Okupatu batzoki bat

okupa PNV-k Kutxabank-en Administrazio Kontseiluaren kontrola dauka, eta ondorioz beraiek dira gure hipotekatan IRPH-a mantentzearen errudunak. 2011-ko urrian ministerio-agindu batek IRPH Cajas gardentasun ezagatik bertan behera utzi zuenetik, hilean 300 – 400 euro lapurtzen dizkigute, eta erantzule politikoak gure kaleetan lasai-lasai poteatzen jarraitzen dute. Horregatik “Okupatu batzoki bat” egitasmoa abian ajrri dugu, eta gure asteroko bilerak (asteazkena 19:00) ibiltariak izango dira orain. Lehen hizordua: irailak 18, asteazkena, 19:00tan Antiguan, Jose Maria Sert plazan, Carmelo Etxegarai kalearen kantoian. Zatoz, bilera kalean izango da eta era guztiz baketsuan.

PSOE eta PP ere errudunak dira eta bilera ibiltariak alderdi hauei bisita egiteko aukera ez du baztertzen.

Kutxa, gure aiton-amonen aurka

avalistas

Kaleratzeak Stop Gipuzkoak gaur Bulebarrean salatu du banketxeek, tartean Kutxak, abalisten aurka ekin diotela beraien senideek etxebizitza bat erosteko hartutako zorra ordain dezaten. Honek soldata, pentsio eta etxebizitzen enbargoa ekar lezake. Kasu askotan, banketxe hauek abalisten aurka jotzen dute lehenik, jakinik errazagoa dela hauen pentsio eta etxebizitzak enbargatzea. Hauxe da PNV-k kontrolatzen duen Kutxabank. Hau ez da gure Kutxa, nazkagarriak!

Ikusi bideoa DV-n eta berria Naiz-en eta Noticias de Gipuzkoa-n.

Adi! PP-ren aurrean elkarretaratzea

ppkk

Astelehenean, irailak 9, arratsaldeko zazpietan, PP-ren egoitza aurrean elkartuko gara: Illunbe kalea, 9 (Donostia). Zatoz! Asteartean senatuan PP-k IRPH-aren estafa luzatu nahi du IRPH Entidades delakoa ordezkotzat ezarriaz. Indize hau erabat manipulagarria da eta IRPH Cajas eta IRPH Bancos bezalaxe desagertarazi behar dugu. Guztiontzat Euribor-a baino ez dugu onartuko, %1eko gehienezko diferentzialarekin.