Politikariak hauteskundeetarako bozka eske dabiltzala eta, IRPHaren inguruan europar parlamentuan egingo luketenaren inguruan galdetu diegu Twitter bidez (gogoratu Twitter-en @irphstop_gpzkoa garela). Oraingoz EH Bildu-ren hautagaiak bakarrik erantzun digu. Hautagai guztiek jakin behar dute 2014/17/UE direktibak hauxe dioela 24. artikuluan etxebizitza-maileguetan erabiltzen diren interes tipoen inguruan: “todo índice o tipo de referencia utilizado para calcular el tipo deudor sea claro, accesible, objetivo y verificable”. Argi dago IRPHak ez dituela baldintza hauek betetzen. Irakurri bestela gure txostena.
Kategoria: PSE
¿Cómo se puede ser tan fariseo?
Izenburua gazteleraz jarri dugu, Evaristo Páramos handiaren esana literalki hartuta. Webgune honetan askotan salatu dugu PSE eta PNVren hipokrisia: erakundetan IRPHaren aurka egiten dute baina Kutxaren administrazio kontseiluan beti alde egiten dute eta gaur egun oraindik aplikatzearen erantzule dira. Argazkian dakusazuenez, epaia jakin bezain pronto Odón Elorza PSEko alkate ohiaren txioa etorri da Twitter-en. Utikan! Beraiengandik espero dugun gauza bakarra hauxe da: epaiari helegiterik jarri ez eta atzerako eraginez aplikatzea kaltedun guztioi. Berriz ere, beraien esku dago.
IRPHaren kaltedun batek Patxi Lopéz-i errieta egin dio ETB-n
ETB2-ko Euskadi Pregunta saioan, IRPHaren kaltedun batek Patxi López-i errieta egin dio. Gogoratu PSE-k publikoki beti egin duela IRPHaren aurka, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan dituen bozkak beti IRPHaren alde erabiltzen ditu.
Bestalde, bankuen abusuen beste kaltetu batek kaleratzeen inguruan ezer ez egitea egotzi dio, ez gobernuan ezta oposizioan ere:
Azkenik, Kutxabank-en pribatizazioa babestuko duela esan zuen Patxi López-ek, Europak hala agintzen omen duelako. Hau ez da egia, eta beraz López gezurretan dabil edo ez daki zertaz ari den:
PSEko kideen jarrera antzezten duten fartsaren inguruan
Askotan esan dugu iadanik PSE-PSOE alderdiak IRPHaren gaian duen jarrera lotsagarria dela. Udaletxe eta legebiltzar guztietan aurkeztu dituzte IRPHaren aurkako ekimenak, Kutxari eskatuaz gehiago ez aplikatzeko, baina Kutxaren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza dute eta IRPHaren alde aktiboki egiteko erabiltzen dute. Goiko irudian, Donostiako PSEren bi zinegotzik Twitter bidez joku bikoitz hau onartzen dute baina erantzunkizuna saihesten saiatzen dira. Espero dugu Ernesto Gasco eta Enrique Ramos-ek dimisioa ematea, koherentzia politikoz, eta sekula ez saiatzea Donostia gobernatzen PSEren eskutik.
PSE, IRPH eta Twitter-ez ari garela, gogoratu Odón Elorzari buruz argitaratu genuen berria.
Beheko bideoan, PNV-k barregarri uzten du PSEko batzarkide Maria Jesús Egido, memelo erabilgarriaren paper lotsagarri batean. Batzarkide hau ere dimisioa prestatzen ariko da seguru asko.
PNV eta PSEren burla eta manipulazioaren frogak
Aurreko berrian genioen bezala, PNV eta PSEk burla egiten digute. Bideo hau da froga. Aurrez adosturiko testu bat onartzen dute, eta diotenez Euribor+1 berehala aplikatzea eskatzeko da, rebisioari itxaron gabe. Baina Jon Jauregi PNVko kidea, Batzar Nagusien ordezkari dena Kutxan, gaitzesteko eskatzen zaienean hau bera defendatzen ez duelako… zer diote orduan? Orduan esaten dute euren testuak eskatzen zuena hurrengo rebisiora arte itxarotea zela. Inozoak garela uste dute.
PNV eta PSEko batzarkideek biktimoi barre egiten digute
Laburbena oso erreza da: azaroaren 6an Batzar Nagusiek testu hau onartu zuten, PNV eta PSEk aurrez adostu eta aurkeztu zutena:
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan bulegoak dituzten kreditu erakunde guztiei eskatzen diete berehala aplikatzeko euribor tasaren erreferentzia indizea gehi puntu bateko ordezko klausula, legez egokitu arren 2013ko azaroaren batetik aurrera oraindik —era bidegabean— aplikatu ez duten kasuetan.
Bere azalpenetan, PSEko Mª Jesús Egidok azaldu zuen puntu horretan Euribor+1 berehala eta rebisioari itxaron gabe aplikatzeko eskatzen zela. Baina urtarrilaren 15ean PNVko Eider Mendozak dio testu horrek eskatzen duena Euribor+1 rebisioa iristean aplikatzea dela.
Barre egiten digute? Baietz dirudi, noski. Gainera EH Bilduri psoposatzen diote testu hori aurkezteko Kutxako Administrazio Kontseiluan. Zertarako? Guri barre egiten jarraitzeko.
Hemen irakur dezakezu istorio osoa, eta helarazi dizkiegun gogoetak (helbideak mjegido@bngipuzkoa.org eta emendoza@bngipuzkoa.org direla uste dugu). Hemen duzu gutuna PDF formatuan