PP-k IRPH-aren lapurreta luzatu nahi du

pp

PP-k erregimen transitorio bat proposatu du IRPH Cajas, IRPH Bancos eta CECA indizeak bertan behera utzi zituen ministerio-aginduarentzat.

Azpimarratu beharrekoak hauek dira:

1- Erregimen hau 2013ko azaroaren 1ean aplikatuko dela ezartzen du. Hilabete bat luzatzen dute baina behintzat ez dira beste luzapen bat ezartzera ausartu.

2- Ordezkorik ez duten hipotekentzat (ez da Kutxaren kasua), ordezko indizea IRPH Entidades izango da. Indize hau ere manipulagarria eta kriminala da. Bidegabekeria honen kontra egin beharrean gaude.

3.- Ordezkoa duten hipotekentzat (Euribor+%1 Kutxaren kasuan), ordezko hau hipotekaren hurrengo rebisioan aplikatuko dela ezartzen du, eta ez berehala. Bidegabekeria bat da, lapurreta luzatu nahi dute banketxeak gure kontura aberastu daitezen. PP-k hau ezartzea eragotzi behar dugu. Eta egiten badu, ezin dugu Kutxabank-ek hau aplikatzea onartu, ez baita etikoa.

Proposatu duten testua hemen ikus dezakezu.

Berria El País egunkarian ikus dezakezu.