IRPH Stop Gipuzkoaren agerraldia Gasteizko Legebiltzarrean

151116_gasteiz

Jose Mari Erauskin gure abokatu boluntarioak agerraldia egin zuen atzo, azaroak 16, Gasteizko Parlamentuko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean, eta IRPHaren irregularitateak aztertu zituen. Laster eskegiko dugu agerraldiaren bideoa, eta talde bakoitzak gure abokatuaren hitzen aurrean izan zuen erreakzioa aztertuko dugu.

Bere agerraldia bukatzeko, Erauskinek honako adierazpena proposatu zien talde parlamentarioei, osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu dezaten. Arreta handiz jarraituko dugu talde bakoitzak hartzen duen jarrera.

IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak aurkezturiko
LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA
Gasteizko Legebiltzarreko osoko bilkurak lehenbailehen eztabaida dezan:

Gasteizko Legebiltzarrak adierazten du IRPH interes tipoa gardentasunik gabea eta banketxeen aldetik manipulagarria dela, eta ez duela merkatuaren errealitatea islatzen. Gainera, kontsumitzaileentzat kaltegarria da eta abusuzkotzat hartua izan behar da.

Ondorioz, Gasteizko Legebiltzarrak:

1. honakoa eskatzen dio estatu mailan dagokion agintaritzari: etxebizitza maileguetarako erreferentzia indize ofizial bezala bertan behera uzteko lehenbailehen.

2. honakoa eskatzen die IRPHa edozein aldaeratan aplikatu duten edota aplikatzen duten banketxeei: berehala aplikatzeari utzi eta indize horren arabera kobraturiko interes guztiak kontsumitzaileei itzultzea. IRPHaren edozein aldaerari loturiko maileguen exekuzioen ondorioz desjabeturiko etxebizitzak ere kontsumitzaileei itzuliak izango dira.

3. honakoa eskatzen dio Lakuako Gobernuari: eskura dituen baliabide guztiak abian jar ditzala, Kontsumobide institutua barne, indize honek kalteturiko pertsonen defentsan eta etorkizunean etxebizitza maileguak sina ditzaketenen babeserako.

4. honakoa eskatzen die Europako Parlamentu, Europako Kontseilu eta Europako Komisioari: une hauetan negoziatzen ari diren Erreferentzia Indizeen inguruko Europar Araudi berria aplikagarria izan dadila IRPHa bezala banku zentralek prestatuak diren indizeei ere.

Gasteizen, 2015eko azaroaren 16an.

IRPH Stop Gipuzkoak agerraldia egingo du Gasteizko Legebiltzarrean

parlam_irph

José María Erauskin IRPH Stop Gipuzkoako abokatuak agerraldia egingo du azaroaren 16an, astelehenez, Gasteizko Parlamentuko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean.

José María Erauskin eta Maite Ortiz IRPHaren aurkako epaitegietako borrokan abokatu aitzindariak dira, eta orain dela gutxi Europako Parlamentuan agerraldia egin zuten, bertako komisio batek IRPHa abusuzkoa dela adieraztea lortu zutelarik.

Agerraldia goizeko 10:30 inguruan hasiko da eta legebiltzarraren webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera izango da: http://www.legebiltzarra.eus/

EAEko hiru hiriburuetako epaitegiek IRPHa abusuzkoa dela ebatzi dute

justicia_irph_multi

EAEko HIRU HIRIBURUETAKO EPAITEGIEK IRPHa ABUSUZKOA DELA EBATZI DUTE

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIAK IRPHa BALIOGABETZEN DUTEN EPAIAK BERTAN BEHERA UZTEN JARRAITZEN DU, ARRAZOI IRRIGARRIAK ERABILIZ

IRPH STOP GIPUZKOA PLATAFORMAK AGERRALDIA EGINGO DU GASTEIZKO PARLAMENTUAN ASTELEHENERAN, AZAROAK 16

Donostia, 2015-11-12

Bilboko Merkataritza Arloko epaitegiak Donostia eta Gasteizkoekin bate gin du eta IRPHa baliogabetu du mailegu batetan, abusuzkoa delako. IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak gaur ezagutu duen eta urriaren 6ko datan duen epai honekin, EAEko hiru hiriburuetako epaitegiek IRPHa abusuzkoa dela ebatzi dute jadanik.

Gainera, Gasteizko Merkataritza Arloko epaitegiak pareko beste epai bat ebatzi du duela egun batzuk, 2015eko urriaren 29an. Aurretik, epaitegi honek 2015eko ekainaren 15ean ebatzi zuen IRPHa baliogabetzen zuen bere lehen epaia. Donostiari dagokionez, azpimarratzekoa da dagoeneko 40tik gora direla IRPHaren aurkako epaiak, gehienak IRPH Stop Gipuzkoa plataformako kideen salaketen ondorioz.

Plataforma honek oso begi onez ikusten ditu epai hauek, argi erakusten baitute merkataritza arloan adituak diren epaitegiek IRPHa indize manipulagarri eta abusuzkotzat dutela.

Hala ere, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak erabat aurkakoa den bidea hartu du, eta lehen instantzian IRPHa baliogabetu duten epai guztiak bertan behera uzten ari da. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren iritzia jakin ondoren ere EAEko hiru hiriburuetako epaitegiek IRPHa baliogabetzen jarraitzeak erakusten du aurrez aurreko bat dagoela merkataritza arloan adituak diren epaitegien eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren artean, azken honek ez duelarik merkataritza arloan espezialitaterik.

IRPH Stop Gipuzkoa elkartearen iritziz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren argumentuan guztiz irrigarriak dira. IRPHa baliogabetzen zuen lehen epaia bertan behera utzi zuenean dagoeneko esan zuen ez zela frogatu banketxeek IRPHaren kalkuluan eraginik dutenik, baina era berean kaltedunei arrazoia eman zien, «nolabaiteko eragina izan zezaketela» onartuaz.

Duela gutxi, Probintzia Auzitegiak berriz ere harritu gaitu, esan baitu ezin dela esan IRPHari loturiko maileguetan oreka ezik dagoenik, eta honako arrazoia eman du: «el desequilibrio se daría si la entidad financiera pudiera influir en la configuración del índice, no por el hecho de que su actuación, por la forma de cálculo del mismo, incida en él».

Bistan da Probintzia Auzitegia, bere akatsa zuzendu eta IRPHa abusuzkoa dela onartu ordez, korapilo lotsagarri batetan sartzen ari dea, gero eta irrigarriagoak diren argumentuak erabiliaz.

Testuinguru honetan, astelehenean, azaroak 16, IRPH Stop Gipuzkoa elkartearen abokatu den José María Erauskinek agerraldia egingo du Gasteizko Parlamentuan, Enplegu, Gizarte Politika eta etxebizitza Batzordean.

Asteko ateraldia, María Eugenia Arrizabalagaren eskutik (PNV)

meuge

Kutxak eta PNV-k (PP eta PSOE-rekin batera) IRPHarekin sortu duten sufrimendu guztiarengatik ez balitz, ateraldia oso barregarria litzateke. 2014ko irailaren 23an PNV-ko legebiltzarkide den María Eugenia Arrizabalagak twitter bidez esan zuen Kutxak ez duela IRPHrik aplikatzen. Eta zuzentzeko eskatu genionean, temati eutsi zion gezurrari, barregarri geratu arte. Azkenean burumakur agurtu zen, hobeto enteratuko zela esanaz. Barkamen eske edota argumentu berriekin etorri zain gaude.

Elkarriketa guztia gure Twitter-eko kontuan duzu, eta hemen gaztelerara itzulpena:

meugearri