Dekalogoaren aurkezpena

150211dekalogoa

Otsailaren 11ean, asteazkenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PAH – Kaleratzeak Stop elkarteekin batera alderdi politiko eta hauteskunde-koalizioei KALERATZEAK, POBREZIA ETA BERDINTASUNIK EZA EKIDITEKO OINARRIZKO NEURRIEN DEKALOGOA helarazi diegula ezagutzera eman genuen. Modu honetan, neurri hauek bultzatzeko KONPROMEZUA hartzeko dei egin diegu, ordezkaritza duten erakunde guztietan, baita hurrengo hauteskundeetan lortu ditzaketen horietan ere.

IRPHaren inguruko puntu hau jasotzen du dekalogoak:

IRPH: IRPHaren aldaera guztiak bertan behera uztea gardentasunik gabeak direlako eta banketxeek eurengan eragina izan dezaketelako. Euriborrarekin ordezkatzea, gehienez puntu bateko diferentzialarekin, eta indize hauekin kobraturiko diru guztia itzultzea.

Ikusiko dugu zein den alderdien erantzuna. Dekalogo osoa ikus dezakezu hemen.

IRPH Entidades baliogabetzen duen lehen epaia

justicia-irph

IRPH ENTIDADES BALIOGABETZEN DUEN LEHEN EPAIA

ORAINDIK APLIKATZEN DUEN INDIZE HONEKIN KOBRATURIKO GUZTIA ITZULTZERA ZIGORTUA IZAN DA KUTXABANK

MAILEGUA INTERESIK GABE GELDITU DA ORAIN, ETA BERAZ FAMILIAK EZ DU INOLAKO INTERESIK ORDAINDUKO

Donostia, 2015-2-10

Gaur ezagutu den epai baten bitartez, Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak estatu espainiarrean IRPH Entidades delako indizea baliogabetzen duen lehen epaia ebatzi du.

IRPH Entidades delakoa da gaur egun oraindik indarrean dagoen IRPH aldaera bakarra, eta Kutxabank-ek aplikatzen jarraitzen du zenbait mailegutan. Gainera, estatu mailan milioi inguru izan daiteke kalteturiko familia kopurua, eta beraz IRPH Entidades baliogabetu duen lehen epai hau mugarri oso garrantzitsua da indize hauen aurkako borrokan. Epai historikoa da.

Epaiak IRPH Entidades abusuzkoa dela-eta baliogabetu egiten du, eta Kutxabank zigortzen du indize honen arabera kobraturiko guztiak itzultzera. Gainera, Maite Ortiz eta José María Erauskin IRPH Stop Gipuzkoa elkarteko abokatuek informatu dutenez, maileguaren kontratuan ordezko interes egoki bat ez zegoenez mailegua intereskik gabe geratzen da, eta ondorioz kaltetuek ez dute inolako interesik ordainduko aurrerantzean, eta jadanik ordaindurikoak itzuliko zaizkie.

Epaia ebatzi duen epailea Edmundo Rodríguez Achútegui da, Arabako Entzutegi Probintzialean magistratu dena. Ospe handiko epailea da, Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegian laguntza lanetan dabilena.

Epai hau Gipuzkoako Entzutegi Probintzialak epaile honek berak ebatzi eta Kutxabankek helegitea jarri zion IRPH Cajas indizea baliogabetu zuen lehen epaia atzera bota ondoren iritsi da. Gaur ezagutu den epaia Entzutegi Probintzialaren erabakia ezagutu ondoren ebatzi izanak frogatzen du Entzutegiak IRPH Cajas baliogabetu zuen lehen epaia atzera botatzeko erabili dituen argudioak ez direla nahikoa IRPH indizeak abusuzkoak direnik baztertzeko.
Hau ez da harritzekoa, izan ere Entzutegi Probintzialak bere epaian onartu zuen gaiak zalantza larriak sortzen dituela eta berria eta konplexua dela.

Entzutegi Probintzialak IRPH Cajas baliogabetzen duten beste 30 epaitik gora aztertu behar ditu orain, Kutxabankek helegitea jarri baitzien guztiei. Gaur ezaguturiko epaiari esker kaltetuak baikor daude eta uste dute oso litekeena dela beste 30 epaien kasuan Entzutegi Probintzialak epaiak berrestea. Izan ere, auzibide horietan argudio gehiago erabili zituzten eta honek Entzutegi Probintzialaren zalantzak argitzeko balio dezake.

Oharra: epai hau eta beste guztiak eskuragarri dituzu “Epaitegiak” atalean.

Entzutegi Probintzialaren epaiari premiazko erreakzioa

IRPHaren BALIOGABETZEA ATZERA BOTAZEN DUEN ENTZUTEGI PROBINTZIALAREN EPAIAREN AURREKO PREMIAZKO ERREAKZIOA

EPAIAK EZ DU ARGUDIO SENDORIK ERABILTZEN ETA ONARTZEN DU IRPHak ZALANTZA LARRIAK SORTZEN DITUELA ETA KONPLEXUA DELA. ENTITATEEK IRPHan NOLABAITEKO ERAGINA IZAN DEZAKETELA ERE ONARTZEN DU

PLATAFORMAK USTE DU BESTE 30 EPAIAK BAIEZTATUAK IZAN DAITEZKEELA, ETA EDOZEIN MODUTAN AUZITEGI GORENERA
ETA EUROPAKO EPAITEGIETARA IRISTEKO PREST DAGO

Donostia, 2015-1-29

Gaur ezagutu den epai baten bitartez, Gipuzkoako Entzutegi Probintzialak IRPHa baliogabetu eta Kutxabank bidegabe kobraturikoak itzultzera zigortzen duten 30 epaitetatik lehena atzera bota du.

Premiazko erreakzio honen bitartez, IRPH Stop Gipuzkoa plataformak indize hauek kalteturiko milaka familiei itxaropenerako mezua luzatu nahi die. IRPHaren baliogabetzea, lapurturikoa itzultzea eta desjabeturiko etxebizitzak berreskuratzea helburu duen borrokak aurrera darrai, eta IRPH Stop eta Kaleratzeak Stop plataformen talde juridikoa, Maite Ortiz eta José María Erauskin buru duela, jadanik lanean dabil bide judizialarekin jarraitu eta Epaitegi Gorenera edota Europako epaitegietara ere iristeko.

Epaiaren lehen irakurketa batetan, azpimarragarria egiten da Kutxabanken helegitea ez dela guztiz onartua izan, eta Entzutegi Probintzialak onartzen duela gaiak zalantza larriak sortzen dituela eta berria eta konplexua dela.

Onartezina da Entzutegi Probintzialak, gaiak zalantzak sortzen dizkiola onartu ondoren, kontsumitzailearen aurkako epaia ebaztea, kontsumitzaileek sinaturiko kontratuetan abusuzko klausulen inguruko 93/13/CEE Direktiba urratzen baitu. Europako direktiba horrek argi ezartzen du zalantzarik izan ezkero beti kontsumitzailearen alde egin beharra dagoela. Gainera, Entzutegiak zalantzak dituenez arrazoizkoena Merkataritza Arloko Epaitegiak esandakoa berrestu izana litzateke, gaian aditua baita. Gogoratu behar da Gipuzkoan Entzutegi Probintziala ez dagoela merkataritza arloan espezializatua.

Epaiak dio IRPH Cajas indize ofiziala zela, eta hori ez dute sekula ukatu kaltetuek. Gainera, kaltetuen argudio asko gezurtatu gabe baztertu egiten ditu, salaketan ez zeudela eta aurretiko bistan zehar gehitu zirela ulertzen baitu. Merkataritza Arloko Epaitegiak emandako eta Kutxabankek helegitea jarritako beste 30 salaketek argudio askoz gehiago dituzte, eta beraz oso litekeena da Kutxabankek errekurritu zituen beste 30 epaien kasuan Entzutegi Probintzialak epaiak berrestea.

Bestalde, epaiak dio ez dela frogatu entitateek IRPHarengan influentzia izan dezaketenik, baina horren segidan onartzen du nolabaiteko eragina izan dezaketela. Gauza bat eta bere aurkakoa esate hau guztiz onartezina da. Nolabaiteko eragina izan badezakete, bistan da influentzia izan dezaketela, eta ondorioz banketxeek indize hori inposatzea abusuzkoa eta indarrean dagoen legediaren aurkakoa da.

Entzutegi Probintzialaren jokaeran zalantzak dakusatzagu, eta suposatzen dugu presio handiak izan dituela batere argudio sendorik gabeko epai hau ebazteko.

Arlo politikoan, IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak hausnarketarako deia egiten die Kutxabanken jokaeraren erantzule diren PNV, PSE eta PP alderdiei. Herritarron aurrezkiekin eta helburu sozial batekin sorturiko gure aurrezki kutxak hartu duten bidea onartezina da. Gupidarik gabeko banketxe bat da gaur egun Kutxabank, eta herritarrek epaitegietara jo behar dute babes eske. Onartezina da epaitegietako borroka horretan Kutxabankek bere makineria guztia herritarren aurka abian jarri eta epai guztiei helegiteak jartzea, zalantza larriak sortzen dituen gaiak justifikatzen saiatuaz.