Kutxaren aurrean elkarretaratzea

140424_garibai

Pasa den apirilaren 24ean, Kaleratzeak Stop-ekin batera elkarretaratzea egin genuen Garibai kaleko Kutxaren aurrean. Bertan salatu genuen Kutxak IRPH aplikatzen jarraitzen duela, eta ez duela etxea ordainetan hartu eta alokairu soziala eskeintzen. IRPHa mantentzean PNV eta PSEk azaltzen duten hipokrisia salatu genuen, eta indize kriminal horri eusteko CCOO eta Pixkana sindikatuen laguntza dutela ere bai. Gainera, idatzi bat sartu genuen, administrazio kontseiluaren hurrengo bileran gai hauek aztertu ditzaten.

Ikusi berria hemen: Diario Vasco, Naiz.

IRPHaren aurkako epai berri bat

justicia-irph

Almeriako epaitegi baten auto baten bidez, BBVA banketxeak hipoteka batetan IRPH aplikatzea bertan behera geratu da. Kaltetutako familia, IRPHaren araberako maileguari aurre egin ezin eta kaleratze prozesu baten aurrean zegoen. Epaileak prozesua eten du, ulertu baitu kontratuak baliogabetzat hartu behar diren zenbait klausula dituela, tartean IRPH Entidades interes tipoa ezartzen duena.

Oso berri ona da, eta aurretik genituen epaiei batzen zaie epai berri hau. Bere edukitik honako esaldiak azpimarratu ditzazkegu:
resulta claramente perjudicial , frente al más objetivo del Euribor (…) resulta palmario que es mucho más gravoso para los consumidores que si se hubiera establecido la referencia al Euribor (…) La entidad BBVA no ha acreditado, tal y como le correspondía, que se diese información previa a los hoy demandados sobre la incidencia que la cláusula relativa al índice de referencia pudiera tener en la economía del contrato (…) para la validez de la cláusula del IRPH utilizado, dado que no existe constancia de que los clientes tuviesen conocimientos financieros, se les debería haber realizado las distintas simulaciones entre los referenciales más comunes, comenzando por el Euribor.

Autoaren testu osoa IRPHaren kaltedunen estatu mailako elkartearen blogean ikus daiteke.

IRPHaren kaltedun batek Patxi Lopéz-i errieta egin dio ETB-n

ETB2-ko Euskadi Pregunta saioan, IRPHaren kaltedun batek Patxi López-i errieta egin dio. Gogoratu PSE-k publikoki beti egin duela IRPHaren aurka, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan dituen bozkak beti IRPHaren alde erabiltzen ditu.

Bestalde, bankuen abusuen beste kaltetu batek kaleratzeen inguruan ezer ez egitea egotzi dio, ez gobernuan ezta oposizioan ere:

Azkenik, Kutxabank-en pribatizazioa babestuko duela esan zuen Patxi López-ek, Europak hala agintzen omen duelako. Hau ez da egia, eta beraz López gezurretan dabil edo ez daki zertaz ari den:

Kutxak IRPH aplikatzea gaitzetsi dute Foru Aldundiak eta Udaletxeak

Martin Garitano gipuzkoako diputatu nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Kutxak IRPH abusuzko indizea aplikatzen duela salatu dute, modu honetan Kutxaren sortzaile diren erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) entzungor eginez.

Euskal erkidegoko kutxen fusioa eta Kutxabanken sorrera ahalbideratu zuen akordioa guztiz hautsitzat jotzen dutela adierazteko elkarrekin egin duten agerraldian izan da. Bertan salatu dute akordio hartan jarri ziren baldintzak ez direla bete, eta IRPHaren aplikazioaz gain pribatizazio prozesua, kaleratzeak eta familia eta enpresei krediturik ez ematea gaitzetsi dituzte.

Ikusi berria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Prentsa Bulego Digitalean eta komunikabide hauetan: EiTB, Berria, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Naiz, El País, ABC.