Kontuz Kutxarekin!!

kontuzkutxa

Kutxari min handia ematen dio IRPH Cajas aplikatzeari utzi beharrak. Diru-sarrerek arduratzen dute, eta ez gipuzkoarron ongizateak. Eta diru-sarrerak mantentze aldera, edozer gauza egiteko gai dela erakutsi du. Beraz, argi ibili jendilaje honekin, arriskutsuak dira. Hona hemen IRPH Cajas desagertzearen aurrean egin dituen eta egin nahi dituenak:

  • Hipoteka ordaindu ezinean dabilen jendeari, nobazio bat baliatuaz IRPH Cajas kendu eta oraingoz desagertuko ez den IRPH Entidades aplikatzea. Lapurreta hutsa da hori! Euribor+1 aplikatzeari itxarotea nahikoa zuten familia hauek egoerari buelta emateko!! Orain IRPHari lotuta jarraituko dute. Nazkagarria.
  • Euribor+1 aplikatu beharrean %3,60-ko interes fijo bat “proposatzea”
  • Euribor+1 aplikatu beharrean gehiago amortizutu eta kuota mantetzea “proposatzea”
  • Euribor+1 aplikatzean kuotak behera egiten duenez, diferentzia hori pentsio-plan batean sartzeko “proposatzea”

Esandakoa: kontuz. Ez sinatu ezer ondo informatu bitartean, eta eskatu eskeintza guztiak idatziz emateko. Gogoratu Euribor+1 dagokizuela eta ez duzula beste ezer onartu beharrik.

Abenduaren 28an, manifestazioa

kartelak

Abenduaren 28an kalera irtengo gara iruzur finantziarioa eta herritarron txirotzea salatzeko. Era berean, errudunentzat epaiketa eta zigorra exigituko ditugu.

Kaleratzeak Stop Desahucios Gipuzkoa, IRPHak Kaltetutakoen Gipuzkoako Elkartea, Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak – Duintasuna Elkartea eta Zero Pobrezia gara manifestazioa deitu dugunak.

Zatoz larunbatean, abenduak 28, eguerdiko 12tan Boulevardera

Gainera, hilaren 26an goizeko 10:30tan leku berdinean herri-prentsaurreko bat emango dugu eta gonbidatuta zaude.

Urkullu lehendakaria IRPHan duen erantzukizuna saihestu nahian

Pasa den abenduaren 13an, Iñigo Urkullu lehendakariak Kutxabanken IRPHak kaltetutako herritar baten kexua entzun behar izan zuen. Lehendakariak onartzen du egia dela kaltetuak dioena, onartzen du berak ere legebiltzarrean bozkatu zuela Kutxabanki zuzenketa bat eskatzeko… baina galdera hau da: zer egingo duzu Kutxabankek legea eta legebiltzarraren esana bete ditzan? Eta lehendakaria Kontsumobiden kexu bat jartzeko gomendatzera mugatzen da:

Berak onartzen duen moduan, lehenago ere galdetua izan zen, hain zuzen ere 2013ko apirilaren 17an. Orduan gaia ez zuela ezagutzen esan zuen, eta ez zuela eskumenik. Gogora dezagun ez duela eskumenik behar: PNVk Kutxabanken Administrazio Kontseilua kontrolatzen du eta IRPHa mantentzen badu nahi duelako da.

Ikusteko modukoa da baita ere nola abenduaren 13ko saio berdinean Kutxabankek etxetik kaleratua izan den herritar batek bere arazoa azaltzen dion. Bere etxebizitza hutsik dago orain, eta alokairu soziala eskatzen du, etxebizitza duin baterako eskubidea bermatu shal izateko. Lehendakariak gaiari ihes egiten dio:

Eider Mendoza Larrañaga, lotsagabe hutsa zara

eidermendoza

Eider Mendoza Larrañaga, lotsagabe hutsa zara. Zure alderdia milaka familiaren sufrimendua luzatzearen erantzule da, horrela erabaki duzuelako, iadanik desagertu den IRPH Cajas indizea aplikatzen baitiezue Kutxarekin duten hipotekan. Utz ditzagun antzerkiak: PNVk Kutxabanken kontrola du, eta borondate politikoa bazenute Mario Fernándezek gaur bertan eten lezake arazoa. Beraz, zure alderdiak IRPHarekin kakaztea erabaki baldin badu eta zu ez baldin bazara ausartzen jarrera hori jendaurrean babesten, IRPHaren aurka zaudenaren itxura egiten saiatu eta harrapatu baldin bazaituzte, ba zaude ixilik. Baina ez, Eider Mendoza, harrotu egin zara, eta uste duzu edozer gauza esan dezakezula.

Atzo, abenduak 11,Jon Jauregiren dimisio eskaerari erantzunez, zure adierazpen hauek topatu genituen egunkaritan:

ng_131211  dv_131211

Nazka ematen digu milaka familiaren sufrimendua nola erabiltzen duzun ikusteak. Hau gai «sensiblea» dela eta «guztiekin hitz egiteko» prest zaudela diozu, nahiz eta sekula ez diezun gure elkarrizketarako deiei erantzun. Ze lotsa gutxi duzun. Utzi zurikeriak, Eider. Erakundeak erabiltzen dituzue Kutxabanki eskatzeko Euribor+1 aplika diezagula, eta zuek daukazue bere Administrazio Kontseiluan gehiengo absolutoa. Erabakia zuen esku dago. Gure sufrimendua mespretxatzen duzue, eta gure erakundeak ere bai, fartsa bat antzezteko erabiltzean.

Nahi duzuenan elkar gaitezke. Edo gure bileratara etor zaitezke, ea lotsagorritzen zaren. Aurreko astean adibidez, familia berri bat etorri zitzaigun, lau kidekoa, guztiak langabezian, baliaezintasun arazoekin eta botikak ordaintzeko ere arazoak dituztela. Eta guztia hilero-hilero zuek aplikatzen jarraitzea erabaki duzuen IRPH nazkagarria ordaindu ahal izateko. Malko artean azaldu ziguten nola Kutxan esan dieten ez dietela desagerturiko IRPH Cajas aplikatzeari utziko hipotekaren hurrengo rebisiora arte, hemendik 9 hilabetetara. Eider, zu familia honen eta beste askoren sufrimenduraren errudun zara. Zatoz nahi duzunean, eta azaldu iezaguzu hau gai sensiblea dela eta guztiekin hitz egiteko prest zaudela.

Zure helbide elektronikoari buruz, ez digu inork eman behar, ez ibili mamuak topatu nahian. Zure helbidea, suposatu genuenez eta zuk baieztatu berri diguzunez, hau da:

emendoza@bngipuzkoa.org

eta zure adiskideena beherago jarri dugu. Eta ez, ez da zure helbide «pertsonala»; herritarrok ordaintzen ditugun kontu elektronkioak dira, eta zuen eginbeharrak bete ditzazuen jarri dizkizuegu. Eta zure eginbeharra, ez ahaztu, gipuzkoarrok zerbitzatzea da. Beraz, herritarrok jarri dizugun helbide elektronikora herritarron mezuren bat iristen bazaizu ez larritu, horretarakotxe jarri baitizugu.

Kutxaren Administrazio Kontseiluaren azken bileran gertutakoari dagokionez, egia esan ez du garrantzia handirik, hilabete asko daramagu borroka honetan, eta guretzat argi dago zu zarela gezurretan dabilena. Jon Jauregi eta PNVren gainontzeko kontseilariek, PSE, PP, CCOO eta Pixkanakako akolitoekin batera, desagerturiko IRPH aplikatzen jarraitzea defendatzen dute, baina jendaurrean onartzeko lotsagarriegia iruditzen zaizue. Gipuzkoak jakin behar du bilera horietan erabakitzen dena sekretua dela, eta sekretua da zuek horrela nahi duzuelako. Oso eroso zabiltzate lekukorik gabe. Oso eroso zabiltzate hitzekin jolasean eta manipulatzen. Horixe da zu egiten ari zarena: gurekin jolasean. Eta zu gai honekin jolasean zabiltzan bitartean, milaka familiak negar egiten du hipoteka ordaindu ezinean dabilelako. Eta zu, Eider Mendoza, errudun zara. Eta kriminala zara, egiten duzuna bidegabea eta gaitzesgarria delako. Beraz, ileapaindegian topo egiten badugu gure haserrea helaraziko diguzu. Halaxe izango da, derrigorrean.

Helbide interesgarriak:

PNV:
eajtalde@bngipuzkoa.org
emendoza@bngipuzkoa.org
molano@bngipuzkoa.org
lalonso@bngipuzkoa.org
jantxustegi@bngipuzkoa.org
jcorchon@bngipuzkoa.org
iegibar@bngipuzkoa.org
zetxezarraga@bngipuzkoa.org
xezeizabarrena@bngipuzkoa.org
agaldos@bngipuzkoa.org
mibabe@bngipuzkoa.org
iiturain@bngipuzkoa.org
malazkano@bngipuzkoa.org
aoiarbide@bngipuzkoa.org
arojo@bngipuzkoa.org

PSE:
sv1@bngipuzkoa.org
eandueza@bngipuzkoa.org
marrizabalaga@bngipuzkoa.org
jastudillo@bngipuzkoa.org
nazpiazu@bngipuzkoa.org
mcruzado@bngipuzkoa.org
mduran@bngipuzkoa.org
mjegido@bngipuzkoa.org
sgarcia@bngipuzkoa.org
rromero@bngipuzkoa.org
lsuarez@bngipuzkoa.org

PP:
ppopular@bngipuzkoa.org
jccano@bngipuzkoa.org
maguerra@bngipuzkoa.org
imanrique@bngipuzkoa.org
jmmurguiondo@bngipuzkoa.org