion diruarekin horrek izan duen kostuari aurre egitea nahi dute.

Azpimarratzekoa da gainera proposamen hau, Diputazioak atzerako eraginez eskatzen dugunaren %80a aurreratzearena, gaia Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatu eta astebetera datorrela. Izan ere, legebiltzarrean PSE-EEk atzerako eragin hau baztertu zuen, nahiz eta badagoen iadanik epai bat hori babesten duena. Gainera, bilkura hartan PSE-EEk, PNV eta PPrekin batera, IRPHaren aplikazioa ahal den guztia luzatu eta familiak kaltetzen jarraitzea babestu zuen.

Legez kanpo kendu diguten dirua banketxeek itzuli behar digute, Kutxabank barne. Eta PSE, PNV eta PPrengandik jasotzen dugun erantzuna ikusita, epaitegietara jotzera beharturik gaude. Dagoeneko badago epai bat Kutxabank zigortzen duena IRPH aplikatzeagatik, eta atzerako eraginez interesak itzultzera behartzen duena, eta laister askoz gehiago etorriko dira.

PNVk atzerako eraginaren eztabaida desbideratzea lortu du

carro_magoa

Atzo Gasteizko Legebiltzarraren osoko bilkuran PNVk egin zuena tamalgarria da. Javier Carro legebiltzarkideak IRPHaren inguruko eztabaidan egin behar zuen parte hartzerako ETAk erasotako sukurtsal bate zatia prestatu zuen, eta hori ondoan zuela hitz egin zuen. Banketxeen abusuen inguruko gai batetan indarkeria nahastu nahi izatea tamalgarria da, eta iraingarria IRPHaren kaltedunentzat eta baita indarkeriarein biktimentzat ere. Zuzenketa bat exijitzen dugu.

Edozein kasutan, PNVk bere helburua lortu zuen eta medioek ez dute garrantzitsua dena azpimarratzen: Kutxabank IRPHaren eta Euribor+%1-en arteko diferentzia itzultzera zigortua izan da hipotekaren haseratik, eta neurri hori (IRPHa atzerako eraginez baliogabetzea) IRPHaren edozein aldaeraren eta edozein entitateren kaltetuei zabaltzea eskatzen dugu. Komunikabide gehienek PNV eta EH Bilduren arteko hikamikan sakondu dute. Ikusi berria hemen: EiTB, Berria, Gara – Naiz, Noticias de Gipuzkoa, El Correo, El Mundo, El Diario, 20 minutos.

Legebiltzarrak IRPHaren kaltedunak ez babestea deitoratu eta PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten dugu

140619legebiltzarra

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak IRPHaren gaia aztertu du gaur. Donostiako Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiaren 156/14 epaia ezagutu ondoren iritsi da eztabaida. Epai horrek IRPHaren aplikazioa baliogabetu zuen Kutxabanken hipoteka batetan, indarrean dagoen araudiaren aurkakoa izateagatik. Gainera, Euribor+%1 ordezko indizea atzerako eraginez IRPHaren arabera ordainduriko kuota guztiei aplikatzera zigortu du Kutxabank, eta salaketa jarri zutenei diferentzia itzultzera.

Osoko bilkurak EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamen bat eztabaidatu du. Bertan proposatzen zirenak hauek dira:

  1. Kutxabanki eskatzea epaia onartzeko eta helegiterik ez jartzeko, nabarmena baita IRPH indizearen abusuzko izaera.
  2. Kutxabanki eskatzea IRPHaren arabera kobraturiko interesen itzulketa IRPHaren edozein aldaeraren kaltedun guztiei zabaltzeko.
  3. Gainerako finantza-erakundeei eskatzea haiek ere euren etxebizitza-mailegu guztietan IRPHaren aldaera oro ezabatu eta Euriborrarekin ordezkatzeko, gehienez %1ekoa den diferentzial batekin eta atzerako eraginez.
  4. Espainiako Gobernuari eskatzea oraindik indarrean dagoen IRPH Entidades delako indizea bertan behera uzteko, eta IRPHaren aldaera guztien ordezko gisa Euriborra ezartzeko, gehienez %1ekoa izango den diferentzial batekin.

Gainontzeko taldeek ekimen hau babestu ez izana deitoratzen du IRPH Stop elkarteak, eta PNV eta PSEk aurrez adosturik zuten eta PPk ere babestu duen testua guztiz baztertzen du.

Hala ere, PNV eta PSE zoriondu beharrean gaude, orain dela urtebete jarri zuten mozorroa kendu dutelako. Orduan, Legebiltzarrak Kutxabank eta gainontzeko entitateei eskatu zien IRPH aplikatzeari uzteko, eta PNV eta PSEk hori babestu zuten. Baina babes hura kalteturiko familiei eta legebiltzarrari berari burla egitea izan zen. Izan ere, horren ondoren Kutxabankek Legebiltzarraren deiari muzin egin bazion PNV eta PSEk administrazio kontseiluetan hala bozkatu zutelako da.

Oraingoan, kaltedun diren familiek argi ikusi ahal izan dute legez kanpo kobratu zaizkien interesak itzultzearen aurka daudela PNV eta PSE.

Bestalde, IRPH Stop elkarteak gaurko osoko bilkuran PNVk indarkeria erabili izana gaitzesten du. Javier Carro legebiltzarkideak, elkarte honek legebiltzarkide talde guztiei bidali zien dokumentazioa aztertu beharrean, erretako kutxazain baten zati bat prestatzen eman du denbora, eta horixe erakutsi du bere parte-hartzeak iraun duen denboran. Gure bidezko aldarrikapenak edozein motatako inderkeriarekin nahastu nahiak argi erakusten du bere izaera.

Ez dakigu PNVk kutxazainen egoeraren gainean erakutsi duen ardurak IRPHaren erruz kalean geratu diren familien egoerarerkin inolako zeirikusirik ba ote duen, familia horiek kutxazain batetan gaua pasa behar izateko rriskuan baitaude.

Azkenik, IRPH Stop elkarteak berriz ere gogorarazi nahi du elkarte apartidista dela, sentsibilitate politiko oso desberdinetako pertsonek osatua, IRPHaren kaltedun izatearen lotura bakarrarekin. Apartidistak gara, baina ez gaude itsu, eta IRPHaren kaltedun diren familien defentsan errudun diren alderdiak seinalatuko ditugu.