Hauteskunde kanpaina Twitter-en

hautesk_twit

Politikariak hauteskundeetarako bozka eske dabiltzala eta, IRPHaren inguruan europar parlamentuan egingo luketenaren inguruan galdetu diegu Twitter bidez (gogoratu Twitter-en @irphstop_gpzkoa garela). Oraingoz EH Bildu-ren hautagaiak bakarrik erantzun digu. Hautagai guztiek jakin behar dute 2014/17/UE direktibak hauxe dioela 24. artikuluan etxebizitza-maileguetan erabiltzen diren interes tipoen inguruan: “todo índice o tipo de referencia utilizado para calcular el tipo deudor sea claro, accesible, objetivo y verificable”. Argi dago IRPHak ez dituela baldintza hauek betetzen. Irakurri bestela gure txostena.

Eskatu zure dirua itzultzea

galdegin
Donostian izan berri den epaiak Kutxabank zigortu du kaltetu bati IRPHaren arabera ordaindu duen guztia itzultzera, abusuzkoa eta beraz baliogabea delako. Berdin dio zein den zure entitatea eta zein aplikatu dizuten IRPHa: eskatu ezazu zuk ere zeure dirua itzultzea, eta jakinarazi bestela epaitegietara joko duzula. Horretarako:

Eta gogoratu zure dirulaguntza eman diezaiokezula gure erresistentzia kutxari.

Kutxabank-ek helegitea jarriko omen du

mario-grafica

Europa Press agentziak dioenez, Kutxaban-ek helegitea aurkeztuko du. Premiazko erreakzio batetan, PNV, PSE, PP eta CCOO-ri eskatu nahi diegu erantzunkizunez joka dezatela, epaia onartuaz. Kutxabanken oharrak IRPHaren inguruan egiten duten defentsak ez du ez hanka ez buru. IRPHak irregulartasun ugari dituela txosten honetan frogatu genuen.

Barregarria da baita ere Kutxabankek esatea 1999 urtetik 2011ra IRPH Cajas Euriborraren azpitik egon zela. Goiko grafika oso errez baieztatu daiteke Espainiako Bankuaren datuekin, eta bi indizeen bilakaera argi erakusten du.

Bide luzea izan da

ertzaintza

Eta oraindik geratzen zaigu. Gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariak epaiaren berri emateko aukeratu duen argazkiak gogorarazi digu, beste gastu askoren artean, elkarretaratze horretan Ertzaintzak jarri zigun isuna. Egindako lana milaka kaltedunentzat onuragarri izango delako, guztion laguntza eskatu beharrean gaude. Zure diru laguntza egin dezakezu kontu korronte honetan: 3035 0049 09 0491091071 (Laboral Kutxa). Bildutakoa IRPHaren aurkako borrokarako bakarrik erabiliko da. Eta sobratuko balitz Kaleratzeak Stop-i emango genioke.

¿Cómo se puede ser tan fariseo?

140507_odon

Izenburua gazteleraz jarri dugu, Evaristo Páramos handiaren esana literalki hartuta. Webgune honetan askotan salatu dugu PSE eta PNVren hipokrisia: erakundetan IRPHaren aurka egiten dute baina Kutxaren administrazio kontseiluan beti alde egiten dute eta gaur egun oraindik aplikatzearen erantzule dira. Argazkian dakusazuenez, epaia jakin bezain pronto Odón Elorza PSEko alkate ohiaren txioa etorri da Twitter-en. Utikan! Beraiengandik espero dugun gauza bakarra hauxe da: epaiari helegiterik jarri ez eta atzerako eraginez aplikatzea kaltedun guztioi. Berriz ere, beraien esku dago.

Hemen, aurretik gai berdinari eskeini genion idatzia.

Oihartzun handia komunikabideetan

140507prentsa

Atzoko epaiak oihartzun handia izan du komunikabideetan, eta normalean boikota egiten dutenek ere honen berri eman beharra izan dute. Hona hemen zenbait adibide: