Batzar Nagusietako lehendakariaren harrera ofiziala… eta Iturberi kontuak eskatzea

131120_BBNN

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak gure elkartearen ordezkaritza bat jaso du Batzar Nagusien egoitzan. Lehendakariari kaltetuon egoera bereziki grabea iruditzen zaio diru publikoz sortu eta mantentzen den banku entitate baten eskutik jasotako tratuaren ondorio delako, eta Kutxari eskatu dio berehala aplikatzeko eruribor gehi puntu bat.

Batzar Nagusien webgunean eman dute honen berri: egin klik hemen berria ikusteko.

Bestalde, azaroaren 18an ospatu zen batzordean, Batzar Nagusiek erabaki zuten Kutxako presidentea eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide den Xabier Iturberi eskatzea Batzar Nagusietan agerraldia egiteko, Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPHaren inguruan hartutako erabakien berri eman dezan. Ekimena Bildu eta Aralarrena izan zen, eta PPk babesa eman zion.

PNVk eta PSEk aurka egin zuten. Ez dute agerraldirik nahi. Harritzekoa, beraien diskurtso ofizialaren arabera gai oso larria baita. Edo guztiz ulergarria, alderdi hauek direlako Kutxaren Administrazio Kontseiluan IRPH aplikatzearen alde egiten dutenak. Hipokrita hutsak dira. Hipokritak eta kriminalak.

Ikusi egin beharko orain Xabier Iturbek zer erantzuten dion eskari honi. Espero dugu Kutxaren sortzaile den erakundearen eskaria aintzat hartuko duela, ez da noski gonbidapena baztertzeko bezain lotsagabea izango!

Hitzaldiak Zarautzen eta Tolosan

hitzaldiak

Datozen egunetan bi hitzaldi izango ditugu IRPHaren gainean informazioa zabaltzeko. Gure elkarteko kideak eta abokatu bat izango dira bertan. Zatoz zure zalantzak argitzera:

– Zarautz: azaroaren 28an, osteguna, iluntzeko 18:30tan, Gaztelekuan (Zigordia kalea, 34)
– Tolosa: azaroaren 29an, ostirala, iluntzeko 19:00tan, Abastos-eko lokalean.

Gogoratu baita ere asteazkenero etor zaitezkela Donostiako bileratara.

Kalkulagailu berria: atzerako eragina

calcu_orange

Bi salaketa jarri dira Kutxabanken aurka, eta bietan eskatzen da Euribor+1 hasieratik aplikatzea, atzerako eragin edo retroaktibitatez. Aurreneko kasuan, IRPH klausula abusiboa delako. Bestean, eta aurrekoari uko egin gabe, Kutxaren kontratuak dioena betetzeko eskatzen da, eta beraz IRPH Cajas ordezkatzea Euribor+1 indizearekin operazioaren bizitza osoan (hasieratik, hortaz)

Kutxabankek zor dizuna kalkulatzeko fitxategi hau deskargatu dezakezu: ADI! kALKULAGAILUA EGUNERATU DUGU, AURREKOAK AKATSAK ZITUEN: Retroactividad02.xls