Jon Jauregi Bereziartua (edo Ion Jauregui Bereciartua), * * * [edukia ezabatua izan da] * * *. Hamabi urtez Beasaingo alkate, 2007an egin zen benetan famatu, * * * [edukia ezabatua izan da] * * *
Ba pertsonaia hau, * * * [edukia ezabatua izan da] * * *, Kutxaren Administrazio Kontseiluan dago orain, eta Batzar Nagusien ordezkari da bertan. Azaroaren 30eko gure albistean salatu genuenez, azaroaren 28ko Administrazio Kontseiluaren bileran Jon Jauregik Batzar Nagusiek azaroaren 6an onarturikoaren aurka bozkatu zuen, eta bere bozkarekin Kutxak IRPHa aplikatzen jarraitzea bultzatu zuen. Hau da, BBNNak ordezkatzeko dago Kutxan, baina BBNNek defendatzen dutenaren aurkakoa bozkatzen du. Jakina, alde egin dezala da eskatu dezakegun gutxienekoa.
Azaroaren 30ean egin genuen dimisio eskaerari EH Bildu koalizioa batu zaio gaur. Prentsaurreko baten bidez jakinarazi dute gainera gaia Batzar Nagusietara eramango dutela, eta bertan Jon Jauregiren gaitzespena eta dimisioa eskatzeko ekimena martxan jarriko dutela. Gure plataformak ekimen hau ondo ikusten du, baina formak kritikatu beharrean gaude. Izan ere, EH Bilduren prentsa oharrak dio PNV eta PSE eskizofrenia politikoa erabiliz dabiltzala («diskurtsoetan afektatuen alde azaltzen ari diren bitartean, erabakitze guneetan kontrako bozka ematen ari dira»); gure iritziz badaude kalifikatzaile zuzenagoak: PNV eta PSE modu hipokrita eta kriminalean ari dira.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak gure elkartearen ordezkaritza bat jaso du Batzar Nagusien egoitzan. Lehendakariari kaltetuon egoera bereziki grabea iruditzen zaio diru publikoz sortu eta mantentzen den banku entitate baten eskutik jasotako tratuaren ondorio delako, eta Kutxari eskatu dio berehala aplikatzeko eruribor gehi puntu bat.
Bestalde, azaroaren 18an ospatu zen batzordean, Batzar Nagusiek erabaki zuten Kutxako presidentea eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide den Xabier Iturberi eskatzea Batzar Nagusietan agerraldia egiteko, Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPHaren inguruan hartutako erabakien berri eman dezan. Ekimena Bildu eta Aralarrena izan zen, eta PPk babesa eman zion.
PNVk eta PSEk aurka egin zuten. Ez dute agerraldirik nahi. Harritzekoa, beraien diskurtso ofizialaren arabera gai oso larria baita. Edo guztiz ulergarria, alderdi hauek direlako Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPH aplikatzearen alde egiten dutenak. Hipokrita hutsak dira. Hipokritak eta kriminalak.
Ikusi egin beharko orain Xabier Iturbek zer erantzuten dion eskari honi. Espero dugu Kutxaren sortzaile den erakundearen eskaria aintzat hartuko duela, ez da noski gonbidapena baztertzeko bezain lotsagabea izango!
Iritzi-artikulu interesgarria gaur Naiz-ek argitaratu duena. Testuingurua: asteazkenean Batzar Nagusitan gertaturikoak. Egilea: José Mari Erauskin, abokatua.
Bideoan ikus daitekeenez, gure agerraldia kalean egin izan behar genuen. Aurreko berrietan azaldu dugun bezala, PNV, PSE eta PP alderdiek lortu zuten kaltetuok egoitzara sartzeari betoa jartzea. Gertakizun benetan larria da. Bideoan azalpenak ematen dituztenak: Bildu eta Aralar batzarkide taldeen izenean hitz egin duen batzarkidea, gure elkarteko kidea eta Kaleratzeak Stop-eko abokatua.
Eta barruan zer gertatu zen? PNV, PSE eta PP-k atzera bota zuten Bildu eta Aralarren proposamena, eta PNV eta PSE-k aurrez adosturikoa onartu zuten.
– PNV eta PSEren testuarekin ados al gaude?
Bai, guztiz. Hauxe da, eta bere bigarren puntuan garbi eskatzen zaio Kutxabanki Euribor+1 aplikatzeko berehala, eta azaroaren 1a igaro denez ez aplikatzea bidegabea dela esaten da. Guk ezingo genuke hobeto adierazi.
– Zein da orduan arazoa?
Arazoak bat baino gehiago dira:
PNV eta PSE-ek ez zuten Bildu eta Aralarren proposamena onartu nahi izan. Hauxe da, eta funtsean berdina eskatzen du. Zer da orduan PNV eta PSE-k gustoko ez dutena? Ez dute gustoko Kutxabanken izena agertzea; beraiek nahiago dute “entitate finantziaroak” erabili. Ados. Era berean, ez dute gustoko Kutxaren Administrazio Kontseiluari dei zuena egitea.
Eta azken hau zergatik ote da?… ba hauxe da hurrengo arazoa, eta jendillaje honen benetako izaera agerian uzten duena: PNV eta PSE-k Kutxaren Administrazio Kontseiluan dituzten ordezkariek guztiz aurkakoa defendatzen dute. Bai, ondo diogu: Batzar Nagusitan, eta Gasteizko legebiltzarrean, eta udaletxetan, eta Facebooken ere bai, eta Twitter-en… eta txalapartaz ere bai akaso… horietan guztietan Kutxari eskatzen diote, aizu, aplikatu Euribor+1 eta utzi IRPH! Baina iristen da Kutxaren Administrazio Kontseiluaren bilera eta alderdi politiko berberek, PNV eta PSE-k, esaten dute: ea bada, segi dezagun IRPH aplikatzen gizarajo hauei. Egin dezagun barre kaleratzeko arriskuan dauden familien lepotik. Hori da hipokrita hauek antzezten duten papela.
Bildu eta Aralarren testuan zetorren beste puntu guztiz logikoa, eta PNV eta PSEk gustoko ez dutena, hau ere mundiala: proposatzen zen Batzar Nagusiek Kutxaren Administrazio Kontseiluan duten ordezkariari eskatzea Batzar Nagusien iritzia eta nahia defendatzeko, eta hortaz IRPHaren aurka egiteko Kutxan. Bada ez, hori ere ez dute gustoko PNV eta PSEk, eta kendu egin dute. Ze logika du honek? Ordezkari horren izena Jon Jauregi Bereziartua da, PNVkoa da, Beasaingo alkate ohia, * * * [edukia ezabatua izan da] * * *. Markel Olanok ordezkatu zuen hautagaitzan. Ba lasai utzi nahi dute antza, bere eserlekuan jarrita, IRPHa defendatuz. Gure aldetik, Kutxaren hurrengo bileran Batzar Nagusiek eskatutakoa defendatzen ez badu, dimisioa eman dezala eskatuko dugu.
Hauexek dira bada, PNV eta PSE-ren mixeriak. Eta hortik aurrera, komunikabideetan irakurri dugunez (ezin baikenuen sartu izan, ez zuten lekukorik nahi….) ba zeharo haserre agertu ziren, gizarajoak, iraindu egin omen ditugu, mehatxatu, hertsatu… eta “kondena” eske jardun omen ziren. Nazkagarriak. Milaka familia hipotekari aurre egin ezin eta etxebizitza galtzeko arriskuan, eta beraiek ergelkeriatan. Eta aldrebeskeria honek guztiak animatuta edo, PPkoek honakoa esan omen zuten: tamalgarria zela guztien adostasuna lortu ez izana, guztiok arduratzen gaituen gaia delako eta pose politiko bat baino gehiago merezi duelako. Pailazokeria bat dela esango genuke, baina pailazoek barre eragiten dute eta hauek berriz, negarra.
Atzoko gertakizunen balorazioa prestatzen gabiltzan honetan, ondoko kolaborazioa jaso dugu. Jose Mari Erauskinek idatzitako gutun irekia da, PNV eta PSE-ko batzarkideei. Batzarkide hauek diote iraindu egin ditugula gure gutunetan. Bidalitako gutunak berrikusi ditugu (hona hemen gutunak ikusgai: EH Bildu, PNV, PSE, PP) eta PNV eta PPkoei “kriminalak” direla esan diegu; PSE-koei ez. Akats bat izan da eta barkamena eskatu beharrean gaude: guztiak dira kriminalak, baita PSEkoak ere.
Jose Mari Erauskin, zuzenbidean lizentziaduna, Kaleratzeak Stop plataformako kide aktiboa da eta gure plataformari ere modu ordainezinean laguntzen dio.
CARTA ABIERTA A LOS JUNTEROS DE PNV Y PSE DOLIDOS POR HABER SIDO TILDADOS DE CRIMINALES POR LOS AFECTADOS DEL IRPH CAJAS
Estimado Sr./Sra Juntero/a de PNV y PSE;
Vaya por delante que estoy totalmente de acuerdo con el calificativo que varios afectados por la estafa del IRPH Cajas les han dedicado, a la que también sumaría la de inmorales y estafadores políticos. Y se lo explico. Jarraitu irakurtzen