Lehendakariaren gomendioz, jar dezagun erreklamazio bat

kontsumobide_logo

2013ko abenduaren 13an, gure elkarteko kide batek ETB2-ko “Euskadi Pregunta” saioan Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu zion nola egingo duen Kutxabankek IRPH Cajas indizearen baliogabetzearekin bete dezan, eta gogorarazi zion gainera Gasteizko Legebiltzarrak, lehendakariaren beraren bozkaz, Kutxabanki eskatu ziola gure ordezkoa (Euribor+1) berehala aplikatzeko, IRPH Cajas ofizialki desagertu baino lehen.

Lehendakariaren erantzuna tamalgarria da: arrazoia eman ondoren (“es cierto todo lo que usted ha dicho“), legebiltzarrak onarturikoa betearaziko duela esan beharrean (bere betebeharra denez), Kontsumobiden erreklamazio bat gomendatzera mugatu zen.

Egigun guztiok, eta gorde dezagun ondo erreklamazioaren frogagiria. “Kontsumobide” atalean duzue telebistako galderaren bideoa eta erreklamazio orria aurkezteko argibideak.

Urkullu lehendakaria IRPHan duen erantzukizuna saihestu nahian

Pasa den abenduaren 13an, Iñigo Urkullu lehendakariak Kutxabanken IRPHak kaltetutako herritar baten kexua entzun behar izan zuen. Lehendakariak onartzen du egia dela kaltetuak dioena, onartzen du berak ere legebiltzarrean bozkatu zuela Kutxabanki zuzenketa bat eskatzeko… baina galdera hau da: zer egingo duzu Kutxabankek legea eta legebiltzarraren esana bete ditzan? Eta lehendakaria Kontsumobiden kexu bat jartzeko gomendatzera mugatzen da:

Berak onartzen duen moduan, lehenago ere galdetua izan zen, hain zuzen ere 2013ko apirilaren 17an. Orduan gaia ez zuela ezagutzen esan zuen, eta ez zuela eskumenik. Gogora dezagun ez duela eskumenik behar: PNVk Kutxabanken Administrazio Kontseilua kontrolatzen du eta IRPHa mantentzen badu nahi duelako da.

Ikusteko modukoa da baita ere nola abenduaren 13ko saio berdinean Kutxabankek etxetik kaleratua izan den herritar batek bere arazoa azaltzen dion. Bere etxebizitza hutsik dago orain, eta alokairu soziala eskatzen du, etxebizitza duin baterako eskubidea bermatu shal izateko. Lehendakariak gaiari ihes egiten dio: