Espainiako Auzitegi Gorenaren agendaren arabera, urtarrilaren 19an, asteazkenarekin, IRPHaren inguruko ebazpen berriak emango ditu ezagutzera, Europar Batasuneko Epaitegiaren azken autoen ondoren.
Laburbilduz, 2017ko abenduaren 14ean IRPHaren inguruko lehen epaia ebatzi zuen Gorenak, banketxeak salbatu nahian eta IRPH klausula baliogabetzeari ate guztiak itxi asmoz, inolako kontrolik ezin dela aplikatu esatera iritsiz. Baina Espainiako Gorenaren eta banketxeen zoritxarrerako, gaia Europar Epaitegira iritsi zen, eta 2020ko martxoaren 3an bere epaia argitaratu zuen, Espainiako Auzitegi Gorena zuzenduz. Honek ez zuen amore eman hala ere, eta 2020ko azaroan epai berri batzuk ebatzi zituen, IRPH klausula gardentasunik gabea dela onartuz baina baliogabetu gabe, bere esanetan ez delako abusuzkoa. Honek gaia berriz ere Europara itzultzea ekarri zuen, eta Europako Epaitegiak 2021eko azaroaren 17an eman zuen bere iritzia. Orain Espainiako Auzitegi Gorenak Europako azken autoen ondoren zer jarrera hartuko duen ikustea dagokigu. Europak babesten gaituela uste dugun arren, ez gara baikorrak: Gorenak edozein gauza egin dezake banketxeen alde egiteko. Ikusi behar ze argudio erabiltzen dituen oraingoan.
Azpimarratzekoa da José María Erauskin eta Maite Ortizek 2013an abiatu zuten epaitegietako borroka luze honi beste bat batu zaiola orain dela oso gutxi: hemen duzu informazio guztia.
Creo que después de 5 años esperando una resolución, ya va siendo hora de ver luz a algo deliberado y que nunca nos debieron cobrar.