Egiako auzoetxearekin elkartasuna

auzoetxea

IRPH Stop eta Kaleratzeak Stop elkarteok gure elkartasun osoa aderazi nahi diogu Egiako auzoari. Pasa den maiatzaren lehenean, urtetan inongo funtziorik bete ez duen Kutxaren eraikin bat modu baketsuan okupatu eta gero, poliziak hustu egin zuen.

Era berean, indar polizialak erabili duen bortizkeria salatu nahi dugu. Berriro ere, botere ekonomiko, politiko eta polizialak ez du herriaren nahia haintzat hartu.

Kutxaren aurrean elkarretaratzea

140424_garibai

Pasa den apirilaren 24ean, Kaleratzeak Stop-ekin batera elkarretaratzea egin genuen Garibai kaleko Kutxaren aurrean. Bertan salatu genuen Kutxak IRPH aplikatzen jarraitzen duela, eta ez duela etxea ordainetan hartu eta alokairu soziala eskeintzen. IRPHa mantentzean PNV eta PSEk azaltzen duten hipokrisia salatu genuen, eta indize kriminal horri eusteko CCOO eta Pixkana sindikatuen laguntza dutela ere bai. Gainera, idatzi bat sartu genuen, administrazio kontseiluaren hurrengo bileran gai hauek aztertu ditzaten.

Ikusi berria hemen: Diario Vasco, Naiz.

IRPHaren aurkako epai berri bat

justicia-irph

Almeriako epaitegi baten auto baten bidez, BBVA banketxeak hipoteka batetan IRPH aplikatzea bertan behera geratu da. Kaltetutako familia, IRPHaren araberako maileguari aurre egin ezin eta kaleratze prozesu baten aurrean zegoen. Epaileak prozesua eten du, ulertu baitu kontratuak baliogabetzat hartu behar diren zenbait klausula dituela, tartean IRPH Entidades interes tipoa ezartzen duena.

Oso berri ona da, eta aurretik genituen epaiei batzen zaie epai berri hau. Bere edukitik honako esaldiak azpimarratu ditzazkegu:
resulta claramente perjudicial , frente al más objetivo del Euribor (…) resulta palmario que es mucho más gravoso para los consumidores que si se hubiera establecido la referencia al Euribor (…) La entidad BBVA no ha acreditado, tal y como le correspondía, que se diese información previa a los hoy demandados sobre la incidencia que la cláusula relativa al índice de referencia pudiera tener en la economía del contrato (…) para la validez de la cláusula del IRPH utilizado, dado que no existe constancia de que los clientes tuviesen conocimientos financieros, se les debería haber realizado las distintas simulaciones entre los referenciales más comunes, comenzando por el Euribor.

Autoaren testu osoa IRPHaren kaltedunen estatu mailako elkartearen blogean ikus daiteke.